Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Maiatzaren 23a

Artzain soil - Emazteen sorkuntza

Artzain%20soil%20-%20Emazteen%20sorkuntza

Artzain soil

Astekari huntan anitz aipatua den filma da, Maina Oztibarreko artzaintza baten istorioa da kontatua. Vauban zinegelan ikusgai izanen da, maiatzaren 29an (20:30). Lucie Francini eta Sabina Hourcade filmegileak hor izanen dira.

Emazteen sorkuntza

“Talent de femme” elkartea, emazte artisauen, artisten eta profesional liberalen sarea da, artearen bidez bizitza irabazteko aukera, babesa eta eragina ukaitea ahalbidetzen duena. Emazteak beren lanbidean adituak baldin badira, gaurko egunean webguneen bidez komunikatzen jakin behar da. Ekainaren 1ean proposatua den tailerrean gune horien osatzen ikasiko da (14:30-16:30), tokia mugatua izanez 06-11-22-74-73 deitu behar da, edo bolling.laurence@gmail.com. Prezioa: 25€ pertsona bakoitz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3749. zbk

Gure Hitza | 2024/05/23

Zuziaren trosta

Peio Jorajuria

Uztail hondarrean baizik ez dira hasiko Parisko Olinpiar Jokoak, baina haien inguruko sukarra jadanik azkarki hedatzen ari da, zuzia dela medio. Hauxe argi dezagun haatik lehenik, eskutik eskura garraiatzen den sugarra tortxa edo zuzi olinpikoa deitzen da (flambeau), aldiz jokoen denboran tokian berean egonen denari su olinpikoa erraten zaio (flamme). Zuziak Greziatik egin du bide Mediterraneoan barna Marseillaraino, Belem belaontzian, Baionako portuan denboran ikusteko zortea ukan dugun ontzi miresgarrian. Eta geroztik frantses lurraldean barna badabil, toki harrigarri batzuetatik pasatuz, hala nola Bigorrako Pic du Midiren kaskotik eta Lascaux-ko leizeetatik.

Ipar Euskal Herritik ere iragan da Mendekoste astelehenez, Donibane Lohizune, Miarritze, Angelu, Baiona eta Hazparnetik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 180.000 euro xahutuz horretarako. Aldi berean, Herri Urratsez depart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016