Gogoa hazi | 2024ko Ekainaren 06a

Europako bozak

Jean-Louis Davant

Ekainaren bederatzian ditugu beraz Europako bozak, bozkak, bozketak, hauteskundeak, zehazkiago europar diputatuen hautatzekoak. Ez dute bazterrik berotzen, eta dirudienez jende franko etxean egonen da: erdia bederen, aburu ikerketen arabera. Europaren arrakasta ez doa goiti, aitzitik. Alta bada gure belaunaldi/jenerazioan ideal bat izan zen, dela Enbatarekin, dela Zentristekin edo Sozialistekin, eta gutarik anitz bururaino fidel egon gatzaizkio, baina lerroak bukatzen ari zaizkigu biologiaren legez.

Gaztetan iduritu zitzaigun gurekin hasten zela. Gero historia ikertuz ikusi genuen ez ginela lehenak izan bide horretan. XX. mendean Victor Hugo idazle humanista handiak “Les Etats-Unis d'Europe” aldarrikatu zituen. Hamalauko gerlaren ondotik Aristide Briand ministro sozialistak ideia hori bultzatu zuen, alemanekin bake iraunkorra finkatu nahiz, baina laster hil zen, eta 1929ko krisiak bazterrak nahasi zituen, Adolf Hitler delako bati pilota eskura emanez.

Berrogeiko gerlaren ondotik, kristau demokratak indartsu agertu ziren Europako mendebaldean, buru zituztela Agirre gure lehendakaria, Robert Schuman frantsesa, Adenauer alemana, de Gasperi italiarra. Ardura biltzen ziren, bereziki Parisen, Euskal Gobernuaren egoitzan, EAJ/PNV munduko bi gerlen artetik europazalea baitzen. Sozialistekin batera, batasunerako bidea ireki zuten 1951n, Ikatz eta Altzeiruaren Komunitatea sortuz. 1957an ekonomiatik politikara igan ziren Erromako Hitzarmenaz Merkatu Batuari bidea irekiz.

Geroztik Europako Batasuna haragitu da, antolatu, indartu, zabaldu, ekonomia sustatuz, bereziki laborantzan: laborariek ukaiten dituzten primak Europatik datozkiela ez lukete ahantzi behar... Jendarteko gaietan urrats handiak eragiten ditu jende bakoitzaren askatasun, dretxo eta eskubideen alde. Hainbeste urtez bakea segurtatu du bere baitan, bereziki 70 urtez hirutan elkar xehatu zuten Alemaniaren eta Frantziaren artean. Oraiko jendeak ez daki zer balio duen bakean bizitzeak. Nik bi gerla ikusi ditut zuzenean: lehenik aleman armadaren okupazioan, bederatzi urtetan harriturik makiekin bi aldiz gudukan entzun bi kilometrotan, Mitikilen eta Sarrikotapean; gero ene aldian beste populu baten okupatzaile izan... Zaharrek bakearen onura zinez estimatzen dugu, jakinaren gainean.

Haatik orain iduri luke jendetzaren erdiak bederen Europatik hartzen dituen zerbitzu horiez axola guti duela, eta beraz Europaren batasuna zinez hastio duen eskuin muturra zinez goiti doa erresuma parrasta batean, bereziki Frantzian. Ezker mutur berria ere, nahiz eskuin muturraren etsaia den, Europari franko aiher zaio, denboran komunistak ziren bezala. Egia da gaurko Europa ekonomian liberalegi doala, justizia sozialaz arduratu gabe. Ber denboran mundu zabaleko haize bortitzetik ez gaitu aski gerizatzen.

Arriskurik handiena eskuin muturraren aldetik ikusten dut, batetik ezkerrekoa baino makurragoa delakoz, giza eskubideetarik urrunago, bestetik indartsuago. Europa zinez ahultzen ahal luke gaurko erronka eta desafio lazgarriei buruz: atean ditugun bi gerla handietan ez da fidagarria, ekologian egin beharreko urratsetan gutienetik uzkur eta herabe. Europa indartsu baten babesa gabe, Frantzia bezalako erresumak, nahiz hau ez dugun txikienetarik, izigarri ahul agertzen dira munduko handienen parean: Amerika, Australia, Brasil, Errusia, Hego Afrika, India, Kanada, Txina... Beraz hobe dugu bozkatzera joanik, bakoitzak bere hautua eginez. Enea ez dizuet osoki gorde, izkutatu: nori ez doakion, hori bederen ez dizuet segeretuan utzi.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2024/06/06

Kaledonia Berrian oldarraldiak

J.B.

