Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Maiatzaren 23a

Antzerkia - Ikusgarria

Antzerkia%20-%20Ikusgarria

Antzerkia

Maiatzaren 25ean larunbatarekin (14:30), Txikiren “Euskaldunen jatorria, historia eta irria” deitu antzerkia izanen da herriko eskolako aterpean. Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia umorezko bakarrizketa antzerki hunen bidez kontatua izanen da. Ez da bakarrizketa“stand up”soil-soila, baizik etaTxikirenantzezlan borobila. Bertanumorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokeaeta euskal pertsonaia desberdinenimitazioak izanen dira: Oteiza, Xalbador, Evaristo, Laboa, Maurizia, Maialen Lujanbio. Aktorea Ion Martinez Esnaola izanen da, antzerkiak oren bat eta laurden iraunen du, eta urririk izanen da. Xehetasunak ukateko: 05-59-48-30-49.

Ikusgarria

Maiatzaren 25ean larunbatarekin (20:30), Haatik konpainiaren eskutik “Errimak bi oinetan” ikusgarria plazaratua izanen da. Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sorkuntza hunen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen segitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du. Dantzariak, kantariak, musikariak eta bertsolariak izanen dira presente. Gaztelu Aretoan iraganen da, euskaraz eta urririk!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3749. zbk

Gure Hitza | 2024/05/23

Zuziaren trosta

Peio Jorajuria

Uztail hondarrean baizik ez dira hasiko Parisko Olinpiar Jokoak, baina haien inguruko sukarra jadanik azkarki hedatzen ari da, zuzia dela medio. Hauxe argi dezagun haatik lehenik, eskutik eskura garraiatzen den sugarra tortxa edo zuzi olinpikoa deitzen da (flambeau), aldiz jokoen denboran tokian berean egonen denari su olinpikoa erraten zaio (flamme). Zuziak Greziatik egin du bide Mediterraneoan barna Marseillaraino, Belem belaontzian, Baionako portuan denboran ikusteko zortea ukan dugun ontzi miresgarrian. Eta geroztik frantses lurraldean barna badabil, toki harrigarri batzuetatik pasatuz, hala nola Bigorrako Pic du Midiren kaskotik eta Lascaux-ko leizeetatik.

Ipar Euskal Herritik ere iragan da Mendekoste astelehenez, Donibane Lohizune, Miarritze, Angelu, Baiona eta Hazparnetik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 180.000 euro xahutuz horretarako. Aldi berean, Herri Urratsez depart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016