Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a

Klaratar ordena

A.E.

Vatikanoak Mario Iceta Burgoseko artzapezpikua komisario pontifikal izendatu du. Belorado, Urduña eta Derioko monasterioetan botere osoa ukanen du, administrazio, erlijio eta ondare erabakiak hartzeko orduan, eremu zibileko legezko ordezkaritza barne. Komentu horietako klaratar serorek maiatzaren 13an jakinarazi zuten Eliza katolikotik atera zirela. Vatikanoak, Pablo de Rojas kanporatu apezpiku faltsuari eta Jose Ceacero Pia Union Sancti Pauli Apostoliaren bozeramaileari, Beloradoko komentua uzteko eskatu die. Mario Icetak kontrola hartzeak berehalako ondorioak ditu. Artzapezpikutzak neurri egokiak hartuko ditu Pablo de Rojasek eta Jose Ceacerok kanporatzea lortzeko, bai eta erlijio-komunitatea eta ondarea babesteko ere.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2024/06/06

Caritasek gero eta laguntza gehiago

A.E.

Caritas Euskadik, 2023. urteko egoera aurkeztu du. Azpimarratua izan da oraindik ere etxebizitza eskuratzea dela lagundu dieten pertsonen zailtasun handiena. Erakundeak ondorioztatu duenez, familiek egoitzak partekatu behar ukan dituzte, etxebizitzen alokairuaren prezioak altuak direlako, horiek eskuratzeko baldintzak gogorrak direlako eta erantzun publikoa eskasa delako.

Jaz, Caritasek Euskal Autonomia Erkidegoan 42.241 pertsona artatu zituen, aitzineko urtean baino %23 gehiago, horietatik %55,3 emazteak eta %44,7 gizonak. Bestalde, bizitzaren kariotzeak familien ekonomian eragin handia ukan du, neurri handiagoan diru sarrera ttipiak edo eskasak dituztenentzat. Caritasek artatu pertsona anitzen bizi-baldintzak gogortu dira eta jendarteratzeko prozesuak zailagoak bihurtu dira.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/06

Presoen ongi etorriak zigortuak

M.V.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko prokuradoreak, sei euskal herritarrentzat bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorrak eskatu ditu, erakunde kriminaleko kide izatea eta terrorismoa goraipatzea leporatuta, ETAko presoei ongietorriak antolatzeagatik 2016 eta 2020 artean.

Carlos Garcia Berro prokuradoreak, Oihana Garmendia, Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Kai Saez de Egilaz, Antton Lopez Ruiz eta Felipe San Epifanio pertsonei epaiketa zabaltzea eskatu die, aipatu delitu horiek egin izanagatik. Espetxe zigorrez gain, prokuradoreak omenaldi horiek antolatzeko erabili gailuak konfiskatzea eskatu du, bai eta 2021ean behin-behinean hetsi Kalera Info eta webgunea betiko hestea.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/06

Makina erremintaren azoka

A.E.

Makina%20erremintaren%20azoka

Donostian eman prentsaurrekoan, Jose Perez Berdud Makina-erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko (AFM) presidenteak, sektorearen berri eman du. 3.500 produktu eta zerbitzu baino gehiago izanen dira ikusgai azokan. 1.400 enpresa baino gehiago bilduko dira. Aurten, Mexiko izanen da herrialde gonbidatua. Makina-erreminta sektorearen fakturazioak, 2023an, %22,6ez goratu ziren. Aurtengo urterako fakturazio-zifrak 2.157 milioi euroraino aurreikusten dira, nahiz eta urteko lehen lau hilabeteetan galdeak %14ez jaitsi diren. Fabrikazioko teknologia aurreratuen eta makina-erreminta sektoreak, 2023 urte hondarrean, espero baino anitzez hobea izan da.

Esportazioei dagokienez, Perez Berdudek adierazi du 2023an ere markak hausten lortu zela, %21,8ko gorakadarekin. Eskaerei dagokienez, 2023an kopuru ona erdietsi dute (+%12). Abendura arteko negozio erakarpenak emaitza oso positiboa ukan zuen, Amerika iparraldeko herrialdeetan (batez ere Estatu Batuak eta Mexiko), Europan bere horretan...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/06

Mugak zaindu eta langile eskasia

A.E.

Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak, Europako ekoizpena defendatzeko beharra aldarrikatu du. Estatu Batuek muga-zergak jarriz eta bertan ekoiztea diruz lagunduz, Txinaren aurrean babesteko adibidea emana izan da. “Epe motzean ez da beste erremediorik bertako produkzioa defendatzeko", nabarmendu du Euskadi Irratian egin elkarrizketan, “Europak mugitu beharra du eta oraingoz ez du ezer egin". Industria fotovoltaikoarekin edota eolikoarekin gertaturikoa errepikatuko dela ohartarazi du. Hala ere, Mondragon Korporazioko presidenteak onartu du muga-zergak neurrian aplikatu behar direla, kontrara Txinak ere neurriak har ditzakeelako. Langile eskasia gero eta handiagoa dela aitortu du, oreka lortzeko bide bakarra jendea kanpotik ekarraraztea dela uste du. Ildo horretan, Mondragon Unibertsitateak Mexikoko Queretaro hirian duen fakultatea eredu gisa jarri du. Bertan ikasketak egiten dituztenak Euskal Herrira erakartzen hasi dira, Euskal Herrian plantatzeko eta lan pro...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/06

Mondragonen emaitza onak

A.E.

Mondragonek 2023ko emaitzen berri eman du. Iñigo Ucin Korporazioko presidenteak taldearen bilakaera positiboa nabarmendu du, segurgabetasunaren testuinguruan, nazioarteko hainbat gatazkek eta horiek merkatuetan dituzten ondorioek baldintzatuta. Mondragon taldeko kide diren kooperatibek, 2023an, 593 milioiko irabazi garbiak egin dituzte, 2022an baino %33,85 gehiago. Korporazioko Industria eta Banaketa kooperatibak, guzira, salmentetan 11.056 milioi eurora iritsi dira, aitzineko urtean baino %5,1 gehiago. Enpleguari dagokionez, bataz beste 70.500 langile enplegatu ditu. 2023an, kooperatibek guzira 369 milioi euro inbertitu dituzte, 2023an baino %6,4 gehiago.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/06

Langile eskasia: negu demografikoa

A.E.

Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoak arazo handia duela eta berpizkunde demografikoa beharko duela egungo oparotasun eta ongizate mailei atxiki nahi badie. Gaineratu duenez, hiru hamarkadatan 400.000 behargin baino gehiago lanean beharko dira, horietatik 237.000 inguru belaunaldien arteko ordezkatzea betetzeko izanen lirateke, eta 177.000 iraganeko hazkunde ekonomiko mailei atxikitzeko, 400.000 pertsona dira, denetarik faltatuko da. Gaineratu du, Lanbidean izena emana duten zati handi batek, ez duela behar den kalifikaziorik.

Confebaskeko buruzagiak gogorarazi duenez, Adegik, Cebekek eta SEAk enpresei egin inkesten arabera, hamar konpainiatik zortzik adierazi dute behar dituzten pertsonak kontratatzeko zailtasunak dituztela. 2016an, hamarretik bost ziren, kopuru horrek nabarmen gora egin du.

Zehazki, 2010ean Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiteko adinean diren pertsonak galtzen hasi zirela Confebaskeko zuzendariak ona...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/06/06

Getariako hegalabur kaiolak, Madrilen baimenaren zain

Kataluniako Balfego enpresak, Getariako kostatik 6,6 kilometrotara atungorria gizentzeko bi kaiola handi jarri nahi ditu, Azti ikerketa zentroarekin elkarlanean. Egitasmoak apirilean Eusko Jaurlaritzaren baimena eskuratu zuen, orain Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikoaren Ministerioan da. Egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren oniritzia du, kofradiek bultzatu dute, baina zalantza batzuk sortu ditu. Uda honetan hastekoak ziren, baina litekeena da datorren urtera arte gibelatzea. Azpiegitura berritzailea da. Bakailaoa eta izokina gizentzeko holakorik ez da Kantauriko itsasoan, Mediterraneoan eta Europako iparraldean, Norvegian. Egitasmoak ikusmira handia eragin du Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantza sektorean, baina, aldi berean, zalantza ugari ere bai.

Irakurri segida

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016