Azalekoa | 2024ko Maiatzaren 23a

“Zer litzateke Euskal Herria sagarnotegirik gabe!”

M.O.

a€œZer%20litzateke%20Euskal%20Herria%20sagarnotegirik%20gabe!a€

Baionako Aturri bazterrean kokatu berri den Kupela deitu sagardotegiak bere enpresaren bisitatzera gomitatu gaitu. Atzeman dugu Xalbat Seosse Oxarango enpresaren arduraduna, berekin zituela Elorri Behety eta Estitxu Errandonea.

Leku atsedena

Resplandyko ur bazterrean den lur eremuaren jabea Euskal Elkargoa da. Aubard (urdaitegia), Bamas (pastizategia) eta bisitatu dugun Kupela (edari ekoizlea) gune horretan plantatu dira. Hiruek berezitasun berdina dute, elikagaiak transformatzen eta ekoizten baitituzte. Eremu horrek 9.000 metro karratu ditu, Baionako sarreran, Mousserolles-eko burdinola ohitik hurbil. Lantegi horientzat lan baldintzak aldatu dira, ekoizteko eta bertan saltzeko leku aproposa baita.

Sagardotegi tradizionala… modernitate kutsuarekin

Kupelara etorri girelarik, Elorri Behety zuberotar emazte gazteak sagardotegia bisitarazi dauku. Apirilaren 15ean ideki den sagardotegia memento goxo baten pasatzeko leku aproposa da, Aturri ibaiaren parean, eraikin berri berrian, berina handiek jangela argitzen dutela. Xabier Tapia, XabXab izenarekin ezagutua den artistak ditu paretak diseinatu, arte modernoa eta sagarnoaren mendeetako historia gurutzatzen direla. Kupelara hurbilduko direnentzat Euskal Herriko sagardoaren historia ezagutzeko parada ona. Enpresaburuak jatetxean hemengo kultura ezagutarazteko xedea ere du, euskarri guziak letra handiz euskaraz agertzen dira.

Txotx gunean, lau metalezko eta bi zurezko kupel ikusten dira. Lau sagarno mota proposatuak dira: “Urtebi txiki”, “Moko”, “Errizala” eta “Aingura”. Euskal Herriko jatorrizko sagardoa berrasmatu dute, sagar freskoen gostu biziak atxikiz.

Mikel Sallato ostatuaz arduratzen denaren ezagutza egin dugu, Biarritzeko ostalaritza eskolan egon eta, neguan Alpeetan eta udan Euskal Herrian sasoiak egin ditu. Kontent agertu da Baionan gostuko lana atzeman duelako, giro euskaradun batean.

Jatetxearen eskaintzan, aste barnean eguerdietako menu klasikoa proposatua da, asteburuetan sagardotegiaren menu bakarra. Xalbat Séosse Oxarango, Kupela enpresako arduradunak zioen, Kupelaren nahikaria, Hego Euskal Herriko tradizioan oinarrituz, sagarrondoaren historia eta kultura agerian ezartzea dela.

Ipar Euskal Herrian asmatu, Hego Euskal Herrian ekoiztu

Itzulia egina ginuela, Xalbat Séosse Oxarangok errezebitu gaitu. Angelun leku ez aproposean urteak lan egin ondoan, holako gune batean izaitea bestelakoa dela adierazten zaukun. Enpresako 30 langile gaztetako taldeak baldintza onean lan egiten du. Sagarnoa ekoizteaz gain, beste edari mota desberdinak fabrikatuak dira: besteak beste fruitu jusak, Euskola koka, bai eta izpiritua, erroma eta patxarana bezalako edariak. Enpresaren arduradunarentzat Euskal Herrian ekoiztu produktuak lehen lerroan ezarriak izaitea garrantzitsuzkoa iduritzen zaio, euskal produktuak fabrikatzeaz gain, euskara lehen lerroan agertzea ezinbestekoa da.

