Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Maiatzaren 23a
Heriotze - Sortze - Tafallan besta - Lakuaren bisita - Pilota Urepelen - Dantzaldia
Heriotze
Gastigarreko Monique Miura (Inçaurgarat sortua) pausatu da 93 urtetan. Doluminak Daniel, Pierre, Michel, Jeanine eta Mireille seme-alaberi eta familia guziari.
Etxarteko Jeanne Arambel (Laxague sortua) zendu da 75 urtetan. Doluminak Daniel, Claire eta Peio seme-alaberi eta familia guziari.
Baigorrin erretiratua zen Marcel Cordoin (Parisen sortua), 84 urtetan pausatu da. Doluminak Bleuette alarguntsari eta bi semeeri.
Sortze
Aitzineko egunetan biga ukan ditugu:
Xalbat sortu da Melissa Beauvais eta Laurent Casenaveren familian. Bigarren haurra. Behereko karrikako lehengo Errekaldenean bizi dira.
Joaquim ttipiari ongi etorria egin diote Marie Lapergue eta Lionel Bentatak. Okozen, Kortea pareko bizitegi arraberrituan dute egoitza. Goresmenak buraso gazte horieri.
Tafallan besta
Gure herriarekin parekatua izanik, baigorriar multxo pollita Tafallara doa ibiakoitz huntan, hango euskal besta edo jaian parte hartzeko. (12.00) “Kalejira erraldoia” edo musikari eta dantzarien ibilaldia hiriko karriketan. (13.30) Erakustaldiak, herri kirolak barne. (15.00) Bazkaria eta arratsez kontzertuak.
Lakuaren bisita
Ibiakoitz huntan, maiatzaren 25ean, Borzirietako harrobi ohiaren bazterrean den lakua ezagutzeko gomita egiten dauku CPIE egiturak. Lekuaren baloratzeko egin diren azterketak presentatuko dira (geologia, fauna edo aberedia, flora edo landaredia). Hitzordua Herriko Etxean (10.00). Ondotik, tokiaren bisita.
Pilota Urepelen
Bere sortzearen ehungarren urtekari, Zaharrer Segi elkarteak hilabetero animazioak proposatzen dauzkigu eta ibiakoitz huntako marka egunean, maiatzaren 25ean, pilota partidak antolatzen ditu Urepeleko ezkerparetan. (11.00) Gazteak esku-huska (11:00), atxiki ttipiko finalaren errebantxa (12:00): Riouspeyrous anaiek / Bixente Isoco - Paxkal Duteyk jokaturik.
Dantzaldi
Arinki elkartea antolatzaile, dantzaldia iragaitekoa da igande huntan, maiatzaren 26an, Plaza Xokon (15.00), Arno Bidart-ek animaturik.