Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2024ko Maiatzaren 09a
Akitania Berriak deiturik: barnealdeko hautetsien bilkura
Apirilaren 29an, Iparralde barnealdeko 40 bat hautetsi Arberatzeko gelan bildu dira, Akitania Berriak antolatu bilkuran. Emilie Dutoya eta Andde Sainte-Marie (Akitaniako hautetsiak), baita Mathilde Le Roch (misio arduraduna) hor ziren bilkuraren animatzeko. Berrikitan Akitania Berriak eta Euskal Elkargoak izenpetu hitzarmena zen bilkura horren gai nagusia. Kontratu hortan sartuak diren 90 proiektuez gain, barnealdeko herriek proiektu bereziak kontratu hortan sartzen ahal dituztela bilkura denboran errana izan da. 2025/2026 urteri begira, etxebizitza eta lan eremuetan sartzen diren proiektuek aukera hori balukete. Hautuak Akitania Berria eta Euskal Elkargoaren artean eginen dira. Beste bilkura batzu ondoko hilabeteetan antolatuak izanen dira, proiektu horien barnatzeko.
Bilkura, herriak eskaini trago batekin bururatu da.