Herriz Herri - Ainhoa (L) | 2024ko Maiatzaren 09a

Mendekosteko beila

Mendekosteko%20beila

Maiatzaren 20an Mendekoste asteleheneko beila Ainhoan eta Galbario arraberrituaren benedizionea iraganen da. Mendekoste astelehenez, prozesioa Ainhoako elizatik abiatuko da (9:00), Arantzetako Ama Birjinaren kaperaraino. Meza (10:30) euskaraz ospatuko da. Aurten Dominique Cornu apeza izanen da beila-buru, bere Urrezko Jubileua dela-eta, 50 urteko apezgoa.

Mezaren ondotik, gazteen edanlekuan, beilariek beren egarria asetzen ahalko dute, Atsulai mendiaren gainaldeko bazter zoragarriari begira, 389 metroko goratasunean.

Bi aldiz berreraikia izan zen kapera 1793 eta 1813an Jan Battitt Beherekoetxe (1745-1825) herriko ermitaren eskuetarik, inguruko artzain gazteei irakurtzen irakasten zen tokia. Kaperako bidean dauden hamalau gurutzeak 1886an eraikiak izan ziren eta "Hiru Gurutzeen Galbarioa" 1898an.

Beilaldian, Ainhoako Kaperaren Adiskideen elkarteak berriki osoki zaharberritu duen Galbarioaren oinean miretsi eta otoitz egiten ahalko da.

Xehetasunak: paroisse.cambo@gmail.com edo 05-59-29-73-18.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/05/09

(Des)konexioa

Ainhoa Etchenique

Segur naiz behin baino gehiagotan izan girela denak holako eszena baten lekuko: kontzertura joan, batzuk momentuaz goza, bertzeek mugikorra poltsatik atera eta kontzertua telefonoaren pantailaren gibeletik begiratzen hasi.

Ostatura joan, ondoko mahaikoek elkarren artean hitz egiteko partez, bakoitzak bere telefonoa begiratzen du. Platerak arribatzean, ziztu bizian mugikorra atera bideo baten grabatzeko, ez baita jaten hasten ahal sare sozialetan bideoa partekatu aitzin.

Kalean ibiltzean, parekoak burua beheiti, telefonoari so, zuk duzu kasu eman behar elkar ez kunkatzeko.

Gertakari bortitza karrikan pasatzean, laguntza ekarri ordez, batzuk filmatu eta sare sozialetan partekatzen dute “buzz”-a egiteko ala arrakasta ukateko.

Zuzeneko bizirik ez da gehiago, dena da digitala. Teknologia berriak, gero eta toki gehiago hartzen ari dira, jendartearen ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016