Azalekoa | 2024ko Maiatzaren 09a

Inesa de Gaxen pastorala: bi hizkuntza bateratuak

M.O.

Inesa%20de%20Gaxen%20pastorala:%20bi%20hizkuntza%20bateratuak

Lehen aldikoz pastoral batean euskara eta gaskoiera nahasiko dira, Xarnegu deitzen den eremuko herritarrak buru-beharri ikusgarriaren prestatzen ari dira. Bastidan atzeman ditugu Pantxika Urruty errejenta, Itxaro Borda pastoralaren idazlea, Ivan Barreyre gaskoi testuen idazlea, Peio Dibon eta Jean-Loup Bareyre antolaketa lanetan parte hartzen dutenak.

Xarnegu – Sharnèga

Gurekin bilduak zireneri Xarnegu eskualdeak zehazki zein herri biltzen dituen galdegitean, ikuspuntu desberdinak agertu dira. Segur dena da Ahurti, Akamarre, Bardoze, Bastida, Bidaxune, Gixune eta Samatze herriak barne direla. Kontatzen zuten ez bada administratiboki egituratua ere, hor bizi diren herritarrak Xarneguko lurraldekoak sentitzen direla. Biarnesa, gaskoia eta euskara naturalki familietan hitz egiten da. Aturri erreka-bazterrean, euskaldunak eta gaskoiak denbora luzez gurutzatu dira. Bi hizkuntzak egoera zailean izanik ere iraun dute. Charnégou hitzak gaskoieraz mestizo erran nahi du. Ivan Barreyrek zioen lehen entzuten zelarik “gaskoiak dituk/n” laido bat bezala hartzen bazen, gaurko egunean aldiz, lurralde baten ezagupena adierazten du, jendeetan nortasuna sortuz.

Xarnegun bada mugimendu, nola ez, ekainean eta irailean “Inessa de Gaxen” pastorala emana izanen baita.

Aspaldiko proiektua buru gibelean!

Pantxika Urrutyk kontatzen zaukun 2017az geroztik gogoan zuela Bastidan XVI. mendean sortu Inesa de Gaxen emazteari buruz ikusgarri baten muntatzea. Pantxika Urruty pastoral sailean aditua da, laster emana izanen den pastorala, muntatzen duen bosgarrena da (Katalina De Erauso 2016, Karmen Etxalarkoa 2017, Andere Serora 2018 eta Maddiren trajeria 2022).

Urteak pasa… Itxaro Bordari galdegin zion prest zenez sorginkeriaz akusatua izan zen emazte horri buruz pastoral baten idaztea. Oragartarrak proposamena onartu zuen, jadanik 2014an “Gerezien Denbora” idatzi zuen, “Inesa de Gaxen” bigarren pastorala izanen da. Itxaro Bordak zioen idatzi duen obra lapurtar/amikuztar euskalkian idatzi duela. Kontatzen zuen, 2022an, 12 oreneko tren-bidea egin behar ukan zuela, Inessa de Gaxen bastidarraren gorputzean eta buruan sartu zen, obraren abiapuntua izan zen. Yvan Barreyre Akamarreko idazle eta itzultzaileak gaskoiz diren koplak idatzi ditu, azken kantua bere sorkuntza da. Euskara gehiago agertzen bada ere, Xarnegu eskualdearen berezitasuna euskara eta gaskoia mintzatuak direla, gurekin bilduak zirenek argiki adierazten zuten bi hizkuntzak ikusgarrian presente izan behar zirela.

Zuberotar errejentak tokiko elkarteeri gutuna igorri zuen, buruan zuen proiektu horren berri emaiteko. Erantzun baikorra ukan zuen 100 bat pertsona parte hartzeko prest agertu baitzen.

Tokiko historia ezagutuz, herritarrak bildu

Bastidako herriko gela Inessa de Gaxen izenekoa baldin bada, herrian emazte horren historia ezagutzen bada, auzo herrietan, bereziki belaunaldi gazteetan, nor den ez dela jakina errana izan da. Pastoralaren bidez sorgintzat akusatua izan zen emaztea, Euskal Herrian beste anitz emazte bezala, egin duena plaza publikoan agertuko da. Emazte horiek sendagileak edota emaginak ziren, euskal jendartean leku inportantea ukan zuten, elizaren eta agintarien aitzinean nahitaez susmagarriak ziren. Inesa de Gaxen bi aldiz arrastatua izan zen, akusazioen aitzinean jakin du berea atxikitzen. Pantxika Urrutyk eta Itxaro Bordak zioten borrokatu diren emazte horiek eraman dituzten borrokak, plaza publikoan agertu behar direla.

Inesa de Gaxenemanaldiak

Pastorala lau aldiz emana izanen da: ekainaren 15 eta 16an (15:30) Bastidako plazan eta irailaren 21 eta 22an Bardozeko kirol zelaian (15:30). Antolatzaileek agerraldi bakoitzarentzat 1.000 leku aurreikusiak dituzte, txartelak oraindanik salgai dira www.inesadegaxen.fr gunearen bidez.

Pentsatzekoa da lehen aldiz bi hizkuntzetan emana izanen den pastoralak arrakasta gaitza lortuko duela. Euskaldun eta gaskoi bi idazleak, Pantxika Urruty eta antolaketa lanetan ari direnak segur dira ikusgarriak arrakasta ukanen duela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2024/05/09

Komunitate zientifikoa ustekabean harrapatua

M.O.

