Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Maiatzaren 23a
Hiru emazte kantari - Enara eta Biez Bat kontzertua - Har-Eman ekimena - Auzolan eguna - Haurrak euskal literatura ezagutu
Hiru emazte kantari
Ostiral huntan Biltxokon (19:00), Naia Robles Arangiz, Maialen Alfaro eta Maider Bedaxagar kantariek, Estitxu, “Maite Idirin eta Lurdes Iriondo oroimenez” ikusgarria emanen dute.
Enara eta Biez Bat kontzertua
Maiatzaren 25ean (20:30), San Andres elizan Enara emazte eta Biez Bat gizon abesbatzak entzungai izanen dira. Sartzea prezio librean, bakoitzak nahi duena emanen du.
Har-Eman ekimena
Artea eta osasun mentala lotzen duen proiektua da. Kiribil konpainiak 2 urtez tailer artistikoak eraman ditu, arlo desberdinetan (antzerki, dantza, musika...) arazoak dituzten jendeekin eta elbarrituekin. Eraman lan horren agertzeko ordua etorri da, ekainaren 8an, larunbat goizez merkatuan ibiliko dira musikan eta Jacques Portes plazan beraien ikusgarria eskainiko dute.
Desberdintasuna aipatzeko eta onartzeko parada ona.
Auzolan eguna
Ekainaren 15ean, larunbatarekin, Aldak “Auzolan - Etxebizitza eskubidearen eguna” antolatzen du. IUT eskolan mahai ingurua iraganen da (15:00), Patxa Plazan elkarteen herrixka: erakusmahaiak, ostatu eta animazio desberdinak. Arratsean (20:30) kontzertuak iraganen dira, Nat eta Watson eta Andoni Oilokiegi besteak beste entzungai izanen dira.
Haurrak euskal literatura ezagutu
Maiatzaren 29an, asteazkenez (10:30), Gurutze Sainduko mediatekan, urte bat eta 5 urte arteko haurrentzat euskarazko irakurketa proposatua da. Literaturaren euskarazko sorkuntzaren unibertsoa ezagutarazteko xedea du, aukera ona da euskara biziarazteko belaunaldi berriarentzat.