Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Ekainaren 06a

Gaztetxea - Orkeia 3 - “Sorbidean” Eihartzean - Euskal zinema

Gaztetxea

Hitzemana zen eta iragan larunbatean gertatu da, auzapezak Beti Erne deitzen den elkarteburuari gaztetxearen gakoak eman dizkio. Aspaldi du orduko gazteek Ttattola lehena sortu zutela, orain saltegia bihurtua den gunean. Urteak pasatu ziren eta lokala utzi behar zela, beste gune bat apailatu zuten gazteek pribatu batzuk alokatu gela batean. Gero hortik partitu behar zela eta, hutsik zen (eta oraino hutsa den) etxe bat okupatu zuten gazteek haien egoitza eskasa salatzeko. Hara oraiko Herriko Etxekoek lokal bat apailatu dietela eta erabiltzen ahal dutela. Haatik partekatu behar dute, josta leku aisialdi zentroko nerabeek erabiliko dute ere egun batzuez. Gelak ehun metro karratu ditu eta kontzertuak egiteko eszena bat badu. Ondoko egunetan emanen dugu hor gertatuko denaren berri.

Orkeia 3

Ekainaren 8an, larunbatarekin Elgar zentroko Lavigne gelan, “Ondarea” Hazparneko historia elkarteak, Orkeia urtekariaren 3. alea aurkeztuko du (10:00). Aldizkari huntan Hazparneko historia sozial eta ekonomikoaren atal berezi bat jorratuko da. Kasik bi mende eta erdiz Hazparnek ezagutu duen emigrazioaren fenomenoa eta bereziki larrugintzan ari ziren larru apaintzaileena.

Lan horren bideratzeko historia batzordeko Beñat Çuburu ikerleak berak hitz eginen du. Mintzaldia Pantxix Bidart eta bere alaba Pagoak eskainiko dituzten migrazio kantuez tartekatua izanen da. Memento goxo eta aberats baten iragaiteko parada, guzieri idekia, hurrup eta klik batekin bururatuko dena. Orkeia urtekaria molde digitalean plazaratua da euskaraz eta frantsesez. Norberak galdeginez gero eskura dezake helbide elektronikoz.

“Sorbidean” Eihartzean

La Fabrique Affamée konpainiak antzerki, kantu, musika tailerrak antolatzen ditu, herrian eta bereziki Sorbidean festibala. Antolatzaileek diote ikusgarriak ahal bezainbat eskaini nahi dutela publikoa eta jokolarien arteko elkartzea sustatzeko. Gutienez behatzaileak zazpi euro eman behar ditu eta gehiago nahi badu. Alabainan festibal horrek ez du laguntza publikorik lortzen, bainan publikoarena onartzen du. Huna egitaraua:

Ekainaren 8an (19:00), “Vivement lundi!” Baionako talde batek eman kantu polifonikoak. (20:30) Bruno eta Tonio, antolatzaile den konpainiak eman antzerki akrobatikoa.

Igandean 9an, Jazz'Parne (14:00) arratsalde musikala eta ere “La liseuse d'aventure” Elle murmure konpainiarekin, (16:00) Duo Therain Ratsimba (musika) eta (20:00) Gori-Gori, musika, Ainara Gurutxaga eta Ander Fernandez-ekin.

Astelehenean (9:00), dantza tailerra Eneka Bordatorekin. (20:00) Kilika konpainiaren Hartza deitu txotxongilo ikusgarria.

Asteartean (16:00), Uhaldia baserriak bere zareak Eihartzean banatuko ditu eta (20:00) “Saxifraga”, Rouge Elea konpainiarekin (kantu, musika, dantza).

Asteazkenean, “Madame la chouette” mediatekatik ateratuko da bere ipuinak Eihartzean kondatzeko eta irakurketa xoko bat izanen da egun guzian eta (20:00) Syrtes konpainiaren “Lenteurs” ikusgarria (musika eta dantza).

Ostegunean, “Je ne suis pas celles qui meurrent de chagrin”, Urdin konpainiak emanik eta (21:30) berriz dantza tailerra Eneka Bordatorekin.

Ostiralean(18:00), apero tango eta (20:00) Hecho en casa konpainiaren “Lexique de nos petites et grandes résistances”, (22:00) No Brasoff (rap kontzertua).

Larunbatean, urtean zehar eraman tailerren emaitzak: (16:00) lizeoko gazteak, (18:00) helduak, (20:30) La frabrique affaméekoek emanik “Une part d'invisible”.

Tokiak atxikitzeko 07-68-72-27-71 deitu edo billeterie@lafabriqueaffamee.org.

Euskal zinema

Ekainaren 7an, “Artzain soil” (20:30), filmegileak hor izanen dira mintzatzeko.

Ekainaren 6an eta 10ean, “Negu hurbilak” (21:00), Mikel Ibarguren-en drama. “2011n, Espainian eramaiten zuen borroka armatuari betirako amaiera iragartzen du ETAk. Emazte batek mugaren pasatzeko helburu bakarrari jarraikiz ihes egiten du. Lehengo mitoen eta borroka berrien bateragunea den Zubieta herrira heltzen da. Denbora iragaiten da, egunak gauekin eta gauak egunekin nahasten diren halako lausotasun nahasia. Bere ihesa korapilatsua eta labirintikoa bihurtzen da...”.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016