Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Maiatzaren 23a
Euskal liburu eta disko azoka - Muskoako Amaren obrak - Erlaitza
Euskal liburu eta disko azoka
Baltsan elkarte ziburutarrak eta Argia astekariak herriko euskal liburu eta disko azoka bosgarren aldikoz antolatuko dute, ekainaren 1ean, larunbatarekin. Orotara, gune desberdinak izanen dira: Iturri Zaharrean haurrendako ikusgarriak, Herriko Etxearen parean liburu aurkezpenak eta ekitaldi kulturalak eta oholtza estalian kontzertuak izanen dira. 41 argitaletxe izanen dira, iaz 36 zirelarik. Aurten, 3 diskoetxe edo auto ekoizle, 2 aldizkari, eta 4 liburu argitaletxe berri izanen dira.
Daniel Landart omendua izanen da eta euskal literaturaren alde duela 60 urte hasitako lan gaitza eskertuko da. Azokan zabaltzen duen “Zubiburu” mahai inguruan arituko da Arantxa Hirigoien antzerkilariarekin. Egunean zehar, usaiazko egitaraua izanen da, hau da haurrendako ikusgarria, bertso-marrazki inprobisazioa, umorezko saioa, 5 kontzertu, 6 liburu aurkezpen, mahai inguru bat, idazle eta musikari andanaren presentziarekin. Egun osoan Ziburun, euskaraz entzun, mintzatu, irakurri, ezagutu, erosi, komentatu, biziz, arnas hartuz eta gozatuz, euskarazko sorkuntza sustengatuz!
Muskoako Amaren obrak
Maiatzaren 17an hasi dira obrak, Muskoako Amaren ezpondaren zati bat erori ondotik. Hilabetearen 21etik 31ra sendotze obrak iraganen dira, ibilgailuak bi norabidetan ibiliko dira, bide bakarrean eta aldizka. Oinezkoak bidearen beste aldeko espaloitik pasa beharko dira.Bizikletak errepidean ibiltzeko aukera ukanen dute.
Erlaitza
Ez ahantz Ziburu eta Hendaia lotzen dituen erlaitza bidea hetsia dela ekainaren 7a arte!