Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Ekainaren 06a
Erakusketa - Euskal dantza eta parekidetza - Bozka bulegoeta laguntzaile beharra - Bestetako sartzea
Erakusketa
Maiatzaren 30etik uztailaren 4a arte, 26 artistek osatu Ur Taldeak erakusketa antolatzen du Kalostrape ostatuan. Obren salmentatik bildu dirua Harrera elkartearentzat izanen da. Harrera elkartearen helburua da euskal preso eta erbesteratuak laguntzea.
Euskal dantza eta parekidetasuna
Euskal Herrian, joano eta herri gehiago badira euskal dantzak genero berdintasunaren ikuspegitik berrikusten ari direnak. Gai horren inguruan, Angeluarrak taldeak eta Patxondok solasaldi eta film proiekzioa ekainaren 8an Patxa plazan antolatzen dute. Zintzur bustitze alaitua (19:00), trukaketa mementoa (20:30) eta “Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna” dokumentala, Unai Esturo egilearen azalpenekin.
Bozka bulegoetan laguntzaile beharra
Europako hauteskundeentzat, Herriko Etxeak, hiriko 30 bozka bulegoen atxikitzeko borondatezko pertsonak bilatzen ditu. Egun erdiko itzuliak dira, Baionako bozka zerrendetan izan behar da, interesatuak elections@bayonne.fr edo 05-59-46-60-44 izena eman lezake.
Bestetako sartzea
Joan den astean herriko kontseiluak bozkatu du herriko besten sartzea 15 eurotara pasatzea. Oposizioko hautetsiak erabaki horrekin kontra agertu dira.
Oroitaraz dezagun aurten bestak usaian baino goizago iraganen direla, uztailaren 10etik (17:00), uztailaren 14a arte. Sartzea ostiraletik harat pagatuz izanen da. Sartzea herritarrentzat, sokorritzaileentzat, segurtasun zaindarientzat, komertsanteentzat eta 16 urtetik beherakoentzat kitorik da. Aldiz beharko dute eskumuturrekoen bila joan, Baionan bizi edota lan egiten dutela frogagiria erakutsiz. Posta bulegoetan edo passfetes.bayonne.fr bidez emanak izanen dira.