Orotarik | 2024ko Apirilaren 25a

KUKUMARRO: Egun mailegatuak Behorlegin

Xarles Videgain

Entzun dukezu egun batzuk biziki hotz gertatzen direla, uste dugularik negua joan dela alde bat.Karroin, izotz, harri edo elurra ekartzen dute. Frantsesez saindu karroinduak deitzen dituzte, hala nola San Pankrazio. Euskaraz, zozomikoteak ala egun mailegatuak deitzen dira.

Mugerreko Jean Haran jaunak kontatu istorio baten arabera, martxoko egun batez zozoek beren mokoa galdu zuten. Otsaileko azken egunetan norbait trufatu omen zen otsailaz erranez: Kaka otsaila! Otsaila gaitzitu zen eta martxoaren ikustera joan zen, hiru egun mailegatu zizkion. Martxoak prestatu zizkion egun horietan izigarriko aro gaiztoa izan zen non zozoak gelditu baitziren mokorik gabe. Zozoek zer hobena zuten? Ez dakit. Nago bestaldeko zozomikote izenak ez ote duen zerbait ikustekorik horrekin.

Gipuzkoan Ataño bertsulariak kontatzen duen istorioan, martxoa da apirilari egunak kentzen dizkiona. Hango artzainek martxoa zuten partida. Horra zer dioen gipuzkeraz:

“Behin, herri batean, artzaia aukeratu omen zuten alkate. Jakiña, artzaien botoarekin, eta egutegitikmartxoa kentzekotan. Izen berria jarri bazioten ere, hura beti martxo eta lehengo lepotik burua. Halere, urte hartan tankerazkoa egin omen zuen. Artzaiak, beñepein, kontentu geratu zirela. Hogei eta bederatzira iritsi zanean, batek harro-harro martxoari iseka (arrailerian) egin omen zion: -Ai, Martxo, Martxo! Nere ardirik ahulenak errekarik handienari aisa egin ziok salto! Artaldeak erreka igaro zuenean erran omen zion hori. Martxo, hain goxo igaro zana, haserretu zan. Orrila edo apirilari egun eta erdi eskatu zizkion. Bai honek eman ere. Hasi omen zuen euria, eta egundoko uholdeak atera. Eta artzain harroaren artaldea, erreka igarotzerakoan, urak eraman zuen. Aharia bakarra geratu zan, eta hura sasian trabatua. Askatu eta bizkarrean zekarrela, azkazalekin artzain gizarajoari begi bat kendu zion”.

Hemen punitua eta gaztigatua dena artzaina da. Artalde osoa itorik galtzen du, marro bat doi doia salbatzen du eta marroak aztapar ukaldi batez begi bat kentzen dio artzainari! Zer esker ona!

Gipuzkoatik Behorlegira joanez, horra Gilen Jauregibehere jaunak erran zidana, mendian zuhurki eta ez goizegi ibili behar dela adieraziz:

“Martxo xirtxo, xertxo, lehenago, erraiten zen artzain bat joan zela Iratirat, biziki denbora ederrak eta ez baitzen biderik orain bezala, soroetan bazka pollita jina eta, bi edo hiru egunendako, gero harat joana eta, zortzi egun, hamar egun, beti denbora ederra eta hondarrekoz bazka jina eta hostoa ere, pago-hostoa ere ateraia, eta beti han gelditu, ari zen orain: - Ez nuk orain beheiti jautsiko eta erran zakon martxoari: - Martxo xirtxi xertxo! -Ene axuriek badituzte hiru launa adarxko. -Enuk gehiago hire beldurxko!

Eta martxoak eman zakon arrapostua: -Batiat bi egun hire pentsaketan inarazteko. Eta apirila hor diat ene laguntzeko”.

Eta emazte xahar hark erraiten zien: alimaleko elurra egin zinan eta artzain hark marrogei bat bazinan bere etxolan kontserbatu zien guzia, artalde guzia futitu. Eta gero berriz lehengo zaharrek erraiten zuten apirilean hamasei pasatu artio ez zela behar sobera espantu egin, bortuarendako. Lehen bazen artzain bat, biziki "Habila" bena hura ere apirilaren hamaseian galdu zen, hark artalde guzia, bortura goiti joan eta elurrak atzeman eta...

Horra sasoinak dakarkien gaia.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2024/04/25

Herri Urratsera autobusez

Herri%20Urratsera%20autobusez

Urtero bezala, maiatzaren 12an iraganen den Herri Urratsera joaiteko, leku desberdinetarik autobusak abiatuko dira. Denak prezio berdinean, 10 eurotan. Abiatzeko orduak ez badira berdinak, berriz itzultzeko ordua aldiz bai (20:00).

Amikuze: Donapaleuko elizan (8:30). Txartelak Hiruak Bat bulegoan.

Baigorri: Kirol zelaian (8:00). Txartelak Oronos saltegian.

Donibane Garazi: Merkatu estalian (8:00), geldialdiak: Bidarrain eta Luhuson. Txartelak Kuxkul dendan.

Baiona: San Andres plazan (8:30). Txartelak Elkar dendan.

