Herriz Herri - Oragarre (NB) | 2024ko Ekainaren 06a
Sustengu eguna
Badu orain zenbait urte, Lea elkarteak besta bat antolatzen duela, Oragarren, Learen laguntzeko. Leak miopatia forma bat badu, eta eritasunarekin emeki-emeki ginarrien galtzen ari da. Bere bizian material beharreri erantzuteko joan den urtean lehen aldikoz pesta antolatu zuten eta gurpil aulki elektrikoa eta autoa erosi. Aurten, elkarteak beste familia batzu laguntzea erabaki du. Hortarako besta eguna antolatu dute joan den ibiakoitzean, ekainaren 1ean. Goizean ibilaldiak proposatuak ziren eta ondotik bazkaria Gaitamak alaiturik. Arratsaldean, pilota partida eta dantza ikusgarria Bastidako Esperantza taldearekin. Eguna bururatzeko taloak eskainiak ziren. Egun eder eta baliagarria!