Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Hegoaldeko familien eguneroko gastuak
A.E.
Urtero bezala, Eustatek 2023ko familien gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu. Erkidegoko etxeko batezbesteko gastuetan oinarritu datuak dira. Bana beste familia batek, iazko urtean orokorki 34.331 euroko gastuak ukan ditu, inflazioak bere gorakada egin aitzin %4z emendatu dira. Horra nola banatzen diren: etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak: 12.849 euro (+%4,5), janaria eta alkoholik gabeko edariak 5.714 euro (+%5), osasuna 1.272 euro (+%5,8), aisialdiak eta kultura 1.745 euro (+%21,6), garraioak 3.307 euro eta beste zerbitzuak 2.584 euro.