Mugerre: Lavinge garajea (8:30), geldialdia Hiriburu Market gunean. Txartelak Hiriburuko “Fruit & Cie” saltegian.

Bardoze: Kirol zelaian (8:30), geldialdia: Ahurti (suhiltzaileak), Urketa (Herriko Etxea) eta Lehuntze (Bar du Port). Txartelak Bardozeko Vival saltegian.

Zuberoa: Altzai (8:30), geldialdi...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/25

BURUKRAZIA

EPELONDO

Seinale txarrez mukuru hasi zaigu urte hau. Neoliberalismoaren biktimak direla uste duten nagusi eta agrobiznes alorreko sindikatuek, ahoak eman ahala, burokrazia eta debaldeko papereria baztertzea eskatzen dute. Gobernuak eta ministroak alde dituzte. Oldea gainera, maskulinismo airez troxaturik datorkigu, joera sexistak eta erasotzaileak légion d’honneur delakoaz ohoratzen dituela Macronek. Gizonak gizon diren mende kutsatu eta injustu baterantz goazela ezin uka, eta egoera berri hori bermatuko dute, menturaz, datozen europar hauteskundeek, eskuinak, estremo-eskuina deitzen baitu.

Agrikultorren mugimenduari esker, iragan martxoan, glifosata, lindana, gauxoa eta pfas molekula zitalak erabiltzea baimendu zuten. Eta ez da horretan gelditzen, Le Maire ekonomia ministroak nagusien egunerokoa liberalizatzeko neurriak hitz eman dituelako. Orain irakurtzen da, hemen gaindi ere, Natura 2000 sailkatuak diren eremuen gaineko debekuak altxatzea galdatzen duten laborariak bad...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/25

Ikusgarri berria prestatzen

Senpereko San Josepe eskola

Ikusgarri%20berria%20prestatzen

Urte guziz bezala, elebidun geletako ikasle guziek, antzerki proiektu batean parte hartzen dugu, Larreko gelan buraso eta lagunen aitzinean aurkezteko.

Aurtengo gaia “Otsoa” da.

Gela bakoitzean, lan desberdina eramana izan da: olerki, kantu eta ipuinak ikasi ditugu.

Gero, arramoldatu ditugu, antzerkiaren sortzeko.

Azkenik, Estitxu Pascual antzerki erakaslearen laguntzarekin, gure ikusgarria muntatuko dugu.

Ekainaren 4an izanen da. Badugu lan oraino, bainan berantetsiak gira!

Proiektu hunen gauzatzeko, apairu batzuk saldu ditugu, drive moldean.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/25

Orrialde xuria!

Xabi Hiriart B2 maila Baionako AEK Gau Eskola

Orrialde%20xuria!

2023ko azaroaren 29a, asteazkena, Baionan.

AEK-ko ikasgela batean nago bahiturik, ordenagailuaren parean, artikulu bat idaztera behartzen naute, astekari batean argitaratzeko. Gai librea... Ez, Herriako irakurle adituak, ez! Gaizki ulertu duzue! Gaia ez da askatasunari buruz, iduriz nahi duguna aipatzen ahal dizuegu... Egia errateko, aitortzen dizuet ez dudala ideia izpirik ere!

Hori ote da libre izatea? Gogoetatzen dudan gaia nihaurrek hautatu baldin badut ere, zerbait hausnartzera derrigortzen naute.

Nere pentsamenduetatik atera naiz bat-batean, eta burua altxatu orduko, nere eskuinaldean, mahaiaren gainean pausaturik, aldizkari bat ikusten dut, Aizu! izena duen kazeta! Aizue, irakurtzen ari zaretenok, ez duzue aizu! argitalpena ezagutzen? AEKren hilabetekaria da. Baina, ale hau ikustean, seinaletzat hartu dut: AEK-k ulertarazten didake ez dela ados nere...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/25

"Hemen gaude" egitasmoa 3.eko ikasleei aurkeztua

Piarres Larzabal Kolegioa

Hemen%20gaude%20egitasmoa%203.eko%20ikasleei%20aurkeztua

Hirugarreneko ikasleek, euskal diasporaren gaia euskara kurtsoetan landu berri dute, “Euskaldunak Amerikan” sekuentziaren bidez.

Hori dela eta, gaia borobiltzeko xedearekin, apirilaren 11n, ostegunez, Iñaki Goikoetxea eta Maialen López irundarrek Ozeano Atlantikoaren beste aldera eraman dituen proiektuaren berri eman zuten.

Hego Amerikako herrialdetan euskaldun eta euskal kulturarekin lotura duten lekuak bisitatzeko “Hemen Gaude” izeneko elkartea eta egitasmoa abiatu zuten.

Topaketa honetan, auto ttipi batean zazpi hilabetez bidaiatuz, euskaldunek egindako emigrazioaz atzeman dituzten aztarnak eta lekukotasunak aurkeztu dizkigute, gure kulturak eta hizkuntzak gaur egun Hego Amerikan duten tokia erakutsiz.

Eskerrak Iñaki Goikoetxea eta Maialen López!

Irakurri segida

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016