Kaledonia%20Berrian%20oldarraldiak

Sua berriz piztu da Kaledonia Berrian. Bideak blokatuak, autoak, etxeak eta enpresak sutan eta zazpi hil. Bazuen 40 urte ez zela holako pataskarik izan. Kaledoniako bozka zerrenden bermoldatzeko lege proiektuak kanakiarrak oldartu ditu, baina gazteen altxamendu harrigarriak beste arrazoi barnakorragoak ditu.

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/06/06

San Frantzisko joan den asteburuan, Winnemucca heldu denean

Joseba Etxarri

San%20Frantzisko%20joan%20den%20asteburuan_%20Winnemucca%20heldu%20denean

Argazki oina: EGUN EDERRA PENNGROVEN. San Frantziskoko euskal besta, ezkerretarik eskuinetara plakak edo lore sortak jaso ondoren: Yvonne Hauscarriague, Joana Arrechea, Jean Michel Michelena eta Caroline Izoco Chiramberro; ondoko argazkian Danielle Espinal Alfaro (alaba Emma besoetan), Lisa Etchepare Rugin, Joana Arrechea eta Caroline Izoco Chiramberro; beheko argazkietan, Valerie Etcharren Arrechea, eta Zazpiak Bat taldeko hiru dantzari; eta dantzariak dantzari azken emanaldian

----------------------

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Maiatzean hasirik, hartua du abiada Estatu Batuetako euskal besten sasoinak, eta joan den igandean San Frantziskoko Euskal Etxeak (San Francisco Basque Club-ek) urteroko bere piknika egin zuen, ez usaian hondarreko hiru hamarkada pasexetan bezala Petaluman, aurtengoan haatik (eta iduri du aitzina ere bertan segitzeko xedea dutela) Penngrove-n, Petalumako lekua, sobera baldintza b...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/06/06

Erakusketa - Euskal dantza eta parekidetza - Bozka bulegoeta laguntzaile beharra - Bestetako sartzea

Erakusketa%20-%20Euskal%20dantza%20eta%20parekidetza%20-%20Bozka%20bulegoeta%20laguntzaile%20beharra%20-%20Bestetako%20sartzea

Erakusketa

Maiatzaren 30etik uztailaren 4a arte, 26 artistek osatu Ur Taldeak erakusketa antolatzen du Kalostrape ostatuan. Obren salmentatik bildu dirua Harrera elkartearentzat izanen da. Harrera elkartearen helburua da euskal preso eta erbesteratuak laguntzea.

Euskal dantza eta parekidetasuna

Euskal Herrian, joano eta herri gehiago badira euskal dantzak genero berdintasunaren ikuspegitik berrikusten ari direnak. Gai horren inguruan, Angeluarrak taldeak eta Patxondok solasaldi eta film proiekzioa ekainaren 8an Patxa plazan antolatzen dute. Zintzur bustitze alaitua (19:00), trukaketa mementoa (20:30) eta “Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2024/06/06

D-Day, Normandiako lehorreratzea (3/6)

Gilen Bacho

D-Day_%20Normandiako%20lehorreratzea%20(3/6)

Lehorreratzearen eguna finkatzeko, parametro zenbait kondutan hartuak izan ziren: haize ahula, ikuspen handia itsasontzientzat, aro argia hegazkinentzat, lur idorra blindatuentzat. D-Day-a ilargi berri edo betearen egun bat aitzin eta lau egun berantagoren artean antolatua izan behar zen. Denbora uzteko bonba hegazkineri operazioak eramateko eta ontzioleri azken bastimenduak eraikitzeko, ez zen maiatzean finkatu ahal izan. Uztaila berantegi zen, uda osoa baliatu behar baitzen. Orduan, ekaina hautatua izan zen, 5ean lehenik, 6ra gibelatua izan aitzin aroaren baldintzengatik. Orduari buruz, goiztiria hautatua izan zen, erdi itzalak itsasontzien aitzinamendua eta bonba hegazkinen operazioak laguntzen baitzituen. Marea erdian lehorreratzea hautatua izan zen, oldartzaileek bete behar zuten distantzia, etsaien suaren azpian, ttipitzeko eta aldi berean hondartzetan ezarriak izan ziren trabak agerian ukaiteko.