Komunitate%20zientifikoa%20ustekabean%20harrapatua

Apirilean, Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM) eta Copernicus behatokiak, Europako klimaren egoera zertan den argitaratu dute. 2023an, Europak oihan suterik handiena jasan du, erregistratu urte euritsuenetakoa izan da, muturreko itsasoaren beroketa eta uholde suntsitzaileak gertatu dira.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/05/09

Garapen Kontseilua

Garapen%20Kontseilua

Euskal Herriko Garapen Kontseilua 1989an sortu zen, jendarte zibilaren eta hautetsien artean lotura atxikitzeko, gogoetak eta proiektuak plantan jartzeko xedearekin. Garai horretan, Euskal Elkargoa ez baitzen oraino osatua, “Hautetsien kontseilua” egiturarekin partaidetzan lan egin zuen, “Lurraldea” deitu dispositiboa landua izan zen.

Garapen Kontseilua jendarte zibilaren tresna

Gaur egun Garapen Kontseilua lurraldeko 413 aktorek osatzen dute: 282 pertsonek 140 erakunde ordezkatzen dituzte eta 131 herritarrek beren izenean parte hartzen dute. Biltzar nagusian batzordeak eta lantaldeak antolatzen dira, lurraldeko gai nagusieri buruzko eztabaida kolektiboak eramanak dira.

Demokrazia parte-hartzailerako tresna da, jendarte zibilaren ahotsa da. Parte hartzen dutenak lurraldeko aktibitate eta sozial sektore desberdinetatik etortzen dira. Elkarteak, erakunde sozio...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/05/09

San Telmo Museoa

San%20Telmo%20Museoa

San Telmo Museoa, Donostiako Alde Zaharrean kokatua den museo etnografiko eta historikoa da, margolanak ere badira.

“Euskal artearen 100 urte” aretoaren berrikuntza

Apiriletik goiti, arte bildumari buruzko hausnarketa egin ondoren, museoak bere aretoak berritzeko lanak abiatu ditu. Duela guti, arte historikoaren aretoaren bermoldaketa aurkeztua izan zen, eta aurten “Euskal artearen 100 urte” aretoaren berrikuntza aurkeztuko da. Museoak bilduma historiko eta orokorrenei eskaini gunea ukanen du, modernitateraino iritsiko dena. Beste gune bat euskal arteari eskainia izanen da, ordutik gaur egun arte. Banaketa horri esker, gaur egun euskal artearen panoraman lan egiten duten sortzaile berriak, erakusketan sartu ahal izanen dira. Aurkeztua izanen den aretoko erakusketa orain arte 80. hamarkadako lanekin bukatzen zen, museoko gainerako eremuen kronologia bera segituz. Berrikuntzen ondotik aldiz, azken urteetan erosi la...

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2024/05/09

AMATXI!

Joanes Bordazahar

- Amatxi! Zertan zaude hor, iguzkitan jarria?

- Zahartzen ari naun! Gauza ttipiño ez-deus zenbaiten ikasten.

- Zu! Oraino Ikasten?

- Mila ikusteko sortuak gaitun, neska! Begira ezan zuhaitz honek zenbat sekretu gordetzen ditin, bere adin handian ederrenean dun, erro sendo eta barneko biziarekin, xoriekin, haizearekin… Bahaki zenbat istorio-misterioen lekuko isila giren, gu bi-biak?

Han, gaineko lainoak bezala pasatzen ari naun. Ene biziko pozak eta penak berdin joaten ari zaizkidan, euri zorta gazi-gozoak, jauts ahala azalean lerratuz, erresto handirik utzi gabe. Behargabeko guziak lagatzen ditinat. Arin eta libre nahi dinat izan, xoria bezala.

No! Hor entzuten dunan xoriaren kanta, enea dun: bizipozarena, esker onarena, esperantzarena, arrisku guziengatik ere, bere umeentzat duen kezkarekin, galdu duen lagunaren penarekin.

- Amatxi! Ez nuke nahi zahartu!

- Denek nahi ...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/05/09

Gernikako Arbolaren kimu berria eta Korrontzi Argentinara

Joseba Etxarri

Gernikako%20Arbolaren%20kimu%20berria%20eta%20Korrontzi%20Argentinara

Argazki oina (goian dantzariak, behean kimuaren landaketa):

FRESNO eta BELGRANO. Bi herri eta bi herrialde, bat Estatu Batuetan, bestea Argentinan, elgarretandik 10.000 kilometrotik goitiko aldea dutela, baina bietan Euskal Etxe bana dagoela eta euskal jatorriko gazte atxikiak, heien euskaltasuna ikasi, landu eta aberasten engaiatuak. Goiko irudian, Fresno Kaliforniako Euskal Etxeko dantza taldekoak joan den ebiakoitzeko Fresnoko piknik bestan. Behean, General Belgranoko Gure Etxeko lagunak, Gernikako Arbolaren kimua landatu berritan. Hori gure Diaspora!


GRAL BELGRANO, ARGENTINA. Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu dute Argentinan, Buenos Aires probintziako General Belgrano herrian, bertako Gure Etxea Euskal Etxeko lagunek, heien herriari opari. Berez, Tandilgo Euskal Etxeak eman zien kimua General Belgranoko euskalduneri, eta haiek kimua pixkortu, prestatu eta Herriko Etxeari oparitu zioten, eta...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/05/09

“40 urte eta aldapan behera niek!” - Phoenix belaontzia Baionako portuan - Jendarte zerbitzuko boluntarioak

a€œ40%20urte%20eta%20aldapan%20behera%20niek!a€%20-%20Phoenix%20belaontzia%20Baionako%20portuan%20-%20Jendarte%20zerbitzuko%20boluntarioak

40 urte eta aldapan behera niek!”