“Mundura zabalduz azkartuko gira”

Enpresa esportazio merkatuan sartzen ari da. Eztitxu Errandonea Kupelan esportazioaz arduratzen dena eta Xalbat Séosse Oxarango Singapurretik itzuli berriak ziren. Esplikatzen zuten Asian oro har, bereziki Japonian, Filipinetan eta Singapurren sagarnoaren edateko ohidura dela. Bestalde Ipar Europan ere, Suedian, Norvegian, Finlandian eta Danimarkan sagarren eta edari naturalen kultura izanez, merkatua bada. Gisa berean Kanadan eta Estatu Batuetan ere posibilitateak badira. Aihertar enpresaburuak zioen: “mundura zabalduz haziko gira, ikasi dugu inbertitzen, modelo ekonomikoa plantan jarriz eta horretaz uros gira. Euskal ekoizpenak salduz, Euskal Herriaren kultura parte bat da zabaldua”.

Euskal Herrian kokatu

Enpresak euskal irudia eman nahi du, bere oinarrian eta helburuetan da. Kupelak langileeri euskarazko kurtsoak hartzeko proposamena zabaltzen du. Gurutzatu dugu Bastien, Lot et Garonne departamendutik etorria, lantegiko kontularia da eta euskara ikasten ari da. Beretzat enpresak holako eskaintza egiterakoan, lanari balore bat emaiten zaio. Xalbat Séosse Oxarangorentzat lan denboran euskara ikasteko enpresari kostu bat eragiten badu (10/12.000 euro), beharrezkoa dela iduritzen zaio, enpresak dituen baloreak lan taldeak beregana ditzan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2024/05/23

Herri Urrats: kolegioko ikasleen ortzadarra!

Piarres Larzabal Kolegioa

Herri%20Urrats:%20kolegioko%20ikasleen%20ortzadarra!

Maiatzaren 12an iragan den Herri Urratsen, ikasleen inplikazioa eta laguntza eskertzekoa da!

Goizean, hiru tokietan agertu dira kolegioko ikasleak.

Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan, Euskal Selekzioko taldeak antolatutako esku-huska lehiaketan, gure kolegioko bi bikotek parte hartu dute, bat 6/5.ean izanez eta bestea 4/3.ean.

Baxe Nafarroako hondartzan, kolegioko 12 hirugarreneko ikaslerekin osatu ekipoak antolatutako kirol desafioetan parte hartu du beste 4 ikastegien aurka: Azpeitiko ikastola, Sangotzako ikastola, Getxoko ikastola eta Oingoarena.

“Pegatinak! Pegatinak!”. Kolegioko 90 ikasleek pegatinak eta kutxak eskuetan jaso eta, lagunartean lakuaren itzulia egin dute, haiek finkatu kuadrilla eta ordutegia errespetatuz, jendeari pegatinak proposatuz eta diru kutxak betetzen saiatuz.

Bestalde, ber gunean "brebeta euskaraz / azterketak euskaraz" tixertak eta giltzatakoak saltzen aritu dira, gure borroka eta aldarrikapenak aintziraren ...

Irakurri segida

3749. zbk

Gure Hitza | 2024/05/23

Zuziaren trosta

Peio Jorajuria

Uztail hondarrean baizik ez dira hasiko Parisko Olinpiar Jokoak, baina haien inguruko sukarra jadanik azkarki hedatzen ari da, zuzia dela medio. Hauxe argi dezagun haatik lehenik, eskutik eskura garraiatzen den sugarra tortxa edo zuzi olinpikoa deitzen da (flambeau), aldiz jokoen denboran tokian berean egonen denari su olinpikoa erraten zaio (flamme). Zuziak Greziatik egin du bide Mediterraneoan barna Marseillaraino, Belem belaontzian, Baionako portuan denboran ikusteko zortea ukan dugun ontzi miresgarrian. Eta geroztik frantses lurraldean barna badabil, toki harrigarri batzuetatik pasatuz, hala nola Bigorrako Pic du Midiren kaskotik eta Lascaux-ko leizeetatik.

Ipar Euskal Herritik ere iragan da Mendekoste astelehenez, Donibane Lohizune, Miarritze, Angelu, Baiona eta Hazparnetik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 180.000 euro xahutuz horretarako. Aldi berean, Herri Urratsez depart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016