Gure Hitza | 2024ko Ekainaren 06a

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin etorkinei buruz ukan dudan elkarrizketak nahaspilatu nau. Argi da sortzetik denek ez dugula ber xantza ukan.

Badira munduan, milaka eta milaka pertsona, Europar ametsa buruan, beren herria uzteko eta bidaian bizia galtzeko prest direnak. Harrigarria da ikustea zein nolako baldintzetan zeharkatzen duten itsasoa. Aita Marik hartu argazki eta bideoak begiratu ditut, horietako batek erakusten zuen etorkinak gauaz-gau, itsaso zabalean, uhainek beren ontzia bortizki kulunkatzen. Bideoa kasik ez dut bukaeraraino begiratzen lortu. Haien tokian ematen entseatu naiz: bidaiatzeko egokia ez den ontzi zahar batean egotea, beste trumilka pertsonekin, gauez-gau itsaso zabalean, ontzia uzkailiko ote den jakin gabe, bizirik arribatuko naizen jakin gabe, behin itsaso ilunaren sabelera eroriko naizenean zer eginen dudan jakin gabe. Bidaia zein beldurgarria izan behar den!

Usutan entzuten da gure inguruan jendeak erraten duela immigranteak heldu direla gure lana lapurtzera, edo alderantziz deus ez egitera, gure sistemaz baliatzeko. Hori pentsatzea errexegia dela iduritzen zait. Nahiz eta bidaia biziki lanjerosa izan, etorkinek ihes egitea nahiago dute hiltzeko arriskua hartuz, beren herrian egotea baino.

Bihar egoera aldatzen balitz eta Euskal Herritik ihes egitea behartuak bagina, bidaia latza egin behar baginu, jendea hiltzen ikusten baginu, itsasoa gau eta egunez zeharkatu behar baginu batere egokiak ez diren ontzietan eta hilabete guttiko umeekin, hiltzea, arrastatua eta berriz gure herrira bidalia izatearen beldurrarekin… Momentu horretan uste duzue buruan izanen genukeen gauza bakarra besteen lana lapurtu edo sistemaz baliatzea litzatekeela?


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016