Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Maiatzaren 23a

Olhain Ikastola- Beti Gazte - Pilota

Olhain%20Ikastola-%20Beti%20Gazte%20-%20Pilota

Olhain Ikastola

Maiatzaren 19an, igandez bere besta eguna egin du, jendea bazen, 200 bat etorriak ziren egun hortaz baliatzeko eta ikastola sustengatzeko. Bazkari ederra, ikastolako burasoek egina eta zerbitzatua. Txotx denboran txistorrak baziren, ondotik bakalao errea piperradarekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin. Lau sagardo mota desberdin baziren. Denak onak eta denetarik ausarki. Haurrak ederki jostatu dira puzgarrietan, hola burasoak trankil bazkaldu dira eta gaualdia bukatzeko DJ Bull-ek animatu du. Olhain ikastolako buruzagiek denak eskertzen dituzte, bazkaltiarrak, langileak eta laguntza ekarri duten guziak.

Beti Gazte

Elkarteak bere bigarren elgarretaratzea antolatzen du, errearoaren 8an, larunbatez, Sarako Baratxarte jatetxean (12:30). Menua: kir, Baratxarteko azieta, xerri solomoa patatekin, gasna entsaladarekin, tarta limoia izozkiarekin, arno beltza eta gorria, kafea ondokoarekin. Prezioa: karta dutenentzat 32€ eta 40€ bertzeentzat. Izena eman behar da errearoaren 4a aitzin, deituz Jeannot 05-59-54-21-34, Maite 06-31-62-90-66 edo Anita 06-28-28-08-24. Bazkari hortarat erretretatu guziak gomitatuak dira, denek elgarrekin egun goxoa pasatzeko, elkarteak aitzinetik denak eskertzen ditu.

Pilota

Esku-huska plaza laxoan 3. mailan: Alfaro Ellande - Zozaya Eñaut irabazle 30-18 Senpereren kontra. Gaztetxoak: Zabaleta Huerta Auritz - Berasategui Eñaut irabazle 30-18 Azkaindarrak-en kontra. Kimuak: Idoate Xan - Lafitte Unai irabazle 30-21 Atzarriren kontra. Sanjurjo Behotegui Joan - Odeau Martinez Iban galtzaile 23-30 Azkaindarrak-en kontra. Goyeneche Mikel - Lopes Kepa galtzaile 07-30 Azkaindarrak-en kontra. Umetxoak: Lefranc Koskarat Gilen - Lafitte Mattin galtzaile 08-15 Itsasuarrak-en kontra. Andueza Aguirre Peio - Bareyre Battitt galtzaile 08-15 Senpereren kontra. Lopes Mendiburu Unai - Odeau Martinez Patxi irabazle 15-09 Senpereren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3749. zbk

Gure Hitza | 2024/05/23

Zuziaren trosta

Peio Jorajuria

Uztail hondarrean baizik ez dira hasiko Parisko Olinpiar Jokoak, baina haien inguruko sukarra jadanik azkarki hedatzen ari da, zuzia dela medio. Hauxe argi dezagun haatik lehenik, eskutik eskura garraiatzen den sugarra tortxa edo zuzi olinpikoa deitzen da (flambeau), aldiz jokoen denboran tokian berean egonen denari su olinpikoa erraten zaio (flamme). Zuziak Greziatik egin du bide Mediterraneoan barna Marseillaraino, Belem belaontzian, Baionako portuan denboran ikusteko zortea ukan dugun ontzi miresgarrian. Eta geroztik frantses lurraldean barna badabil, toki harrigarri batzuetatik pasatuz, hala nola Bigorrako Pic du Midiren kaskotik eta Lascaux-ko leizeetatik.

Ipar Euskal Herritik ere iragan da Mendekoste astelehenez, Donibane Lohizune, Miarritze, Angelu, Baiona eta Hazparnetik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak 180.000 euro xahutuz horretarako. Aldi berean, Herri Urratsez depart...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016