“Ezinbesteko gaitza” ala behargabeko biktimak?<...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

KUKUMARRO: Mina

Xarles Videgain

Norbaitek galdegin dit zer ote zen min hitza, mina.

Egia erran nik ezagutzen dut neskatila xarmanta, Mina izena duena. Diote zenbaitek hitz hori alemaniar zaharretik heldu dela eta bi gauzak adierazten dituela. Bat: “buruaren gainean ezartzen zen burdinazko kaskoa” eta bi: “borondatea”. Nahi dut, baina nik uste, Mina jiten da Ekialdetik eta han “ezin ederrago” erran nahi omen du eta uste dut hura dela lotu behar dena Mina izena duten neskatxekin, “guziz ederra” dela adierazten du.

Jende izenaz gain, gertatzen da euskaraz “min, mina” hitzak beste gauza anitz adierazi nahi duela.

Lehenik mina da oinazea, sufrikarioa izan daiteke gorputzari buruzkoa edo ez. Min dut zangoan. Edo Ene mina nork senda liro? Nork senda lezake? Oihenartek badu atsotitz bat ez dela anitz jan behar aholkatzen baitu: Nahi baduk minik gabe bizi, ez hadila alha gose gabe. Beraz ez jan gose izan gabe. Norbera ez b...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

Gazte bertsulari xapelketa: Haira Aizpurua txapeldun 5. aldikotz

B.S.

Gazte%20bertsulari%20xapelketa:%20Haira%20Aizpurua%20txapeldun%205.%20aldikotz

Pasa den larunbat goizean, Itsasun Sanoki gelan, Xilabaren 14-18 urte artekoen 31. txapelketaren finala iragan da. Hamabi gazterekin hasirik, kanporaketa bat Baigorrin eginik, sei hoberenak ziren finalean. Xan Alkhat Bertsularien Lagunak elkarteko irakasleak du saioa kudeatu.

Lehen agurrak entzun aurretik Itsasuko bertsu eskolako haur batzuk eman dute beren gisako agurra. Lan puntuagarrietan zuten ofiziotan zortziko handian eta zortziko ttipian birana bertsu kantatzea, ondotik bakarkako lanean puntu bati erantzun eta gai desberdin bati bertsu bat gehienez hamarreko handian. Bukaeran epaimahaiaren erabakiz, sailkapena honela agertu da: txapeldun Haira Aizpurua (128), txapeldunorde Nahia Etcheverry (125), 3. Unax Aizpurua (121), 4. Haize Lekuona (117,5), 5. Amaiur Aizpuru (98,5), 6. Johañe Larre (90). Finalaren ondorioz Aizpurua anai-arrebek Lapurdi ordezkatuko dute, Arantzan (Nafarroan) izanen den Euskadiko eskolarteko txapelketan, ekainaren 15ean, Nahia Etcheverryk bakarrik ...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

DESERTUAN

EPELONDO

Mundua mudatzen dabil. Mundua mundu denetik horrela izan da gainera. Ez ginen bizi garen tokian errotuko Etiopiako urrako tektonikoaren auzunetik ez baldin baziren homo erectus andanak martxan jarri, ehiza bila, harreman bila, abentura bila, ogi bila. Segur aski, ez ziren beti ongi errezibituak izan. Ellis Islandeko berrogeitegian mutxitzen uzten zituzten euskaldunek ere bazuketen zer erran harrera herriak eskaintzen zituen tratamendu txarren opari zitalei buruz. Bigarren mundu-gerla ondoko urte ilun haietan, Parisera sehi edo mutil zihoazenei ere, askotan “rentre chez toi!” erraten omen zietela kontatzen zigun gure amak. Lagun proximoa martirizatzeko eta baztertzeko jaidura egundainokoa al da?

Baina badirudi gaur egun, emigranteekin egiten dena ez dela nehoiz egin. Badakigu zer gertatzen den Europako herrialdeetan edo Trump batek berriz kudeatuko duen Estatu Batuetan. Itsuskeriak asmatzeko gizakiaren trebezia etengabea dela onartu beharko dugu. Karia ho...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

Beñat Espil: üskararen alte, irriz

Manu Gojenola Bilbo

Badira bi hilabete Beñat joan zeiküla. Gaü Eskolakoek antolatzen düen üdako ikastaldian ezagütü nüan. Urte hanitxetan izan niz ikastaldian eta adiskide ginela uste düt. Xiberuan AEKko bürüa zen zonbat urtez, Jef Goyhenexpe eta Hubert Catalogne zenarekin lanean. Bazakien agintzen, bena era berean egün osoan irriz egoiten ere. Gaü Eskolako egün berezietan, besta egin behar zenean, Jean-Mixel Bedaxagar kantaria eramaitea gustatzen zitzaion, kantatü lezan.

