Herriz Herri - Biarritz (L) | 2024ko Maiatzaren 23a

Kolegioko ikasleen eguna

Kolegioko%20ikasleen%20eguna

Joan den asteazkenean, Irati azoka estalian kolegioko ikasleen egunaren bosgarren edizioa iragan da. Orotara 1.500 ikasle bildu dira, 49 kolegio publikoetatik eta departamenduko 39 ikastetxe pribatuetatik etorriak. Helburua departamenduko kolegio publiko eta pribatu guzietako hezkuntza ekintzak sustengatzea da. Aurtengo programan, Joko Olinpikoekin lotura duten kirolen inguruko tailerrak antolatuak izan dira, bertzeak bertze gurpil aulkiko errugbia, euskal pilota, skatea, hip hop eta breaking dantzak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3749. zbk

Gure Hitza | 2024/05/23

Zuziaren trosta

Peio Jorajuria

Uztail hondarrean baizik ez dira hasiko Parisko Olinpiar Jokoak, baina haien inguruko sukarra jadanik azkarki hedatzen ari da, zuzia dela medio. Hauxe argi dezagun haatik lehenik, eskutik eskura garraiatzen den sugarra tortxa edo zuzi olinpikoa deitzen da (flambeau), aldiz jokoen denboran tokian berean egonen denari su olinpikoa erraten zaio (flamme). Zuziak Greziatik egin du bide Mediterraneoan barna Marseillaraino, Belem belaontzian, Baionako portuan denboran ikusteko zortea ukan dugun ontzi miresgarrian. Eta geroztik frantses lurraldean barna badabil, toki harrigarri batzuetatik pasatuz, hala nola Bigorrako Pic du Midiren kaskotik eta Lascaux-ko leizeetatik.

Ipar Euskal Herritik ere iragan da Mendekoste astelehenez, Donibane Lohizune, Miarritze, Angelu, Baiona eta Hazparnetik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 180.000 euro xahutuz horretarako. Aldi berean, Herri Urratsez depart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016