Maiatzaren 14an (20:30), Baionako Hizkuntza Politika zerbitzuak, EKEren partaidetzarekin, Ion Martinez “Txiki” umorista Luna Negra antzokira gomitatzen du. Bertan, “40 urte eta aldapan behera niek!” bakarrizketa saioa eskainiko du. Ikusgarri umoretsua galdera anitzen inguruan oinarritzen da:

“Supositorioen belaunaldikoa zira? Ez ahal dituzu parrandako kantuak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena entzutera pasa ahal zira? Poteatzera beharrean, herriko pastizerian arratsaldea lagunekin pasatzen duzu? Bestetako gazte bazkarian zaharra sentitzen zira? Etxean telebistari mintzatzen hasi zira?”. Txiki aktoreak galdera haueri erantzunen dio, umoreak behar duen lekua ukanen duela.

Phoenix belaontzia Baionako portuan

1929an Danimarkan eraiki itsasontzia, Morbihaneko Quiberondik etorri da, Pasaiara buruz joan da. Maiatzaren 1ean Baiona...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/05/09

KUKUMARRO: Gosea

Xarles Videgain

Gosea aipatzen delarik, kasik erran daiteke gosea norbait izan dela, pertsona bat izan dela eta norbait hori beldurgarri zela gure aitzineko jende anitzentzat. Guk bederen gosea edo gosetea zinez ezagutu dugula ez dezakegu erran: zerbaiten jateko esperantzarik ez duen jendearen egoera ez dugu ezagutu.

Gramatikaren aldetik erran behar da gose naiz, egarri naiz, naiz ingelesez bezala eta ez gose dut nahiz gero eta gehiago entzuten den, espainolez eta frantsesez bezala. Horren beldur naiz, ez eta beldur dut.

Erraiteko manera frango bada gosea aipatzen duenik, historian zehar gertakari latza izan delako. Zinez gose den batez erranen da goseak hila dela, edo goseak hamikatua, edo gose jankina. Ez da polit erratea baina entzuten da ere, zinez norbait gose delarik: Jan nezake zakur bat bere biloekin. Erraiten da gosea bera jakia da, edo gose denaren ogi gogorrik ez da. Trufatzeko ...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/05/09

BIKOTE KRISIA

EPELONDO

Etorri behar zuena etorri da gure bikotera ere. Badu kasik berrogei urte elkarrekin gaudela, aspaldian ezkonduak, bi haur orain handiren guraso. 80 hamarkadan ezagutu ginen Baiona Ttipiko ostatuetan, gau oroz garagardo epel basoak hustuz, biak osagarriaren alorrean lanean, euskal munduko orduko ghettoan, ETA eta IK erakunde armatuen diskurtsoen meneko konbentzitu, musika onak “martxa eta borrokaren” bideak azpatzen zizkigula. Uste dut oroitzapen horiek gure belaunaldiko askoren altxorrak direla.

Hondar urteotan, andrearen eta bion pentsatzeko moldeak desbideratu direla erranen nuke: lurraren zientzietan diplomatu gure haurren ildotik, ideia ekologikoak nagusitu zaizkio lagunari, eni aldiz, zahartzeak, gogoeta ahalmenaren kurkuiltzea ekarri didalarik. Hala ere, modus vivendi egoera batean iharduki dugu gaur arte. Haatik, bi berri argi eman dizkit goiz honetan: batetik, hemendik aitzina etxean ez dugula haragirik kozinatuko eta janen, eta bestetik, uztailaren 1ean, ...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/05/09

ZU

L.H.

Zure itzulian

Barranba

Karraska

Marruma

Eta zu bakarrik


Zure itzulian

Jendea

Axola

Gabea

Eta zu

Bakarrik


Zure itzulian

Mundua

Hotz hotza

Jarria

Eta zu

Bakarrik


Zure itzulian

Jendea

Lasterka

Norat ba

Eta zu bakarrik


Zure itzulian

Zeruan

Iguzki

Nehor so

Eta zu bakarrik


Goiz batez

Karrika

Hegian

Hil zira

Bakarrik

Nehor so

Lore bat

Eskuan

Bakarrik

Lore bat

Eskuan

Irakurri segida

Orotarik | 2024/05/09

Argazki lehiaketa

Argazki%20lehiaketa

Lurramak argazki lehiaketa antolatzen du azaroaren 8tik 10era iraganen den ediziorako. Argazkia afixarako erabilia izanen da. “Laborantza herrikoiaz bizi eta elika gaitezen” da irudikatua izan beharko duen aurtengo tematikoa. Argazkiak hiru ezaugarri bete beharko ditu: bi formatutan erabili ahal izatea (horizontalean eta bertikalean), jendearen baimena behar da argazkian norbait agertzen bada eta argazkia Euskal Herrian hartua izan behar da. Irabazleak 150 euroko balorea duen ekoizleen saskia eskuratuko du eta argazkiaren izena kanpainan ukanen du.

Argazkia lurrama@ehlgbai.org mailara bidali behar da, maiatzaren 15etik ekainaren 15era. Lurramako kideek ekainaren 18an eginen dute argazki onenaren hautua, uztailetik goiti komunikatua izanen dena.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/05/09

Etxekopar kolegioko ikasturteko ateraldi pedagogikoa

Donapaleuko Etxekopar kolegioa

Etxekopar%20kolegioko%20ikasturteko%20ateraldi%20pedagogikoa

Joan den urtean Iparraldeko itsas bazterrera izan ondoan, aurten Etxekopar kolegioko ikasle elebidunek eta opziodunek Aldude baleako bazter xoragarriak eta Banka herriak gordetzen duen gaitzeko ondare historikoa deskubritu ahal ukan dituzte, urriaren 2 eta 3an.

Egonaldia, rafting kirol aktibitatearekin hasi genuen, Errobia jautsiz Arrosa eta Bidarrai artean. Ondotik Bankako Olhaberrin, meategien interpretazio gunean, Mikelek kobrezko meategien aurkezpen historikoa aurkeztu zigun, azalduz Bankako kobrezko meategiak esplotatuak izan zirela lehen aldikoz erromatarren garaian.