Laboraria, artzaina eta erakaslea zen. Langile nekaezina. Argal eta azkarra zen, gaztea. Eskolez landa, ützülpenak züzentzen zütüan. Irratian oker erranik zen elea edota erranaldia behatzen bazüan, hura ere züzentzeko mezüa igortzen zeien. Xiberotarraren mintzatzearen edota izkiriatzearen ardüra züan.

Aitak frantsesez ez omen zekien, erran zeitan. Eta berak Beñatek Ekaitza izeneko aldizkarian izkiriatzen züan… ihoiz frantsesez. Denboren kanbiamenak.

Otsagabian Etxamendi...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

Irakurlea mintzo: Errobi lurraldeko hautetsien ihardukitzea

Errobi lurraldeko arduradun zen Peio Etxelekuri emanak zizkion ordezkaritzak kendu dizkio Euskal Elkargoko Jean-René Etxegaraik, Errobiko hamaika auzapezetarik seiek gutunez eskaturik (Kanbo, Arrangoitze, Ezpeleta, Jatsu, Luhuso eta Zuraide).

Berria Peio Etxelekuk berak jakinarazi zuen maiatzaren 15eko Errobi lurralde batzordeko bilkura bururatzean, batzorde kide batzuk beren kexua berehala agertu zuten, ikusiz polo arduraduna nola hain laster baztertua zen.

Prentsa agiri hau izenpetzen dugun Errobi lurralde batzordeko hautetsiek, nahi dugu oroz gainetik salatu sei auzapezen gutunaren egin moldea eta lehendakariaren erabaki zalu eta eztabaidarik gabea, Errobiko Poloko arduraduna bere ordezkaritzetarik kentzeko.

Hamaika auzapezetarik sei gutun izenpetzaile, gehiengo murritza da. Hiru auzapezek ez dute onartu gutunaren izenpetzea, beste biri eskatu ere ez zaie egin.

Euskal Elkargoko lehendakariak, eperik gabe erabaki du poloko arduradunari ordezkaritzen kent...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

“Lolakala” tokiz aldatzen

a€œLolakalaa€%20tokiz%20aldatzen

“Lokala” berziklatze gunea, Azkarateko Leara artisau gunera mugitzen da. Pentsatzen da ekain hondarreko edo uztail hastapeneko toki berrian izaitea.

Ekaineko hilabetean lekuz aldatzeak indar guzia hartuko du. Bi astez Lokala hetsia egonen da. Galdegiten da ekaineko hilabetean deus ez ekartzea, izan dadin Lokalara edo hondarkintegira.

Uztail hastapenetik goiti, aktibitate normala berriz hasiko da.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

“Mintza'goxo”: 34 balizko bitartekari!

Piarres Larzabal Kolegioa

a€œMintzagoxoa€:%2034%20balizko%20bitartekari!

Maiatzaren 16an, ostegun goizez, iragan da “Mintza’goxo” kolegioko bitartekaritza desmartxarako formakuntzaren azken saioa.

Lehen biak 5. zein 4.eko ikasle guzientzat antolatu ziren, hainbat helbururekin: norberaren eta besteen ezagutzara sentsibilizatzeko, autoestimua eta bestearen errespetua bultzatzeko, ikuspuntu ezberdinak izatearen kontzientzia hartzeko.

Hirugarren saioa, bitartekari izateko prest motibatuak sentitzen direnendako antolatu da. Hiru oren, zeinetan ikasle horiek bitartekari teknikak ikasi dituzten, baita rol-jokoen bidez esperimentatu ere. 34 ikasle beren burua bitartekari gisa ikusten dutenak, heldu diren egunetan zenbatek azken erabakia hartuko dute? Ez dakigu oraindik, baina kolegioko hezkuntza ekipoaren ustez desmartxa jadanik arrakastatsua da: mediazioaren izpiritua gure pasabideetatik kurritzen hasi da, klaseetatik eta kanpoaldetik, aitzin-pauso ikaragarria!

