Herriz Herri - Heleta (NB) | 2024ko Maiatzaren 09a
Dolu
Zortzi oren horra doi-doia heriotza aitzin ospitalean pasatu duen epea Maitexa Indaburu Etxarneko andere xaharrak, bere 92 urterekin. Izpiritua xorrotx zaukan nahiz etxe xokotik ez zen mugitzen, Monika alabak gain gainetik artatua, artatzaile lagunekin.
Maitexak uzten dauku emazte leial eta xintxo baten oroitzapena, fede handi baten jabe, horra zertako ehorzketara jendea ostean jin zakon, otoitz eta kantuetan parte hartzera familiari atxikimendua erakutsiz.
Gure partetik doluminak bihotzekoa eskaintzen dizkiegu.