Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2024ko Maiatzaren 09a
Heriotze
Apirilaren 29an, lagundu dugu bere azken egoitzarat Jean Othart Arrospidekoa, 75 urte zituelarik. Azken urte hauetan eritegi horietan harat hunaka ibilia zen.
Izpirituz gizon argia, gauza guziez interesatua, laket zitzakon, ikusterat heldu zitzaizkion adiskideekin solastatzea eta berrikatzea.
Oztibarreko koralean ere anitz maite zuen lagunekin kantatzea eta orori falta egiten dauku.
Meza zeremonia zinez ederra kantatu dakogu, eliza tinki betea zagoela eta kalostrapea ere. Bururatu aitzin, Béatrice bere ilobak eskaini dako kantu miresgarria.
Joseph Ruspil gure erretorearen aldean hor ginituen aldarean gure lehengo artzain ohiak, hauek gintuela Arrosa eta Karakotx apezak.
Joan zaukun adiskide horren oroitzapena gogoan geldituko zauku, penetan gelditu den familiari doatzi gure doluminak.