Mikelek gidaturik beti, oihanpeko xendra bat segitu genuen, mea zilo batetaraino. Mea zilo horren bisitatzera joateko, zurezko itsasontzi ttipi ttipia hartu behar ukan genuen eta guretako batzuk gidatu ahal ukan zuten.

Arratsalde apalean, akiturik eta goseturik, Aldudeko Erreka Gorri aterpetxea plazer handiz deskubritu genuen.

Biharamunean piknika bizkar-zakuan harturik, abiatu gine...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/05/09

Modaz kanpokoa da!

Tryphon T

Modaz%20kanpokoa%20da!

Igande euritsu eta triste batean, argazki zaharrak bereizten ari nintzen eta etxean albumak gordetzen. Ahantzi zitzaizkidan familiaren irudi batzuk, egun hartan berriz aurkitu nituen.

Kausitu nuen lehen argazkian agertzen zen aitaren aldeko aitatxi, herriko frontoian pilota jotzeko prest, galtza beltzez eta betrelez jantzirik, espartinak oinetan eta noski txapela buruan, baita atorra xuria eta horrez gain… gorbata!

Imajina dezakegu jende anitz azpiko-trikotaz eta galtzamotzez bulegora doan garaian, pilotariak edo tenislariak gorbataz jantzirik!

Alabaina ongi badakigu haizea itzultzean aldatzen direla dotoretasun eta elegantzia irizpideak.

Bigarren argazkian beste aitatxi ikus nezakeen. Etxetik herrirako bide patartsuan zegoen amaren aita, segur aski mezara zihoala. Galtza beltzez eta atorra xuriz jantzita hura ere. Gorbataz eta txapelaz, erran gabe doa! Baina xehetasun bat urte luzeetan eskapatu izan zitzaidan, hain ohitua nintzen haurtzarotik gizon...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/05/09

Ile-apaintzailea lanbidearen ezagutza

Piarres Larzabal kolegioa

Ile-apaintzailea%20lanbidearen%20ezagutza

Piarres Larzabal ikastetxeko bi ikasleek, Anak eta Uhainak, “Kechiloa” ile-apaindegira bisita egin zuten. Bisitaren helburua lanbide honen funtzionamenduan murgiltzea eta bertan lan egiten dutenen lanak hobeki ulertzea zen.

Maritxuk, establezimenduko langileetako batek, harrera egin zien eta adeitasunez gidatu zituen ikasleak aretoko hainbat sailetan zehar, prozesuaren urrats bakoitza azalduz eta estetikaren arloan duten esperientzia partekatuz.

Ana eta Uhaina gogotsu agertu ziren zaintza pertsonaleko tratamenduak nola egiten ziren gertutik ikustean. Gainera, Maritxuri bere eguneroko lanari, lanbidean dituen erronkei eta arlo horretan nabarmentzeko beharrezkoak diren trebetasunei buruzko galderak egiteko aukera ukan zuten.

Esperientzia aberasgarria izan zen ikasleentzat, esker ona adierazi zuten ongietorri beroagatik eta lanbideari buruz zuzenean ikasteko aukeragatik.

Mota horretako hezkuntza-bisitek hainbat lanbideren ikuspegi praktikoa emateaz ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Kanbo (L) | 2024/05/09

Enara abesbatza - Marienia

Enara%20abesbatza%20-%20Marienia

Enara abesbatza

Maiatzaren 17an, ostiralez (21:00), Enara emazte abesbatzak bere ikusgarria elizan eskainiko du. Sartzea 10 eurotan da, 14 urte petik kitorik. Txartelak aitzin turismo bulegoan erosten ahal dira edota lekuan berean.

Marienia

Maiatzaren 25ean “Hamabi oren lurraren alde” ekimena antolatua da. Egun horretan herriaren itzulia eginen da, auzolanak eta tailerrak gogoeta memento bat izanen dira, bai eta ere animazio eta kontzertuak. Xehetasunak berantago

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024/05/09

Emaitza berria hazkurri laguntza zerbitzuari - Briand eskola berrantolatzeko obren abiatzea - Tigre moskitoa

Emaitza%20berria%20hazkurri%20laguntza%20zerbitzuari%20-%20Briand%20eskola%20berrantolatzeko%20obren%20abiatzea%20-%20Tigre%20moskitoa

Emaitza berria hazkurri laguntza zerbitzuari

Ziburuko CCAS-eko hazkurri laguntza zerbitzuaren alde, abenduan Eguberriko kantaldia antolatu zuten Rotary eta Lions Club elkarteek. Ekintza huni esker, 1.700 euro bildu dira. Diru zama hori, duela bi aste CCAS-ari emana izan zaio. Herriko Etxeak ekintza eder hori eskertzen du.

Briand eskola berrantolatzeko obren abiatze ofiziala

Apiril bukaeran, hautetsi eta partaide finantzari guziak bildu ziren, Aristide Briand eskola berrantolatzeko obren abiatzea markatzeko. Belaunaldi arteko egoitza soziala sortzeko egitasmoa abian ezarri dute herriak eta Office 64 de l’Habitat-ek.

Tigre moskitoa

Maiatzaren 14an asteartez (16:30-18:00), Marinela eskolan tigre moskitoen kontrako hitzordu berria antolatua da. Teknikalari bat bertan egonen da, galdera guziei...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024/05/09

Mediatekan - Pestak - Sorondo Lore

Mediatekan%20-%20Pestak%20-%20Sorondo%20Lore

Mediatekan

Zuzi olinpiarraren pasatzearen karietara, joko olinpikoez ditugun ezagutzen sakontzea proposatzen dauku Pierre Espil mediatekak. Hortarako ekainaren 1a arte iraunen duen erakusketa interaktiboa apailatu du. Panel eta eduki esklusiboek (podcast, joko, infografia eta beste...) anekdota hoberenak eta gutti ezagutuak diren txapeldunak aurkeztuko dira, kirola eta jokoen deskubritzeko, preseski ezagutzen ez ditugun molde batean.

