Ba ote dakixu? | 2024ko Uztailaren 18a

Joko olinpikoak, historia mitiko bat! (3/5)

Gilen Bacho

1896an, eskrima lehiaketa, Greziako Georges I.a erregearen begien aitzinean
1896an_%20eskrima%20lehiaketa_%20Greziako%20Georges%20I.a%20erregearen%20begien%20aitzinean

1.500 urtez debekatua izan ondoren, 1896an, Joko olinpikoak berpiztu ziren. Ez Olinpian baina Grezian halere, Atenasen. Lehen edizio horrentzat, ez zen popular olderik izan baina errege (eta lehenik Greziako erregea, Georges I.a), printze eta aristokrata anitzek Jokoen lehiaketak segitu zituzten.

"Citius, Altius, Fortius"

33 urterekin, Pierre de Coubertin-entzat ospe handiko bururapena zen. Lau urte lehenago presentatu proiektua, eszeptizismo orokorrean, gauzatu zuen. Ez ziren Antikitateko Jokoak baina Joko olinpiko modernoak. Desberdintasun handiena ez zen kirol berrieri lotua baina, anitz gehiago, Jokoen erlisio sentsuari, edo Joko modernoak aipatzeko, erlisio sentsuaren hutsari. Olinpian Zeus jainkoa ohoratua zen, Jokoak erlisio besta ziren. Joko modernoak, alderantziz, laikoak dira eta "estadioko jainkoak" (atletak) bakarrik dira ohoratuak. Hori Joko olinpikoen lema arte ikusi ahal izan da. Denek ezagutzen dugun lema, "Citius, Altius, Fortius" ("Fiteago, Gorago, Azkarrago"), ez zuen Coubertin-ek atzeman. Didon apezak, Albert-le-Grand kolegioko buruzagiak, zuen sortu, 1894an. Coubertin bezala, lizeoetan kirolaren garapenaren alde zen. Helburu horrekin, "Citius, Fortius, Altius" lema sortu zuen, "Altius" (edo "Gorago") hitza azkenik ezarriz "Gorago Jaunari buruz" abiatzea zela kirolaren egiazko helburua erranez. III. Errepublikako testuinguruan, Coubertin-ek (monarkista izan zena baina Errepublikaren aldekoa bilakatu zena) bi azken hitzak trukatu zituen, "Fortius" ezarriz azkenik, erlisio konnotazioa kentzeko eta kirol balentriaren bereizgarri neutral eta laikoa erakusteko. Ber urtean, 1896an, Nazioarteko Olinpiko Batzordearen (CIO) buruzagi bilakatu zen Coubertin, 1900eko Joko olinpikoak antolatzeko helburuarekin. Bakarrik lau urtez kargua beteko zuela erran zuen baina, azkenean, 30 urtez begiratuko zuen!

Erakusketa Unibertsalaren itzalean

1900ean, Joko olinpikoak Parisen antolatuak izan ziren. Ber mementoan, eta ber hirian, Erakusketa Unibertsala, gertakari biziki ospetsuagoa antolatua izan zen ere eta presentatuak izan ziren berrikuntzek (Lumière anaien zinema, lehen eskailera mekanikoa...) Joko olinpikoeri itzala egin zioten. Gainera, Erakusketa Unibertsalaren arduradunek gorputz ariketak eta lehiaketak antolatzea erabaki zuten, Joko olinpikoeri konkurrentzia eginez. Coubertin-ek konkurrentzia horren aurrean eta ikusiz botere publikoek bakarrik Erakusketa Unibertsala sostengatzen zutela, Erakusketa Unibertsalaren lehiaketak Joko olinpikoen lehiaketak bezala kontsideratuak izatea onartu zuen. Baina, lehiaketak jakinarazteko afixetan Joko olinpiko hitzak ez ziren kasik sekula agertzen eta atleta anitzek ez zakiten Joko olinpikoetan parte hartzen zutela! Ez zen irekidura zeremoniarik izan (lau urte lehenago, Atenasen, izan zen), ez eta atleten desfilerik (1908ko Londresko Jokoetan agertu zen), ez eta olinpiar surik (1928an agertuko zena) edo tortxaren erreleborik (1936an agertuko zena). 24 herrialdetako kasik 1.000 atletek parte hartu zuten, eta lehen aldikoz emazte zenbaitek (Coubertin-en nahiaren kontra!). Charlotte Cooper britainiar tenislaria lehen emazte olinpiar txapeldun bilakatu zen (lehen emaztea izan zen zerbitzua goitik egitea, "koilara zerbitzua"-ren ordez). Frantziak zituen garaipen gehienak lortu, Estatu Batuen aitzinean (hori ez da sekula berriz gertatu). 1904an St Louis hirian, Estatu Batuetan (non bakarrik "xuriek" lehiaketetan parte hartu ahal izan zuten arrazazko bereizkeriarengatik), eta 1908an Londresen, Joko olinpikoak berriz Erakusketa Unibertsalarekin antolatuak izan ziren, "buxet arrazoiengatik". Azkenean, 1912an Stockholmen, Joko olinpikoak ez ziren Erakusketa Unibertsalarekin betan antolatuak izan, haien independentzia lortu zuten.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3747. zbk

Gure Hitza | 2024/07/18

Terra incognita

Peio Jorajuria

Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!

Legebiltzarra hiru bloketan zatitua, nehork ez gehiengo argirik, gobernua gisa hortan ezin muntatua, hara beraz zertaratu duen Frantzia Emmanuel Macron presidentearen kanorerik gabeko erabakiak, urguiluak manarazi dionak. Lerro hauek idaztean, zerua beti lainotsu, aterabide egokirik oraindik ezin aurkitua baitute batzuek eta bertzek. Presidenteak, gainera, tantoak bere alde altxatu nahi, lehen atera den ezkertiar blokeari bidea ahal bezainbat trabatuz.

Michel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016