Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Agorrilaren 01a

Arberoako ostiralak - Izturitzeko merkatua - Artetxean udako kontzertu kantaldia

Arberoako ostiralak

Uztailaren 19an Arberoa ikastolak antolatu mutxiko gaualdi arrakastatsuaren ondotik, agorrilaren 16koa ihiztarien gain izanen da. Hor ere gaualdi goxo baten mentura bada, ihizikiak, basahuntz eta basurde jakien jastatzea eta gozatzea giro onean. Bal traparen ezagutaraztea eskaintzen dute ere.

Izturitzeko merkatua

Ez ahantz agorrilaren 2an ostiralez (18:00-19:30) hilabeteko merkatu handia dugula. Izturitzeko merkatuak arrakasta pollitarekin segitzen du ostiral guziz, udan ere.

Artetxean udako kontzertu kantaldia

Agorrilaren 30eko hitzordua dugu hau. Arberoa txaranga eta Andoni Oilokiegi kantariarekin, udako oporrak edo bakantzak alegeraki bururatzeko.

Artetxea gelan iraganen da ostiral arratsez, janari eta edariekin erran gabe doa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3749. zbk

Gure Hitza | 2024/08/01

Bakantza on deneri!

Ainhoa Etchenique

Euskal Herriak urtero turista anitz erakartzen ditu. Aurten ere, gure bideetan kanpotar matrikulak ezker-eskuin ikusten dira. Errexki asma daiteke gure aitzinean turista bat badela, bere bidea atzematen ez duenez edo 80 kilometro ordura mugatua den bide batean 50era joatea irringarriagoa dela atzematen duenez, auto lerro alimaleak sortzen baititu. Erran behar da arrunt kakingarriak direla!

Iazko abuztuan, 3.507.000 bisitari izan ziren Ipar Euskal Herrian. Frantziatik heldu direnen bisitarien %100a hartzean, %10a Parisetik etorri da, %7a Girondatik eta %6a Hauts-de-Seine-tik. Atzerriko bisitarien %100a hartuz, %12a Erresuma Batuetatik etorri da, %15a Alemaniatik eta %29a Espainiatik.

Iazko irailean ere turismoak azkarki segitu du, 1.920.000 bisitari izan baitira. Orotara, 2023. urtean, 16.781.000 bisitari inguru zenbatu dira. Horietan, %80a Frantzia estatutik etorri...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016