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

“Baratze” baserri eskola: Gautegiz-Arteaga Bizkaian

JL, Jean Jaures eskolako guraso eta AEKko ikasle

a€œBaratzea€%20baserri%20eskola:%20Gautegiz-Arteaga%20Bizkaian

Bizkaian, Gautegiz-Arteagan, Gernika ondoan, “Baratze” baserri eskolak, eskolak eta udalekuak errezibitzen ditu. Baratze Gernikaren ondoan kokatzen da, Urdaibai biosferaren erreserbatik hurbil da.

1990eko hamarkadako hastapenean, proiektu baten asmatzea lagun batzuk pentsatu zuten, gehienak erakasleak ziren, biologoak eta denek elkarrekin baserria erosi zuten.

Zer zen haien ideia? Talde horiek ohartu ziren herrietan haurrek ingurumenarekin eta naturarekin harreman gero eta gutiago zutela, herrietan bizi direlako eta ingurumena ez dutelako ongi ezagutzen. Beraz, erakasle eta biologoek pentsatu zuten haurrak eta ingurumena nola hurbildu ahal zituzten. Hortik, natura eta haurrak hurbiltzeko modua sortu zen.

1991tik goiti, Baratzek metodo hori erabiltzen du eta pedagogiari dagokionez, ardatz desberdinak azpimarra ditzakegu. Lehenik, garatu zuten pedagogiak azaltzen du klaseak ez dituztela ematen, esperimentazioa bizi behar da. Ez dute nahi haurrek gau...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

Zaldiz ibiltzen ikasi…!

Ortzaizeko San Mixel Eskola

Zaldiz%20ibiltzen%20ikasia€!

Udaberriko bakantzak baino lehen, aste batez, apirilaren 8tik 12rat, Ortzaizeko San Mixel eskolako ikasle guziek (TPS-etik CM2rat) zaldi egonaldia egin dugu.

Egonaldi hori Ezpeletako “Cheval de 3” zentroan egin dugu. Egunero joan-jinak egin ditugu eta zentroan bertan piknikatu dugu.

Ikasle gehienentzat lehen aldia zen, batzuk beldur, beste batzuk konfiantzan.

Hiru atelier baziren: zaldiaren artak (orraztatu, putarrak garbitu…), zaldizko akrobazia eta zaldira igan.

Lau egun ikaragarri pasatu ditugu eskolatik urrun, nun haur guziek ikasi duten heien gorputza ezagutzen eta heien beldurrak gainditzen. Hori dena partekatzean eta errespetu handian!

Momentu goxoak eta irriz beteak pasatu dituzte.

Ikasle guziak bakantzetan joan dira izarrak begietan eta burua oroitzapenez betea!

Milesker handi bat erakasleeri, Ezpeletako “Cheval de 3” zentroari eta APEL-eko burasoeri!

Irakurri segida

Herriz Herri - Kanbo (L) | 2024/06/06

Lorategi ttipien lehiaketa - Erakusketa

Lorategi%20ttipien%20lehiaketa%20-%20Erakusketa

Lorategi ttipien lehiaketa

Maiatz hondarrean hasia, ekainaren 14a arte San Josepe parkean lorategi ttipi desberdinen bisitatzeko parada emana da, ondotik bisitariak gustukoenaren alde bozkatzen ahalko du. Sartzean bozka paperak emanak izanen dira. Ekainaren 14an lehen hiruak sariztatuak izanen dira.

Erakusketa

Herriko hiru lehen mailako eskolek batera, mediatekan “Emazteen eta gizonen potretak” erakusketa presentatzen dute, ekainaren 15a arte ikusgai dena. Eskola bakoitzak gai horren inguruan lan bat eraman du, Andre Mari eskolak erretira etxeetan diren adinekoekin, eskola publikoak Comète sarean ibili direnen pertsonekin eta Errobi ikastolak Lilian Hirigoyen eta Lorentxa Beyrie emazteekin.

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024/06/06

Odol ematea - Pala txapelketa - Xaltain Best

Odol%20ematea%20-%20Pala%20txapelketa%20-%20Xaltain%20Best

Odol ematea

Odola emateko bi hitzordu proposatuak dira. Biak erabilera anitzeko gelan antolatuak dira, bata ekainaren 11n asteartearekin (8:00-11:30) eta bestea ekainaren 12an (15:00-19:00). Aitzinetik izena eman behar da dondesang.efs.sante.fr webgunetik.

