Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Maiatzaren 23a

Prentsaurreko berezia - Asteburu beroa - Amaturrak antzerkia - Euskaldunen arranoak

Prentsaurreko%20berezia%20-%20Asteburu%20beroa%20-%20Amaturrak%20antzerkia%20-%20Euskaldunen%20arranoak

Prentsaurreko berezia

Urtarrilaren 20an Aiherrako Etxexuria prezio ahalegingarri eta ezin onartu batean saltzen zela salatzeko militante talde bat sartu zen hori apailatzen duen agentziaren barnean, horko nagusiarekin hitz egiteko. Solasaldia antzua izan zen eta protesta hiri barnera joanez bukatu zen. Berriki saltze hori berriz aipatzen da eta horren berri emanen dizue Aiherrako berriketariak bainan jakin behar da larunbatean prentsaurrekoa eman dela delako Hazparnen den agentziaren aitzinean. Alabainan horko nagusiak pleinta ekarri du itxurarik gabeko akusazio batzuentzat: agentzian sartu zirelarik manifestariek bi puskila hartu omen zituztela. Bi pertsona jendarmeriarat deituak izan dira, hortaz hitz egiteko! Hori guzia eta aferaren funtsa salatzeko larunbateko protesta egin da.

Asteburu beroa

Iragan asteburuan izigarriko mugimendua bazen Hazparnen kirolaren inguruan. Lehenik igande goizean Bizikleta txirrindola kurtsa hortik iragan da, Elizaberri eta Paxkonia auzoetan barna eta bistan dena astelehenean gar olinpikoaren pasaiaren karietara prestatu egun berezian. Aroa ez alde izanik ere jendea mustupilka etorri da, herrirat denak arras satisfos gelditzen zirela. Edo kasik denak…!

Amaturrak antzerkia

Arkuma deitzen da amaturren antzerkia sustatzen duen elkartea eta ondoko asteburu huntan bere lana erakutsiko du. Alabainan larunbat goizean (12:30→14:00) bi ikusgarri emanen dira Haritz Barne zinema gelan. Arratsaldean aldiz kaperan kontzertuak izanen dira (14:30→19:00). Igandean berriz Haritz Barnen goizez bi ikusgarri emanen dira (9:00→12:30). Dena kitorik da, eguerditan eta arratsean zinema saihetseko aparkalekuan jan eta edaten ahalko da.

Euskaldun arranoak

Euskaldun arranoak aeromodelismo kluba da, Hazparneko landetan, “Pétroles” deitu gunean, Paxkonia auzotik hurbil egiten ditu bere aktibitateak. Airatzen diren hegazkin, aireplano, helikoptero eta beste tresna telegidatuen erabilpena du helburu.

Heldu den asteburuan larunbatean (14:00→18:00) eta igandean egun guzian, aeromodelismozaleen elgarretaratzea antolatua du. Nahi duena parte hartzera joan daiteke edo bakarrik begiratzera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3749. zbk

Gure Hitza | 2024/05/23

Zuziaren trosta

Peio Jorajuria

Uztail hondarrean baizik ez dira hasiko Parisko Olinpiar Jokoak, baina haien inguruko sukarra jadanik azkarki hedatzen ari da, zuzia dela medio. Hauxe argi dezagun haatik lehenik, eskutik eskura garraiatzen den sugarra tortxa edo zuzi olinpikoa deitzen da (flambeau), aldiz jokoen denboran tokian berean egonen denari su olinpikoa erraten zaio (flamme). Zuziak Greziatik egin du bide Mediterraneoan barna Marseillaraino, Belem belaontzian, Baionako portuan denboran ikusteko zortea ukan dugun ontzi miresgarrian. Eta geroztik frantses lurraldean barna badabil, toki harrigarri batzuetatik pasatuz, hala nola Bigorrako Pic du Midiren kaskotik eta Lascaux-ko leizeetatik.

Ipar Euskal Herritik ere iragan da Mendekoste astelehenez, Donibane Lohizune, Miarritze, Angelu, Baiona eta Hazparnetik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 180.000 euro xahutuz horretarako. Aldi berean, Herri Urratsez depart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016