Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Maiatzaren 09a

“40 urte eta aldapan behera niek!” - Phoenix belaontzia Baionako portuan - Jendarte zerbitzuko boluntarioak

a€œ40%20urte%20eta%20aldapan%20behera%20niek!a€%20-%20Phoenix%20belaontzia%20Baionako%20portuan%20-%20Jendarte%20zerbitzuko%20boluntarioak

40 urte eta aldapan behera niek!”

Maiatzaren 14an (20:30), Baionako Hizkuntza Politika zerbitzuak, EKEren partaidetzarekin, Ion Martinez “Txiki” umorista Luna Negra antzokira gomitatzen du. Bertan, “40 urte eta aldapan behera niek!” bakarrizketa saioa eskainiko du. Ikusgarri umoretsua galdera anitzen inguruan oinarritzen da:

“Supositorioen belaunaldikoa zira? Ez ahal dituzu parrandako kantuak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena entzutera pasa ahal zira? Poteatzera beharrean, herriko pastizerian arratsaldea lagunekin pasatzen duzu? Bestetako gazte bazkarian zaharra sentitzen zira? Etxean telebistari mintzatzen hasi zira?”. Txiki aktoreak galdera haueri erantzunen dio, umoreak behar duen lekua ukanen duela.

Phoenix belaontzia Baionako portuan

1929an Danimarkan eraiki itsasontzia, Morbihaneko Quiberondik etorri da, Pasaiara buruz joan da. Maiatzaren 1ean Baionako portura hurbildu da, zenbait egunez hor gelditu da. Belaontzi hau, 35 metro luze ditu, zortzi laguneko eskifaiak kudeatzen du, lau marinel profesional eta “Voiles Océanes” elkarteko lau boluntariok.

Jendarte zerbitzuko boluntarioak

Jendarte zerbitzuarentzat, 2024-2025 urtearentzat, Herriko Etxeak gazteak bilatzen ditu, 16 eta 25 urte artean dutenentzat da, 30 urte arte elbarrituak diren pertsonentzat.

Lan kontratua: elkartasunaren, osasunaren, kirolaren eta ingurumenaren arloetan baliagarri izaiteko motibazioan oinarritzen da. Gazte horiek formazioa segituko dute, hilabetean 620 euroko ordainsaria eskuratuko dute. Urriaren 21etik 2025eko ekainaren 20a arte iraunen du. Izenak service-civique@bayonne.fr helbidera igorri behar dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/05/09

(Des)konexioa

Ainhoa Etchenique

Segur naiz behin baino gehiagotan izan girela denak holako eszena baten lekuko: kontzertura joan, batzuk momentuaz goza, bertzeek mugikorra poltsatik atera eta kontzertua telefonoaren pantailaren gibeletik begiratzen hasi.

Ostatura joan, ondoko mahaikoek elkarren artean hitz egiteko partez, bakoitzak bere telefonoa begiratzen du. Platerak arribatzean, ziztu bizian mugikorra atera bideo baten grabatzeko, ez baita jaten hasten ahal sare sozialetan bideoa partekatu aitzin.

Kalean ibiltzean, parekoak burua beheiti, telefonoari so, zuk duzu kasu eman behar elkar ez kunkatzeko.

Gertakari bortitza karrikan pasatzean, laguntza ekarri ordez, batzuk filmatu eta sare sozialetan partekatzen dute “buzz”-a egiteko ala arrakasta ukateko.

Zuzeneko bizirik ez da gehiago, dena da digitala. Teknologia berriak, gero eta toki gehiago hartzen ari dira, jendartearen ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016