Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024ko Apirilaren 25a

Lakako lasterkaldia

Lakako%20lasterkaldia

Igandean, aroa alde ukan du Lakako lasterkaldiak eta mendi lasterkariek plazer hartu dute Baigura gainean gaindi ibiltzeko, nahiz zonbaitzuk ez duten bazterreri so egoiteko denborarik galdu. 500 ziren beren izena emana zutenak, bainan 464 ziren abiatzeko mementoan hor zirenak. Horietarik 447 sailkatu dira helmugan. Aitzinetik ikusia zen bezala, hastetik buru Damien San Martin hendaiarra izan da aitzinean eta lehen helmugaratu da bi orenez petik emanik 23 kilometroren estaltzeko eta 1.350 metro desnibel horietan. Iñaki Erramouspe heldu da bigarren 7’46 berantarekin eta Victor Letertre hirugarren izan da. Jon Jaunarena lehen herritarra izan da eta orokorrean 17. egin du. Emazteetan Sarah Dinclaux izan da irabazlea eta Carole Duhart bigarren. Naia Oçafrain izan da lehen ortzaiztar anderea. Lasterkaldiaren ondoan baziren ehunez goiti ibilaldian parte hartu dutenak. Sari banaketa egin ondoan, 200 bat lagun mahaian goxatu dira, San Mixel eskolako burasoek egin bazkari onarekin. Huna lasterkaldiko sailkapenak:

Gizonetan - 1. Damien San Martin 1:54:18; 2. Iñaki Erramouspé 2:02:04; 3. Victor Letertre 2:04:22; 4. Benoit Semerena 2:05:07; 5. Geoffrey Machicote 2:06:07; 17. Jon Jaunarena 2:15:05.

Emazteetan - 1. Sarah Dinclaux 2:26:31; 2. Carole Duhart 2:31:03; 3. Melisse Castaingts 2:33:00; 4. Elsa Monchy 2:36:05; 5. Joana Bimboire 2:42:23Naia Oçafrain 3:24:17.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016