Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Ekainaren 06a

Kantaldi ederra

Kantaldi%20ederra

Maiatzaren 26an, Ortzaiztarrak taldeak, Intza Daguerrek gidaturik, eta Aldudeko ibarreko Lauburu taldeak, Mikel Erramouspek gitarrarekin lagundurik, kantaldi xoragarria eskaini zaukuten elizan. Zortzina kantu eman zauzkiguten eta bururatzean kantu pare bat elgarrekin, ondotik denek ematen ginuela “Urepeleko artzaina” kantu enblematikoa. Ez bazen ere publikoa kopuru handian bildua, laurogoi eta ehun jenderen artean halere, jakinez gainera bazirela pilota partidak plazan, denak atseginez bete gira. Kantariek berek aitortu daukute plazer handia hartu dutela, elizak eskaintzen duen akustika arraroa baita. Bai, zinez, kalitate handiko kantaldia izan da. Ondotik, Otxaldetarrak elkarteak kantariak gonbidatu ditu hurrupaldi baten egitera eta ahamen baten jatera, Artetxea gelan. Gure arteko solasak aitzina segitzeko eta bertze kantu batzuk ere emateko, “Bidarraitarraren kantua”, “Bidarraiko euria” eta bertze.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016