Pala txapelketak

Ekainaren 1etik abuztuaren 10a arte, Ziburuko pala txapelketa iraganen da. Hiru maila desberdin izanen dira, baita nesken maila ere. Binaka jokatuko dira partidak. Informazio gehigarrien ukateko 06-61-36-76-93 deitu.

Bestalde, Zokoako pala txapelketa ekainaren 1etik abuztuaren 24a arte iraunen du. Aldi oro bi partida izanen dira (18:00 eta 19:00). Informazio gehigarrien ukateko 06-12-86-57-87 deitu.

Xaltaian Best

Lehengo astean aipatu bezala, Xaltaian Best festibala iraganen da ekainaren 7 eta 8an. Ez ahantz!

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024/06/06

Gaztetxea - Orkeia 3 - “Sorbidean” Eihartzean - Euskal zinema

Gaztetxea

Hitzemana zen eta iragan larunbatean gertatu da, auzapezak Beti Erne deitzen den elkarteburuari gaztetxearen gakoak eman dizkio. Aspaldi du orduko gazteek Ttattola lehena sortu zutela, orain saltegia bihurtua den gunean. Urteak pasatu ziren eta lokala utzi behar zela, beste gune bat apailatu zuten gazteek pribatu batzuk alokatu gela batean. Gero hortik partitu behar zela eta, hutsik zen (eta oraino hutsa den) etxe bat okupatu zuten gazteek haien egoitza eskasa salatzeko. Hara oraiko Herriko Etxekoek lokal bat apailatu dietela eta erabiltzen ahal dutela. Haatik partekatu behar dute, josta leku aisialdi zentroko nerabeek erabiliko dute ere egun batzuez. Gelak ehun metro karratu ditu eta kontzertuak egiteko eszena bat badu. Ondoko egunetan emanen dugu hor gertatuko denaren berri.

Orkeia 3

Ekainaren 8an, larunbatarekin Elgar zentroko Lavigne gelan, “Ondarea” Hazparneko historia elkarteak, Orkeia urtekariaren 3. ale...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024/06/06

Lerratze kirolen eguna - Gaztelu Aretoaren hitzorduak - Sakelako hautsontzia

Lerratze%20kirolen%20eguna%20-%20Gaztelu%20Aretoaren%20hitzorduak%20-%20Sakelako%20hautsontzia

Lerratze kirolen eguna

Ekainaren 8an larunbatarekin (10:00-18:00), lerratze kirolen eguna antolatua izanen da. Surfa, piragua, kayak eta stand up paddle entseatzeko parada ezin hobea izanen da. Animazioak dohainik izanen dira. Arratsaldea ongi finitzeko, kontzertuak egonen dira. Kasino zaharrean iraganen da, xehetasunen ukateko, 05-59-20-00-34 deitu.

Gaztelu Aretoaren hitzorduak

Ekainean ere animazioak antolatuak dira Gaztelu Aretoan.

Ekainaren 8an, SH eskubaloi klubaren 40. urtemuga ospatuko da (17:00). Horren kari, zintzur bustitzeak, kontzertuak, zikiroa eta DJ gaualdia antolatuak izanen dira.

Ekainaren 14 eta 15ean (10:00), Lanetik Egina elkartearen besta antolatua izanen da.

Ekainaren 16an (9:00), Txiki Txoko elkartearen 10. urtemuga antolatua izanen da. Ikuskizunak, animazioak, txosna eta pintxoak izanen dira.

Sakelako hautsontz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024/06/06

Gerezi Besta - Hirukasko - Komedia musikala

Gerezi%20Besta%20-%20Hirukasko%20-%20Komedia%20musikala

Gerezi Besta

Joan den igande huntan, beti bezala ekainaren lehen igandean, iragan da Gerezi Besta. Gauzak laburki erraiteko, ezin hobeki iragan da. Denbora hauta, doi bat lainotsu baina euririk ez, erretzeko berorik ere ez. Tokiko gerezi gutti izanik ere, Etxauritik izan da laguntza, eta tona bat et’erdi gerezi joan da nunbait han. Bestalde 800 bat bazkaltiar ere izan dira. Arratsaldean, herriko dantzariak kontent ziren ikuskizuna eskainirik. Jende anitz ibili da egun osoan eta iduriz arras gustura. Aurtengoa, beraz, untsa joan da. Egonen gira heldu den urtekoaren beha, tokiko gerezi gehiago izanen delako menturan.

