Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Maiatzaren 09a
Borondatezko obra
Akitania Berriko Natur Guneen Kontserbatorioak hezegune baten arraberritze lan boluntarioa antolatzen du, maiatzaren 18an, larunbatez, Mondarrain eta Artzamendi mendigunean (8:30), Itsasun. Izena eman behar da p.cornu@cen-na.org edo “Antenne Pays Basque Landes” telefonora deituz: 05-59-70-58-37. Dohainik. Izena emaitean komunikatua izanen da hitzordu lekua. Eguraldiari eta mendiari egokitua den jantziak eraman beharko dira, botak hobe eguraldiaren arabera (gune hezeak dira), baita ere ura eta gose-tronpatzekoa.