Herriz Herri - Urepele (NB) | 2024ko Ekainaren 06a

Erreka garbiketa

Erreka%20garbiketa

Ekainaren 15ean, ibiakoitzarekin, erreka garbiketa iraganen da, Urepele eta Aldude herrien artean, Iturritik elkarteak antolaturik.

Iturritik elkartea sortu da belaunaldi guzietako pertsonei erreken zaintzearen garrantziaz ohartarazteko xedez.Urepeletik Arrosaraino,garbitzeko ekintzak erregularki antolatu eta horiei buruz komunikazio positiboa egin nahi da. Iaz, horrelako gertakaria antolatua izan zen, Urepeleko Herriko Etxearen laguntzarekin, aski arrakastatsua izan zena.

Aurten ere, Iturritik elkarteak Errobi bazterren parte baten garbitzeko eguna proposatzen du, ekainaren 15ean, ibiakoitzarekin. Egun horretan, ingurumenaren alde aritu nahi duten partaide guziak ongi etorriak izanen dira: Herriko Etxeak, elkarteak, lekuko enpresak eta bistan dena herritarrak.Haurrek lekua ukanen dute (burasoen ardurapean).

Antolaketa errexteko, milesker izena aitzinetik emanik, helbide honetara: iturritik@yahoo.com edo 05-59-37-93-48 deituz, hitzordua emana da Erreka Gorri aktibitate gunearen gibelean (10:00). Ez ahantz piknika ekartzea!

Boluntarioei kontseilatzen zaie botak, eskularruak, zaku handiak (erabiliak diren erosketa zakuak) eta ahal bada mozteko aliketak ekartzea.

Arratsaldean segituko da. Aldudeko Herriko Etxeak eta xingar ekoizleek aperitifa eskaintzen dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016