Sartzea librea eta urririk da. Erakusketa bereziki heldu eta nerabeentzat da, bainan 8 urtetarik goiti ikus daiteke ere.

Pestak

Urkoi eta Paxkonia - Maiatzaren 11n, larunbatean Ball Trapa Entsenian, bederatzietarik goiti.

12an, meza Urkoiko elizan (10:30), Haitzmendi fanfareak animaturik. Ondotik komiteak eskaini aperitifa eta aingira jatea. Egun guzian joko puzgarriak izanen dira haurrentzat. Birla zoingehiagoka (16:30) eta kantaldia elizan (19:30),...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024/05/09

Antzerkia - Ipuinak - Film emanaldia - Kontzertua - Gaztelu Aretoan hitzorduak - Erlaitza hetsiko

Antzerkia%20-%20Ipuinak%20-%20Film%20emanaldia%20-%20Kontzertua%20-%20Gaztelu%20Aretoan%20hitzorduak%20-%20Erlaitza%20hetsiko

Antzerkia

Maiatzaren 11n larunbatarekin (20:30), “Zeozertan dabil, bainan ez dakit zertan” antzerkia ikusgarri izanen da Borderline Fabrikan. Hona antzerkiaren sinopsia: “Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi ukanen zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joanen da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana”. Antzerkia euskaraz izanen da, sarrera 5 eurotan.


Ipuinak

Maiatzaren 15ean asteazkenarekin (11:00), euskarazko ipuinak kondatuko ditu Haizea Loira Matxiñenak, “La Grande illusion” liburu-dendan. 4 urtetik gorako haurrei zuzendua, haur literaturaren hainbat ipuin harilkatuz istorio bat kondatua izanen da, ilustrazioek kontakizuna apainduz eta musikaren bidez istorioak gorputz adierazpenaren eta kantuaren bidez sentituz. Sarrerak 7 euro kostako du.

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024/05/09

Borondatezko obra

Akitania Berriko Natur Guneen Kontserbatorioak hezegune baten arraberritze lan boluntarioa antolatzen du, maiatzaren 18an, larunbatez, Mondarrain eta Artzamendi mendigunean (8:30), Itsasun. Izena eman behar da p.cornu@cen-na.org edo “Antenne Pays Basque Landes” telefonora deituz: 05-59-70-58-37. Dohainik. Izena emaitean komunikatua izanen da hitzordu lekua. Eguraldiari eta mendiari egokitua den jantziak eraman beharko dira, botak hobe eguraldiaren arabera (gune hezeak dira), baita ere ura eta gose-tronpatzekoa.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024/05/09

Landareen makrofotografia - Bizikletaren hilabetea - Tanka gelaren hitzorduak - Festibala

Landareen%20makrofotografia%20-%20Bizikletaren%20hilabetea%20-%20Tanka%20gelaren%20hitzorduak%20-%20Festibala

Landareen makrofotografia

Maiatzaren 11n larunbatarekin (9:30-12:30), naturako plano handiko argazkigintzari buruzko tailerra antolatua izanen da. Landareak, loreak eta intsektuak argazkitan hartzeko teoria eta praktika landuko dira. Materialari dagokionez, galdegina da argazki tresna ekartzea (reflex, bridge, hibridoa edo konpaktua). Helduei zuzendu tailerra da, LuzPhotos-ko Hervé Drouet-ek animatuko du.


Bizikletaren hilabetea

Maiatzaren 12an igandearekin (13:30), Ducontenian bizikleta arratsaldea antolatua izanen da. Haurrendako bide hezkuntzako ibilbidea izanen da, bide publikotik ibiltzen ikas dezaten. Haurrendako bizikleta batzuk tokian bertan egonen dira. Horrez gain, bizikleta elektrikoen testatzeko parada izanen da.


Tanka gelaren hitzorduak

Maiatzaren 15ean asteazkenarekin, Özberk Miraç Sarıgül turkiar gitarristak kontzertua emanen du. Oren batez ira...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/05/09

Herri Urrats - Zirikolatzen besta - Joset Ortxixeneko oroitzapenezko ekitaldia - Erakusketak - Energia mintzaldia - Laborarien ordezkatzeko bilkura - SPUC bazkaria - Errugbia

Herri%20Urrats%20-%20Zirikolatzen%20besta%20-%20Joset%20Ortxixeneko%20oroitzapenezko%20ekitaldia%20-%20Erakusketak%20-%20Energia%20mintzaldia%20-%20Laborarien%20ordezkatzeko%20bilkura%20-%20SPUC%20bazkaria%20-%20Errugbia

41. Herri Urrats

Nehork ez du ahantzia, nola jaz zer euri erauntsiek jo zuten Senpere herria, bai bezperan, baita Herri Urrats egunean. Zorionez holako ekaitzek sortzen dute baretzearekin ortzadarrik ederrena, esperantzazko kolorez jantzia. Ortzadarra lemarekin, milaka euskaltzale bilduko gira aintzira inguruan, besta giroan Seaskari diru laguntza ekarri nahiz. Aurtengo irabaziak, Beskoitzeko ikastolara joanen dira. Maiatzaren 12an, Neomak emazte taldeak gonbidatzen gaitu aintzira ingurura bere kantuarekin, huts ezina.


