Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024ko Maiatzaren 23a

Palantxa lehiaketa

Palantxa%20lehiaketa

Maiatzaren 5ean, goizez eta arratsaldez, 4 finalak iragan dira, ondotik talo jatearekin eguna giro onean bururatu da. Horra emaitza:

Nahas maila - Arretche-Antchagno 40 / Ascue-Aristant 24, xaxari Airen Arretche.

Gazteak maila - Sorhondo-Saxague 40 / Sorhondo-E. Aurnague 12, xaxari: Emma Hasquet Begue.

Gizonak tenisean - Erasun-Ahamendaburu 40 / Arrechea-Hualde 26, xaxari Lore Texier.

Gizonak gomaz - Casemajor-Inda 50 / Eyherart-Lozano 31, xaxari Cyril Arambel.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3749. zbk

Gure Hitza | 2024/05/23

Zuziaren trosta

Peio Jorajuria

Uztail hondarrean baizik ez dira hasiko Parisko Olinpiar Jokoak, baina haien inguruko sukarra jadanik azkarki hedatzen ari da, zuzia dela medio. Hauxe argi dezagun haatik lehenik, eskutik eskura garraiatzen den sugarra tortxa edo zuzi olinpikoa deitzen da (flambeau), aldiz jokoen denboran tokian berean egonen denari su olinpikoa erraten zaio (flamme). Zuziak Greziatik egin du bide Mediterraneoan barna Marseillaraino, Belem belaontzian, Baionako portuan denboran ikusteko zortea ukan dugun ontzi miresgarrian. Eta geroztik frantses lurraldean barna badabil, toki harrigarri batzuetatik pasatuz, hala nola Bigorrako Pic du Midiren kaskotik eta Lascaux-ko leizeetatik.

Ipar Euskal Herritik ere iragan da Mendekoste astelehenez, Donibane Lohizune, Miarritze, Angelu, Baiona eta Hazparnetik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 180.000 euro xahutuz horretarako. Aldi berean, Herri Urratsez depart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016