Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Maiatzaren 23a

Ganer huste - Belagile zikloa

Ganer%20huste%20-%20Belagile%20zikloa

Ganer huste

Lagun ttipiak elkarteak ekainaren 2an (8:00-18:00), herriko gelan, ganer hustea antolatzen du. Puskak saldu nahi dituenarentzat, mahai baten alokatzea 5 euro da, izena emaiteko: 06-29-88-25-91, 06-99-27-64-18 edo 06-65-50-38-03.

Belagile zikloa

Espelletenian “belagile zikloa” antolatua da. Maiatzaren 25ean Garbiñe Larrea naturopata eta hezitzaileak sendabelarren mundua azalduko du, ibilbide botanikoa proposatua da (10:00-12:00), arratsaldean tailerra (15:00-17:00) landaren bidez sendagailuak/pomadak nola egiten diren azaldua izanen da. Bazkari begetarianoa 22 eurotan proposatua da.

Ekainaren 7an, Françoise Laigneau botanikaria eta mendi gidarekin ibilaldi botanikoa iraganen da (19:00), ondotik Otxo bikoteak kontzertua eskainiko du. Ekainaren 8an (19:30), Boris Presseq Tolosa Okzitaniako Historia Naturalaren Museoko botanikariak konferentzia emanen du, “hauskortasunaren eta hilezkortasunaren arteko zuhaitzak” gaiaren inguruan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3749. zbk

Gure Hitza | 2024/05/23

Zuziaren trosta

Peio Jorajuria

Uztail hondarrean baizik ez dira hasiko Parisko Olinpiar Jokoak, baina haien inguruko sukarra jadanik azkarki hedatzen ari da, zuzia dela medio. Hauxe argi dezagun haatik lehenik, eskutik eskura garraiatzen den sugarra tortxa edo zuzi olinpikoa deitzen da (flambeau), aldiz jokoen denboran tokian berean egonen denari su olinpikoa erraten zaio (flamme). Zuziak Greziatik egin du bide Mediterraneoan barna Marseillaraino, Belem belaontzian, Baionako portuan denboran ikusteko zortea ukan dugun ontzi miresgarrian. Eta geroztik frantses lurraldean barna badabil, toki harrigarri batzuetatik pasatuz, hala nola Bigorrako Pic du Midiren kaskotik eta Lascaux-ko leizeetatik.

Ipar Euskal Herritik ere iragan da Mendekoste astelehenez, Donibane Lohizune, Miarritze, Angelu, Baiona eta Hazparnetik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 180.000 euro xahutuz horretarako. Aldi berean, Herri Urratsez depart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016