Han eta Hemen | 2024ko Maiatzaren 09a

Garapen Kontseilua

Garapen%20Kontseilua

Euskal Herriko Garapen Kontseilua 1989an sortu zen, jendarte zibilaren eta hautetsien artean lotura atxikitzeko, gogoetak eta proiektuak plantan jartzeko xedearekin. Garai horretan, Euskal Elkargoa ez baitzen oraino osatua, “Hautetsien kontseilua” egiturarekin partaidetzan lan egin zuen, “Lurraldea” deitu dispositiboa landua izan zen.

Garapen Kontseilua jendarte zibilaren tresna

Gaur egun Garapen Kontseilua lurraldeko 413 aktorek osatzen dute: 282 pertsonek 140 erakunde ordezkatzen dituzte eta 131 herritarrek beren izenean parte hartzen dute. Biltzar nagusian batzordeak eta lantaldeak antolatzen dira, lurraldeko gai nagusieri buruzko eztabaida kolektiboak eramanak dira.

Demokrazia parte-hartzailerako tresna da, jendarte zibilaren ahotsa da. Parte hartzen dutenak lurraldeko aktibitate eta sozial sektore desberdinetatik etortzen dira. Elkarteak, erakunde sozioprofesionalak, ekonomia eta sozial bizitzarako erakundeak ordezkatuak dira. Elkarte-bizitza aberatsa du, Ipar Euskal Herrian hamarkadetan eragina ukan du, oro har jendeari idekitako ekimenak antolatzen ditu.

Ideien laborategia

Garapen Kontseiluak lurralde proiektuak etengabe elikatzen ditu, etorkizuneko ikuspegi batekin. Lurraldeko gai nagusieri buruzko eztabaida publikoan aktore da. Lan taldean egin gogoeteri esker, garapenarekin eta lurralde antolaketarekin zerikusia duten gaien inguruan proposamenak egiten ditu, botere publikoetako arduradunak interpelatuz. Egiturak, bereziki Euskal Elkargoari, oro har politika publikoeri buruz zuzeneko ekarpenak egiten ditu. Egiten dituen ebaluazioak agertzen ditu.

Esperimentaziorako lekua da, instituzioen eta erakundeetako aktoreen artean lotura atxikitzeko. Sozial eta lurralde-berrikuntzaren zerbitzurako, ikerketa ekintzako proiektuak gauzatzeko bilaketak egiten ditu, hainbat partaide mobilizatuz.

Euskal Herria 2040” abiatzen

Euskal Herria 2040” egitasmoaren barne, Garapen Kontseiluak prospektiba proiektu hunen lehen fasean parte hartzeko gomita zabaltzen du: diagnostiko partekatua eraikitzeko asmoarekin.

Horretarako, bi ekitaldi antolatuko dira, maiatzaren 25ean Bidarten eta ekainaren 1ean Donapaleun.Topaketa hauen helburua lurraldearen ikuspegi desberdinak trukatzea eta partekatzea da. Baliabideak, oztopoak eta partekatu beharreko berrikuntzak aipatuak izanen dira.

Gogoeta kolektiborako sei gai nagusi identifikatu dira: “lurralde erresiliente eta solidarioa”, “jan eta elikatu”, “eskubideetarako berdintasuna, sozial proiektua”, “kultura/gazteria”, “demokrazia/auzoekin lotura” eta azkenik “ikasi, sortu eta landu”.

Gogoeta horien berri emana izanen da ekainaren 15ean Lekornen iraganen den biltzar nagusian. Urte batez, 2025eko ekaina arte, Ipar Euskal Herrian gaindi hitzorduak finkatuak izanen dira, orain aipatu gaien inguruan herritarren iritzia entzunen eta bilduko da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/05/09

San Telmo Museoa

San%20Telmo%20Museoa

San Telmo Museoa, Donostiako Alde Zaharrean kokatua den museo etnografiko eta historikoa da, margolanak ere badira.

“Euskal artearen 100 urte” aretoaren berrikuntza

Apiriletik goiti, arte bildumari buruzko hausnarketa egin ondoren, museoak bere aretoak berritzeko lanak abiatu ditu. Duela guti, arte historikoaren aretoaren bermoldaketa aurkeztua izan zen, eta aurten “Euskal artearen 100 urte” aretoaren berrikuntza aurkeztuko da. Museoak bilduma historiko eta orokorrenei eskaini gunea ukanen du, modernitateraino iritsiko dena. Beste gune bat euskal arteari eskainia izanen da, ordutik gaur egun arte. Banaketa horri esker, gaur egun euskal artearen panoraman lan egiten duten sortzaile berriak, erakusketan sartu ahal izanen dira. Aurkeztua izanen den aretoko erakusketa orain arte 80. hamarkadako lanekin bukatzen zen, museoko gainerako eremuen kronologia bera segituz. Berrikuntzen ondotik aldiz, azken urteetan erosi la...

Irakurri segida

3747. zbk

Azalekoa | 2024/05/09

Inesa de Gaxen pastorala: bi hizkuntza bateratuak

M.O.

Inesa%20de%20Gaxen%20pastorala:%20bi%20hizkuntza%20bateratuak

Lehen aldikoz pastoral batean euskara eta gaskoiera nahasiko dira, Xarnegu deitzen den eremuko herritarrak buru-beharri ikusgarriaren prestatzen ari dira. Bastidan atzeman ditugu Pantxika Urruty errejenta, Itxaro Borda pastoralaren idazlea, Ivan Barreyre gaskoi testuen idazlea, Peio Dibon eta Jean-Loup Bareyre antolaketa lanetan parte hartzen dutenak.

Xarnegu – Sharnèga

Gurekin bilduak zireneri Xarnegu eskualdeak zehazki zein herri biltzen dituen galdegitean, ikuspuntu desberdinak agertu dira. Segur dena da Ahurti, Akamarre, Bardoze, Bastida, Bidaxune, Gixune eta Samatze herriak barne direla. Kontatzen zuten ez bada administratiboki egituratua ere, hor bizi diren herritarrak Xarneguko lurraldekoak sentitzen direla. Biarnesa, gaskoia eta euskara naturalki familietan hitz egiten da. Aturri erreka-bazterrean, euskaldunak eta gaskoiak denbora luzez gurutzatu dira. Bi hizkuntzak egoera zailean izanik ere iraun dute. Charnégou hitzak gaskoieraz mestizo erran nahi du. Ivan Barreyrek zioen lehen entzuten zelarik “gaskoiak dituk/n” laido bat bezala hartzen bazen, gaurko egunean aldiz, lurralde baten ezagupena adierazten du, jendeetan nortasuna sortuz.

Xarnegun bada mugimendu, nola ez, ekainean eta irailean “Inessa de Gaxe...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016