Herriz Herri - Kanbo (L) | 2024ko Maiatzaren 23a
12 ordu Marieneko borroka irabazteko
Heldu den larunbaten OSTIA, Lurzaindia eta Nahi Dugun oposizioko talde munizipalak, Halle Bernadette Jougleux herri erdian den gelara gomita zabaltzen dute. Horra 12 oren iraunen duen egitaraua: instalazioa denen artean (10:00), mahai-inguru eta eztabaida (11:00): “Marienia: zertan gira? Nola irabazi?”. Eztabaidan orain aipatu egiturek eramaiten duten borroka azalduko dute, erronkak agerian utziz. Aperitifa eta bazkaria (13:00), bakoitzak bere baso berria ekarri behar du. Arratsaldean (15:00) tailerrak eta debateak antolatuak izanen dira, gai hauen inguruan: “Laborantza herrikoia eta iraunkorra”, “kontrolak direnean eskubideak” eta bururatzeko Marieneko lurrak salbatzeko borrokaren segida.
Ibilaldi aldarrikatua (17:00) eta bururatzean Marieneko lurretan sorpresa izanen dela errana da, ondotik aperitifa eta kontzertua (19:00).