Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Uztailaren 18a

Bestak asteburu huntan

Bestak%20asteburu%20huntan

Uztailaren 19an hasiko dira eta 23an bururatuko. Huna zoin izanen diren hitzordu nagusiak.

Ostiralean, pilota lehiaketako finalerdiak jokatuko dira trinketean (18:30). Ondotik, Amikuzeko ikastolak usaiako afaria (muskuiluak patatekin) eskainiko du merkatu estalian (20:00).

Ibiakoitzean, petanka lehiaketa antolatua da goizean (8:00) eta errubi taldeak mus zeingehiagoka proposatzen du (9:00) eta errekiak ondotik. Eguerditan Zangotzako delegazioaren harrera eginen da Herriko Etxean. Arratsaldean, dantza ibilaldia (16:00) eta ondotik "tout roule" lehiaketa famatua. Aperitifa denboran, txarangak ibiliko dira karriketan. Gauean, Janus Lester-en kontzertua (23:00) eta dantzaldia Begi Beltz taldearekin merkatu plazan (24:00).

Igandean, errebote finalerdia jokatuko da (10:30) pilota plazan. Eguerditan, Zabalik eta Eskukula taldeek bertso pintxo bazkaria antolatzen dute Touzaa etxeko parkean. Irantzu Idoate, Bittor Thicoipe eta Eneko Abasolo "Abarkas" entzuten ahalko dira. Izenak aitzinetik eman behar dira 06-81-51-96-83 deituz. Arratsaldean, gazteen esku huskako finalerdiak jokatuko dira pilota plazan (16:30). Arrastiriko kantaldian lau talde entzuten ahalko dira merkatu plazan: Menditarrak (17:00), Saltoka (18:00),Gogotik (19:00) eta Demode Quartet (20:00).

Astelehenean, herriko adinekoen bazkaria (12:00) eta bizikleta lehiaketa (19:00). Arratsean, Kalakan taldeak, "Mugan" ikusgarri berria emanen du Saint-Louis zinegelan (20:30) Alaia Dantza taldearekin. Lehen partean Berçaits anaiak entzuten ahalko dira.

Asteartean, zurezko jokoak merkatu estalian (14:00) eta ondotik trotineta lehiaketa karriketan (17:00). Besten bururatzeko, gaualdia Edantza taldearekin (22:00) eta suziriak Biduzako zubi ondoan (23:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/07/18

Terra incognita

Peio Jorajuria

Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!

Legebiltzarra hiru bloketan zatitua, nehork ez gehiengo argirik, gobernua gisa hortan ezin muntatua, hara beraz zertaratu duen Frantzia Emmanuel Macron presidentearen kanorerik gabeko erabakiak, urguiluak manarazi dionak. Lerro hauek idaztean, zerua beti lainotsu, aterabide egokirik oraindik ezin aurkitua baitute batzuek eta bertzek. Presidenteak, gainera, tantoak bere alde altxatu nahi, lehen atera den ezkertiar blokeari bidea ahal bezainbat trabatuz.

Michel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016