Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
Etxebizitza turistikoak
Hegoaldean ere Iparraldean bezala etxebizitza turistikoen kopurua emendatuz doa. Hego Euskal Herrian 5.844 etxebizitza turistiko daude, udan bereziki egiten diren alokairu laburrei dagozkienak. Gehienak Bizkaian dira (2.307), Gipuzkoan (2.000), Nafarroan (1.340) eta Araban (197). Udako etxebizitzak beti egon dira, batez ere kostaldean, baina orain merkatua zabaldu da. Etxebizitza horietako anitz, lehen oharkabe pasatzen zirenak, orain etxebizitza turistiko gisa erregistratuta dira, oporrak online alokatzeko plataformei esker. Etxebizitza horiek bidaiarientzat aukera guzien herena da, eragin oso tipia da Nafarroan (%23), bai eta ere Autonomia Erkidegoan (%33,2). Foru erkidegoaren ratioa, Espainiako estatuaren sailkapenean, maila apalena da. Hego Euskal Herriko datuak publikatuak izan dira, 1.000 biztanleko 36 ohe, batez bestekoan oso apalak dira: 9,8 ohe Nafarroan eta 9,2 Erkidegoan.