Zirikolatzen besta

45. urtemuga ezin hobeki ospatua izan da, Larreko antzokian, bi ikuskizunetan gela leporaino betea zen. Ehun bat dantzari pasa, oholtza gainean, beren energia guzia partekatzen publikoarekin, zinez ekitaldi pozgarria izan da. Adinekoak ere, hogei urtetan balire bezala arizan dira, ea gazteak hari beretik ibiliko diren, helduen etsenplua segituz. Proiektu hunek bildu dituen arduradun, da...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/05/09

Olhain ikastola- Detekzioa - Familien eguna - Kirola

Olhain ikastola

Urte guziz bezala Mendekoste igandearekin, maiatzaren 19an, sagardotegiko bazkaria iraganen da. “Txotx” ondotik bazkaria 27€tan (12:30), Basapiztiak (18:00) eta DJ BUL (20:00). Ahal duzuen guziak etorri ikastolako haurren sustengatzera.

Detekzioa

Maiatzaren 16a, ortzeguna, Sarako errebotean (9:00-13:00) “hertze-luze minbiziaren” prebentzio eguna antolatua da. Aholkatua da 50 eta 74 urte artekoek, detekzio azterketak egitea, salbatzen den keinuen formazioa ere izanen da.

Familien eguna

Ainhoa, Senpere eta Saran “Hiru Irri” elkarteak, animazio anitz eginen ditu maiatzaren 13tik 18ra. Sarako Gaztetxe gelan eginak izanen dira: maiatzaren 14a asteartea, yoga 6 urtetik 12 urte arte, haurrak eta burasoak (17:00). Asteazkenean 15a (9:30), masaje. Ortzeguna 16a, 5 urtetik 10 urteko haurrentzat terapia (18:00). Interesatua denak izena lehenbailehen eman behar du: 05-59-...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/05/09

Azokaldia - Adinekoendako zerbitzu berria - Lehen haurtzaroaren leihatila - Erlaitzeko errepidea hetsiko - Panpako luma-belarra Urruñar bat desagertua - Artzain soil filma

Azokaldia%20-%20Adinekoendako%20zerbitzu%20berria%20-%20Lehen%20haurtzaroaren%20leihatila%20-%20Erlaitzeko%20errepidea%20hetsiko%20-%20Panpako%20luma-belarra%20UrruAar%20bat%20desagertua%20-%20Artzain%20soil%20filma

Azokaldia

Azokaldia izeneko egitarauaren barruan, ikastolaren Euskaraz Bizi taldeak antolaturik, hilaren 17an, Iban Zaldua idazlearen eta Miren Narbaiza bertsulariaren Nire ipuina engainua da izeneko ekitaldia eskainiko digute Berttoli elkartean (19:00). Sartzea: 5 euro.

Adinekoendako zerbitzu berria

CCASak erosketen egiteko laguntza zerbitzu berria abiatzen du. Zerbitzua urririk izanen da, eta autorik ez duten herriko adindun guziek balia dezakete. Zein dira baliatzeko baldintzak? Zerbitzua astearte arratsaldero proposatzen da (13:30-17:00). Erreserbatu beharko da, herriko sozial zentroarekin harremanetan sartuz: 05-59-47-95-08.

Lehen haurtzaroaren leihatila bakarra

Aipatu leihatila, herriko haurrei buruzko informazio gunea da. Lehen haurtzaroko leihatila bakarra familiak laguntzeko, orientatzeko eta haien haurrentzako harrera modu bat xerkatze...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/05/09

Urte betetze - Arruntzako mus xapelketa - Pilota

Urte%20betetze%20-%20Arruntzako%20mus%20xapelketa%20-%20Pilota

Urte betetze

Frantzia guzian barreiatuak diren “Filles de la Croix”, euskaraz “Gurutzearen alabak”, kongregazioko serora guziak, ohiduraz sei urtetarik biltzen dira, beren egoera aztertzeko eta geroari buruz norabideak aipatzeko. Dirudienez azkena 2022an egin zuten. Hori jakinarazten zaidan Marie-Jeanne Camou sortzez hazpandarrak, gaur egun kongregazio horren buru den serora superiorrak. Joan den igandean Uztaritzen 80 bat serora elgarretaratu dira, doi bat helburu berarekin, bainan bereziki beren sortzaile izana den Joana Elixabet Bichier des Ages sainduaren 250. urteburua ospatzeko. Lehenik biltzar batekin eta ondotik beren kaperan meza emana izan da. Jakin behar da iragan urtean osoki berriturik izan dela kapera hori. Igandeko bestarentzat gomitatuak ere zituzten beren familietako eta ahaide zonbait. San Josep lizeoko jantokian elgarretaratu dira, gero bazkari baten inguruan, bukaeran “Plazerrekin” eta “Latsan Kantuz” taldeko kantari batzu e...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024/05/09

Sortze

Azken egun hauetan berri guti baldin baditugu ere, erran daiteke diren bakarrak onak direla. Sortze bat baino zoriontsurik ba ote da? Sortzez Aldude Axketakoa den Laurent Arretchea eta Baigorrikoa den Lea Gonzalez-i sortu zaie lehen haurra, nekatto bat Lucie deitu dutena. Familia hau Aldude Elixagan bizi da.

Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Lucie sortu ttipiari.

Irakurri segida

Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2024/05/09

Akitania Berriak deiturik: barnealdeko hautetsien bilkura

Akitania%20Berriak%20deiturik:%20barnealdeko%20hautetsien%20bilkura

Apirilaren 29an, Iparralde barnealdeko 40 bat hautetsi Arberatzeko gelan bildu dira, Akitania Berriak antolatu bilkuran. Emilie Dutoya eta Andde Sainte-Marie (Akitaniako hautetsiak), baita Mathilde Le Roch (misio arduraduna) hor ziren bilkuraren animatzeko. Berrikitan Akitania Berriak eta Euskal Elkargoak izenpetu hitzarmena zen bilkura horren gai nagusia. Kontratu hortan sartuak diren 90 proiektuez gain, barnealdeko herriek proiektu bereziak kontratu hortan sartzen ahal dituztela bilkura denboran errana izan da. 2025/2026 urteri begira, etxebizitza eta lan eremuetan sartzen diren proiektuek aukera hori balukete. Hautuak Akitania Berria eta Euskal Elkargoaren artean eginen dira. Beste bilkura batzu ondoko hilabeteetan antolatuak izanen dira, proiektu horien barnatzeko.

