Ba ote dakixu? | 2024ko Ekainaren 06a

D-Day, Normandiako lehorreratzea (3/6)

Gilen Bacho

D-Day_%20Normandiako%20lehorreratzea%20(3/6)

Lehorreratzearen eguna finkatzeko, parametro zenbait kondutan hartuak izan ziren: haize ahula, ikuspen handia itsasontzientzat, aro argia hegazkinentzat, lur idorra blindatuentzat. D-Day-a ilargi berri edo betearen egun bat aitzin eta lau egun berantagoren artean antolatua izan behar zen. Denbora uzteko bonba hegazkineri operazioak eramateko eta ontzioleri azken bastimenduak eraikitzeko, ez zen maiatzean finkatu ahal izan. Uztaila berantegi zen, uda osoa baliatu behar baitzen. Orduan, ekaina hautatua izan zen, 5ean lehenik, 6ra gibelatua izan aitzin aroaren baldintzengatik. Orduari buruz, goiztiria hautatua izan zen, erdi itzalak itsasontzien aitzinamendua eta bonba hegazkinen operazioak laguntzen baitzituen. Marea erdian lehorreratzea hautatua izan zen, oldartzaileek bete behar zuten distantzia, etsaien suaren azpian, ttipitzeko eta aldi berean hondartzetan ezarriak izan ziren trabak agerian ukaiteko.

“Ezinbesteko gaitza” ala behargabeko biktimak?

Bonba hegazkineri denbora utzi behar zela lehorreratzea “prestatzeko” erraiten zelarik, milaka zibilen heriotza erran nahi zuen. Helburuak ziren “Atlantikako murruari” eta Frantziako burdinbide sareari jazartzea alemaniar defentsibo dispositiboa ahultzeko eta etsaiaren indargarrien bideratzea trabatzea. Aireko armadako Spaatz jeneralak alemaniar nazien lurraldeari buruzko airezko erasoeri lehentasuna ematea eskatu zuen baina Einsenhower-ek Frantziako burdinbide sarearen suntsitzeari lehentasuna ematea hautatu zuen. Hiru hilabetez, aliatuek 71.000 tona bonba burdinbide zentroeri buruz bota zituzten, 4.400 zubieri buruz eta 800 burdinbide sareeri buruz. Estrategia horrek milaka zibil hil egin zituen. 1944ko urtean, 35.000 zibil hil izan ziren eta aire eraso zenbait partikularki odoltsuak izan ziren (apirilaren 20an, Parisen, La Chapelleko geltokian, 670 hil izan ziren, maiatzaren 26an, “aste odoltsuan”, Saint-Etienne hirian 1.084 zibil hilak izan ziren eta Rouen hirian 260). Luzaz “ezinbesteko gaitza” bezala presentatua izan da hori guzia baina egun gero eta gehiago historialarik esplikazio hori dudan ezartzen dute, eraso horiek ez baitute funtsezko eragina ukan Overlord operazioaren arrakastan.

Alemaniarrak engainatu

Beste estrategia batek arrakasta gehiago ukan zuen. Alemaniarrak engainatzeko lehorreratzearen leku eta datari buruz, aliatuek intoxikazio planak bideratu zituzten. Tokiari buruz (Fortitude plana), dena egina izan zen lehorreratzea Pas-de-Calais lurraldean egingo zela alemaniarreri erakusteko. Aliatuek irrati trafiko eta blindatu, itsas-ontzi eta hegazkin biltze faltsuak antolatu zituzten. Alemaniarrek ez zuten espioirik bat ere ez Britainia Handian eta haien hegazkinek ez ziren Ingalaterraren gainaldean ibiltzen ahal. Orduan, esperantza guziak haien agente bikoitz sareetan ezarri zituzten. Sare handiena Juan Pujol katalanak, gehiago ezaguna Garbo izenpean, zuen kudeatzen. Alemaniar argibide zerbitzuetan errekrutatua izan zen baina, egiazki, Britainiarrentzat lan egiten zuen eta, bere 27 agenteekin, jukutria anitzekin, alemaniarrak engainatu zituen lehorreratzearen tokiari (Pas de Calais hipotesia sostengatuz) eta datari buruz. 1944ko urtarrilaren 21ean, mezu hau igorri zuen alemaniarreri: “Ingeles-amerikar erasoa kontinentearen kontra gauzatzen bada, ez da berehalakoan eginen”. Alemaniar jeneral gehienek lehorreratzea Pas-de-Calais lurraldean eginen zela pentsatzen zuten baina Rommel-ek Cherbourg eta Le Havre-ren artean eginen zela pentsatzen zuen eta, maiatzean, Hitler-ek Normandiako defentsak azkartzea manatu zuen. Dudak tokiari buruz eta ere datari buruz. Nazi buruzagi guziak lehorreratzea ez zela ekain hasieran gertatuko segur ziren, mareak ez baitziren onak egun horietan eta aireko ezagutzek ez baitzuten ezer erakutsi. Iragarpen ezin txarragoa. Ekainaren 6ko goiztirian, aliatu indarrek Mantxako kanala zeharkatzen zuten.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Azalekoa | 2024/06/06

Desgaitasun mental eta psikikoak Euskal Herritik gora!

A.E.

Desgaitasun%20mental%20eta%20psikikoak%20Euskal%20Herritik%20gora!

Baionan kokatua den Olagarroa elkarteak desgaitasun mental ala psikikoak dituzten pertsonak integratzen laguntzen ditu. Pertsona horiei, kirola edota aisialdiak egitea ahalbidetua zaie. Jean Dominique Barberarena elkartearen lehendakariarekin bildu gira gehiago ikasteko.

Olagarroa elkartea

Olagarroa 2015ean sortu zen, buraso talde batek bultzaturik. Elkarte hunek, desgaitasun mentalak eta ahalmen psikiko urriak dituzten pertsonak biltzen ditu, kirola eta aisialdiak proposatuz. Gaur egun, Olagarroak 220 lizentziatu ditu, Miarritze, Baiona eta Angelu inguruan. Orotara 30 bat borondate oneko badira, aktibitateak segurtatzen dituztenak. Elkartearen helburua, Euskal Herrian kirol egokitua ezagutaraztea da eta nola ez, desgaitasun mentalak onartu eta arrunt bilakaraztea. Lehendakariaren iritziz, desgaitasun fisikoari konparatuz, desgaitasun mentala egunerokoan ez da hainbeste aipatzen, hedabideetan ere ez.

Bestalde, Jean Dominique Barberarenak azpimarratu nahi ukan du desgaitasun mentalaren eta ahalmen psikiko urriaren arteko desberdintasuna. Izan ere, desgaitasun mentalarekin sortzen da, autista edo trisomiadunaren kasuan bezala. Aldiz, arazo psikikoak edonork edozein adinetan ukan ditzake, gertaka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016