Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a
Euskadi: legebiltzarrerako hauteskundeak
A.E.
Lerro hauek idaztean emaitza ofizialak ez dira jakinak, kontaketak ez baitziren arras bururatuak. Beraz hemen aipatu emaitzak arretarekin hartu behar dira aldatzen ahal baitira. Dena den inkestek erakusten zutena gertatu da: EH Bildu eta EAJ-PNVren arteko berdinketa. Bakoitzak 27 hautetsi erdietsi lituzke, PSOE sozialistek 12 aulki.
Botoen aldetik PNV-k lortu du boto kopuru handiena, %35,16rekin.EH Bilduk %32,7rekin sekulako punpea egin du, botoen aldetik 30.000 inguru gehiagorekin. LurraldekaPNV/EAJ garaile Bizkaianeta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan. Anitz irabazi du EH Bilduk, aldiz PNVk beherakada jasan du.
PNV eta sozialistek akordioa lortzen badute, gehiengoa balukete eta Pradeles (PNV-EAJ) litzateke lehendakari berria. Ezker konfederalak (Sumar - Podemos) eta Vox alderdiek, bakoitzak lege biltzarrean aulki bana erdietsi dute.