Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024ko Maiatzaren 23a
Selauru hustea - Lanbide foroa
Selauru hustea
Maiatzaren 26an igandearekin, Harriola erretira etxeak ezkerparetan selauru hustea antolatuko du. Bi metroko mahaiak 12 euro kostako du. Izena telefonoz eman behar da: 05-59-44-27-53. Bertan, jan eta edatekoa izanen dira.
Lanbide foroa
Maiatzaren 30ean ostegunarekin (10:00-13:00), lanbide foroa antolatua izanen da, denei idekia izanen dena. Harretche bizitegian iraganen da, Herriko Etxeak, Office64 de l’Habitat eta ABL lanbide agentziak antolaturik.