Herriz Herri - Senpere (L) | 2024ko Apirilaren 25a

Zirikolatzen besta handia - Ortxixeneko Joseten oroitzapenez - Batteleku lehiaketa - Sokorrietako formakuntza - Heriotza - Batteleku lehiaketa - Indar jokoak -Karrika ikuskizunak

Zirikolatzen%20besta%20handia%20-%20Ortxixeneko%20Joseten%20oroitzapenez%20-%20Batteleku%20lehiaketa%20-%20Sokorrietako%20formakuntza%20-%20Heriotza%20-%20Batteleku%20lehiaketa%20-%20Indar%20jokoak%20-Karrika%20ikuskizunak

Zirikolatzen besta handia

Etorri da asteburu huntan Senpereko dantza taldearen 45. urtemuga ospatzeko hitzordua, Larreko salan. Herriko biziaren zutabe nagusienetarik bat da, azken urteetan ehunka dantzari bildu baititu. 45 urte betetzen dituela eta, gaur egungo eta lehenagoko dantzariak, bai eta zonbait musikari “Dantz’Hari” ikusgarria buru belarri prestatzen aritu dira. Zirikolatz izenburua, Senpereko oihan baten izenetik dator. Dantz’hari aldiz hitz jokoa da. Izen hunek dantzaria, dantzan ari eta dantzak belaunaldi desberdinen artean sortzen duen haria aipatzen ditu. Covida aitzineko proiektua zoritxarrez geldirik egon ondoan, orain bi emanaldi plazaratuko dira: apirilaren 26an ostiralarekin (20:30) eta apirilaren 27an larunbatarekin (18:30), ondotik afaria. Ikuskizun horietan 8 eta 74 urteko ehun bat dantzarik parte hartzen dute. Zinez hutsezina, sartzeak 14€, haurrendako 10€, salgai helloasso webgunean, baita lekuen arabera sarreran bertan.

Ortxixeneko Joseten oroitzapenez

Duela 65 urte, Ortxixeneko Joset Elizondo moto istripuz hil zen, 5 kantoinetatik hurbil, Olhako parean. Gehienendako istripuz joan bazen, bertze batzuentzat, bereziki familiarentzat, erailketa jasan zuen. Bere oroitzapenezko ekitaldia, bere arreba Maylux-ek, Ortxixeneko familiak eta lagunek antolatu nahi ukan dute, mintzaldiak, bertsuak eta kantuak lagun. Beraz Maylux-ek, Ortxixeneko familiak, Joset ezagutu duten guziek, ekitaldi huntara gomita zabaltzen dute, dudarik gabe senpertarrek nahiko dutela Joseti zor zaion oroitzapena eskaini. Elgarretaratzea, Amotz/Larraldean, igande huntan apirilaren 28an, eguerditan.

Batteleku lehiaketa

Larunbatean, hilaren 27an aintziran iraganen da (11:00-16:00), orain ohikoa den batteleku lehiaketa, Ur-Ikara elkarteak antolatua. Lehiaketatik kanpo, nahi dutenendako iniziazioa proposatua da, horrek ere sor lezake ikusmin berezia. Ostatua, Kattalin Elizalde kolegioak muntatua du, talo eta fritak ugari izanen dira.

Sokorrietako formakuntza

Maiatzaren 4an, suhiltzaileen zentroan PSC1 delako formakuntza iraganen da, ongi beharrezkoa, deneri zabaldua. Xehetasunak: 06-81-73-66-89 edo formaction64.com bidez.

Heriotza

Gertakari latzak gure herria hunkitu du, bereziki Ibarrungo garajea duen Endara familia. Horra nola bihotzeko batek jo ondoan Michel Endara supituki pausatu den, 44 urterekin. Bere anaia Battitt-ekin, kudeatzen zuten garaje ezaguna, aitaren segida hartuz geroz. Gizon langilea, mekanikan artesa, kirolaria, benetan maitagarriaren irudia utzi dauku. Orain pena handitan uzten ditu Christelle emaztea, Jon eta Iban semeak, ama, anai-arrebak eta familia ederra. Eliza mukuru beteak azken agurra eskaini dio, otoitz eta kantuen artean. Dolumin beroenak hunkituak diren familia eta adiskide guzieri.

Indar Jokoak Ibarrunen

Maiatzaren 1ean, ezkongai-loreak eskuetan joaiten ahalko zarezte, euskal indar jokoetan aritzera, iniziazio moduan. Euskal Jokoak elkarteak antolatzen du goiz guzian, urririk eta deneri zabaldua. Goiz hastapenean, emazteen probak izanen dira. Besta egunez, anitzek indarrak ezin atxikiak baitira, ez lotsa, edantegia eta taloak bururatzean. Izen emaite eta xehetasunakdeituz: 07-60-45-56-10.

Karrika ikuskizunak

Volubilis konpainiakikasleendako “Du vent dans les plumes” aurkeztuko du, oren laurdeneko animazio laburrak, karrika nagusian. Ikusgarriak iraganen dira, apirilaren 29 eta 30ean (11:00, 15:00 eta 15:30), zuhurtzia galdegina da, memento horietan, trafikoa trabatua izan daiteke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016