Bilkura, herriak eskaini trago batekin bururatu da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024/05/09

Xalbat Duhalde txapeldun - Ondoko hitzorduak

Xalbat%20Duhalde%20txapeldun%20-%20Ondoko%20hitzorduak

Xalbat Duhalde txapeldun, buruz-buruka

Abarratia pilota batasuna berriz ere lorietan dugu, aitzineko igandean, 22 urtez petiko buruz-burukako Frantziako pilota txapelketa, Xalbat Duhalde aihertar gazteak eraman baitu, 40/25, Txomin Salaberrenborde zuberotarra garaiturik. Final hau Lekorneko trinketean iragan da. Berdintzerik gabeko finala izan bada ere, bi gaztek partida pollita egin dute, kintze luze batzuekin. Nahiz Xalbat beti aitzinean izan (8/2, 12/8, 20/10, 27/13, 31/19), zuberotarrak ez du aise amore eman, aztaparka lotu baita ezkerreko sarea miatuz, Xalbat akiaraziz eta honi hurbilduz (25/32). Xalbatek zuen abantaila berriz handitu du, azken zortzi puntuak segidan eginez. Sake kintzeak: Xalbat Duhaldek 14, Txomin Salaberrembordek 5. partidak oren bat eta 11 minutu iraun du.

Biba Xalbat eta Aiherrako sustengatzaileak, gazte lagunak kopuru handian etorriak baitziren, oihu, harrabots eta burrunba eginez. Aupa Abarratia!


Ondo...

Irakurri segida

Herriz Herri - Banka (NB) | 2024/05/09

Heriotza - Mus

Heriotza

Amelie Saldubehere Maritxoneko alaba, 3 seme-alaben ama eta 9 haur ttipien amatxi zen. Ontzoronera ezkondua zen, betiko min tzar horrek eraman du, 60 urte zituen. Elizkizunak Anhauzen iragan dira, bere familiako, lagun eta ezagunez inguratuta.

Familia guziari gure dolumin bizienak eskaintzen ditugu.

Mus

Neguko lehiaketak bukatu dira, Euskal Herrikoa Altzain eta Union Basquekoak Lasan.

Euskal Herrikoan, 7 probintzietako finalerako 12 parek parte hartu zuten, Juanicotena anaiak sailkatu ziren. Goizean 32 pare hoberenak sailkatu ziren, horien artean bankar anaiak, baina arratsaldean Tafallako txapeldunen parean galdu zuten.

Union Basque lehiaketan, Lasan 50 parek parte hartu zuten eta gure herritik bi pare baginituen: Jean-Pierre Etchenique/Mizel Oçafrain eta Albert Inchauspe/Xabi Etxekolena. Hor ere multzoetako hoberenak arratsaldeko sailkatu ziren eta final-laurdenetan galdu. Albert eta Xabik ere f...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2024/05/09

Dolu

Zortzi oren horra doi-doia heriotza aitzin ospitalean pasatu duen epea Maitexa Indaburu Etxarneko andere xaharrak, bere 92 urterekin. Izpiritua xorrotx zaukan nahiz etxe xokotik ez zen mugitzen, Monika alabak gain gainetik artatua, artatzaile lagunekin.

Maitexak uzten dauku emazte leial eta xintxo baten oroitzapena, fede handi baten jabe, horra zertako ehorzketara jendea ostean jin zakon, otoitz eta kantuetan parte hartzera familiari atxikimendua erakutsiz.

Gure partetik doluminak bihotzekoa eskaintzen dizkiegu.

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/05/09

Pilota - Eskubaloia - "Revenantes" antzerkia

Pilota%20-%20Eskubaloia%20-%20Revenantes%20antzerkia

Pilota

Joan den apirilaren 28an, Arrangoitzeko trinketean nesken palantxako finalak iragan dira. Gure tarroak, B mailan, Saioa Bidart/Lore Acheritogarayk finala jokatu dute eta 21-40 galdu Oztibartarrak-en parean. Aupa halere Saioa eta Lore hain xapelketa ederra eramanik!

Bestalde, trinketeko sasoinetik landa, gure esku-huskako pilotariek plaza laxoko bidea hartuko dute eta lehen partidak aste hondar huntan jokatuko dira. Irisartarrak pilota elkarteak, xitoetatik… 2. mailara arte, 10 pare engaiatu ditu. Hemen ere deneri suerte on!

Eskubaloia

Nazional 2 mailan, lehen taldeak berdin egin du Bègles-en, 28-28. Prenazional mailan bigarren taldeak galdu du, Mont de Marsanen, 29-25. Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik ederki irabazi du Ribérac taldeari, 41-24. Bigarren taldeak Urruñan galdu du, 23-22. Erregional mailan, Kanbo/Irisarriko, hemezortzi urtez petikoek berdin egin dute, Asson-en, 27-27. Azken partida jokatu...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024/05/09

Landare saltzea Uhartean - “Gora euskal herrientsak”

Landare saltzea Uhartean

Maiatzaren 11n larunbatez (10:00-17:00) Ameztoiko bidean den Uhartea etxean, landare biologikoak salduko dira: tomate, biper, kuiatxo, itsas udare eta beste.

Egun hortan ere hor berean ibilaldi botanikoa antolatua da (16:00). Sendabelar eta landare basen deskubritzeko parada izanen da.

