Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Maiatzaren 23a
Eskubaloia
Gizonetan, prenazional mailan, bigarren taldeak Lormont-en ederki irabazi du, 33-26.
Nesketan, erregional mailan, Kanbo/Irisarriko hemezortzi urtez petikoek irabazi dute, Limoges taldeari, 43-26. Sasoineko azken partida zen, euskaldunak Akitania Berriko xapeldunak dira, biba neskak eta entrenatzaileak.
Heldu den aste hondarreko partidak - Gizonetan, nazional 2 mailan, sasoineko azken partida, bainan inportantzia handikoa. Irisartarrek Atharratze errezibituko dute, bi taldeek irabazi behar dute, galtzailea N3 mailara jautsiko baita. Partida larunbatean iraganen da (20:30).
Prenazional mailan, bigarren taldeak Saint Medard errezibituko du (18:30). Bost gazte talde badira departamenduko xapelgoan finalerdian.
Mutikoetan, Irisarri/Atharratzeko hemezortzi urtez petiko bigarren taldea larunbatean Gan-era joanen da (18:30). Hemezortzi urtez petiko hirugarren taldea Hendaiara joanen da (15:30). Nesketan, Irisarri/Kanboko, hemezortzi urtez petikoak Ossaura joanen dira (16:00). Hamabortz urtez petiko lehen taldea igande goizean Atharratzera joanen da (10:30). Bigarren taldeak larunbatean Hendaia errezibituko du (17:00).
Departamenduko 15 urte petiko “komite 64”-k Frantziako xapelgoaren kontu jokatu du, Orléans-en. Lehiaketa hortan 12 talde hoberenak arizan dira eta “komite 64” atera da Frantziako xapeldun. Irisarritik 3 baziren selekzionatuak, Manon Laforest, Kleina Oxandabaratz eta Emilie Mugica. Goresmenak, jokolari gazte horieri, segi hola!