Landareen manatzeko eta ibilaldiarentzat izena emaiteko 05-59-29-56-66 telefonoan utzi mezua edo maila igorri: leire.oyharzabal@orange.fr.

“Gora euskal herrientsak”

Asisko Urmenetaren saiakera grafikoak bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri omenaldia egin nahi die:

Kapitolina Bustintze Larrondo, Uxue 1867.

Malena Jauregiberri Erbin, Aloze, 1884.

Jule Fernandez Zabaleta, Iruña 1898.

Katalina Alastuei Garaikoetxea, Iruña 1899.

Elbira Zipitria Irastortza,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2024/05/09

Heriotze

Apirilaren 29an, lagundu dugu bere azken egoitzarat Jean Othart Arrospidekoa, 75 urte zituelarik. Azken urte hauetan eritegi horietan harat hunaka ibilia zen.

Izpirituz gizon argia, gauza guziez interesatua, laket zitzakon, ikusterat heldu zitzaizkion adiskideekin solastatzea eta berrikatzea.

Oztibarreko koralean ere anitz maite zuen lagunekin kantatzea eta orori falta egiten dauku.

Meza zeremonia zinez ederra kantatu dakogu, eliza tinki betea zagoela eta kalostrapea ere. Bururatu aitzin, Béatrice bere ilobak eskaini dako kantu miresgarria.

Joseph Ruspil gure erretorearen aldean hor ginituen aldarean gure lehengo artzain ohiak, hauek gintuela Arrosa eta Karakotx apezak.

Joan zaukun adiskide horren oroitzapena gogoan geldituko zauku, penetan gelditu den familiari doatzi gure doluminak.

Irakurri segida

Herriz Herri - Lasa (NB) | 2024/05/09

Kantaldia

Kantaldia

“Lasar Xoriak” taldeak kantaldi ederra antolatzen du elizan, maiatzaren 18an. Hasteko arrakasta handia duen “Bankarrak” taldea entzunen da, segidan kantua hain maite duten Adrien, Mattin, Xan, Eulali eta Maitena baxenafartar gazteak, bururatzeko Buhaminakezaguna den emazte taldea. Jin gustuan memento goxo baten pasatzerat, izanen da jateko eta edateko (18:00).

Umore onean memento goxo baten pasatzeko aitzakia.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024/05/09

Heriotze - Bandera urratua - Euskal Trail - Auzapezaren hitza

Heriotze%20-%20Bandera%20urratua%20-%20Euskal%20Trail%20-%20Auzapezaren%20hitza

Heriotze

Christian Palomes sobera gazte joan zauku. 53 urtetan zendu da. Musikaria, ofizioz sukaldaria, Leizpartzen bizi zen. Doluminak Pierre eta Annie burasoeri, Alain anaiari eta familia guziari. Christian zenaren nahikariaren arabera, zeremonia iraganen da, Miarritzeko erraustegian, maiatzaren 13an astelehenez (9:00).

Bandera urratua

Nafarroaren Egunaren ondoko gauean, plazako balkoin batetik dilindan emana izan zen LGBT bandera, ezezagun batzuk urratu dute. Egitate homofobo horren salatzeko elgarretaratzea iragan da astelehen arratsaldean.

Euskal Trail

Gogoan atxik lasterketak maiatzaren 10 eta 11n iragaitekoak direla, ortzirale eta ibiakoitzean. Ez ahantz ere karrika nagusia hetsirik egonen dela ortzegunetik goiti. Tokiko elkarte eta ikastetxe desberdinek animazioak proposatuko dituzte, jateko eta edateko... Mendietan ibiliko diren ikusleeri galdatua zaie bazterren zaintzea, ibilgai...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024/05/09

Joseba Irazoki - Mutxiko gaua

Joseba%20Irazoki%20-%20Mutxiko%20gaua

Joseba Irazoki

Maiatzaren 10ean (20:00), Garaziko gaztetxean Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du. Berako nafartar kantari-musikariak ibilbide luzea du, 20 disko agertuak ditu. Gaualdi goxo baten pasatzeko parada ona!

Mutxiko gaua

Maiatzaren 11n (18:00) merkatu estalian “Mutxiko gaua” antolatua da, ondotik dantzaldia Ardatza taldeak animaturik. Egun horretan “Lantzeko ihauteriak” eta “Oskorrien urratsak” dantzak ikasten ahalko dira. Ondotik taloak eta edariak izanen dira.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024/05/09

Osasun saileko egitura berria - Jean Errecart lizeoko ikasleen bidaia Bruselan - Euskararen geroa eztabaidan - Euskal zinema

Osasun saileko egitura berria Baxe Nafarroan eta Xiberoan

“Communauté Professionnelle Territoriale de Santé” (CPTS) deitzen da sortu den egitura berria. Baxe Nafarroa, Xiberoa eta Salbatoreko lurraldeetan hedatzen da (124 herri eta 40.000 biztanle). Lehendakaritza Donapaleuko Arnaud Etcheparebordek segurtatzen du, 13 kide biltzen dituen administrazio kontseiluan, egituraren lanak Jenofa Lamarquek koordinatuko ditu. Lehen bilkura Bideaken egin berri da, apirilaren 30ean. Osasun sailean lan egiten duten 70 bat profesional elkartu dira proiektuaren partekatzeko.

Egitura hunen eginkizun nagusia erieri artatzeko sarbidea erraztea, baita ere programatuak ez diren zainketen artatzea hobetzea. CPTS batek eskualde baten erakargarritasunean ere laguntzen ahal du. Horrela mediku gazteen plantatzea errazten edo aisetzen du.

Lehen lana diagnostikoaren egitea izanen da. Beste bilkura bat antolatua izanen da ondoko hilabetetan biztanleeri idekia izanen dena...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016