Hirukasko

Aurtengo edizioa iraganen da ekainaren 15ean, larunbatez. Bi ibilaldi proposatuak dira. Abiatzea eginen da Bidarraiko elizatik goizean (6:30 eta 8:00 artean). Hara joaiteko, Itsasutik abiatuko da "nabeta" bat (6:30).

Komedia musikala

"Tous en scène" elkarteak ikusk...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024/06/06

Bizikleta ibilaldia - Artha Katxi Tour - “Euskarians Eguna” Integrazio Batzordearen alde

Bizikleta%20ibilaldia%20-%20Artha%20Katxi%20Tour%20-%20a€œEuskarians%20Egunaa€%20Integrazio%20Batzordearen%20alde

Bizikleta ibilaldia

Ekainaren 9an igandearekin, herriko Lagunak bizikleta ibilaldi elkarteak antolaturik, bizikleta ibilaldiaren 13. edizioa iraganen da. Izan ere, hiru ibilbide desberdin proposatuak izanen dira, distantzia desberdinekoak. Urdazuri gimnasiotik abiatuko dira ibilaldiak (7:00). Bukatzean sariak banatuak izanen dira. Bertan, bizikleten aparkaleku segurua izanen da, baita jan eta edatekoa ere. FFVélo elkarteko lizentziatuek 2 euro pagatu beharko dituzte, besteek 5 euro.

Artha Katxi Tour

Ekainaren 9an igandearekin, Artha digaren itzulia antolatua da, igeriketan. Parte hartzaileek 3.300 metro egin beharko dituzte. Lasterketa hondartzatik abiatuko da (9:30). Izenak dion bezala, Katxi Klothing da ekitaldi hunen partaide. Izen emateak 32 euro kostatzen du, baldintza batzu bete behar dira igeri egin ahal izateko. Informazio guziak www.saintjeandeluz.fr...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/06/06

Arrantza Eguna - Dantza ikusgarria - Maitetxoak haurtzaindegia egoera larrian - Errgubia fur-furian - Oxtikenean kontzertua

Arrantza%20Eguna%20-%20Dantza%20ikusgarria%20-%20Maitetxoak%20haurtzaindegia%20egoera%20larrian%20-%20Errgubia%20fur-furian%20-%20Oxtikenean%20kontzertua

Arrantza Eguna

Urdazuri, Euskal Kostako arrantzaleen elkarteak antolatzen du ohiko arrantza egun berezi hori “Fishing Day”, haurreri itzulia, larunbatean, ekainaren 8an (14:00-17:00). Urririk eskainia da, Decathlon enpresaren laguntzarekin, aintziraren puntako xokoan. Haurrek deskubri dezaten arrantza beharrezkoa dela, hemen arrantza mota desberdinak erakutsiak izanen dira. Xehetasun gehiago: 06-83-16-74-21 edo 06-95-87-08-20.

Dantza ikusgarria larunbatean

“Côté Cour” dantza konpainiako ikasleek gomitatzen gaituzte beren balletaren deskubritzera, ekainaren 9an, bi emanaldirekin (17:30 eta 20:30), Larreko salan.“Le songe d’une nuit d’été” Shakespearen komedian da obra hunen inspirazioa, nabaritzen du ametsen magia, alegiazko mundu eta errealitatearen artekoa. Oren bat et’erdiko iraupena, erreserba lekuan bertan edo Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024/06/06

Hiriburutar bat Hawaira

Hiriburutar%20bat%20Hawaira


Uhaina-Kailani Hegoas hiriburutar txapelduna da, bodysurf-eko txapelketa anitz irabazi dituena. Munduko Bodysurf Itzuliko finalean parte hartuk du Hawaiin, ekainaren 4tik 14ra. Haren sostengatzeko, diru emaitzak egiteko kutxa idekia izan da. Herriko Facebook orrian esteka atzeman daiteke. Xantza on Uhaina!

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/06/06

Parropia - Zurgintza - Pilota

Parropia%20-%20Zurgintza%20-%20Pilota

Parropia

Azkaine, Senpere eta Sara parropiako hiru herrietako elizetan laguntza ekartzen duteneri afaria ofreitua izan zaie, denetara 100 bat ziren. Jean Eliçagaray erretoreak deneri ongi etorria egin eta, horiek ekartzen duten laguntzarentzat denak eskertu ditu. Eliçagaray eta Cachenaut apezek erretreta hartzen dute. Bainan ez da lotsatzekorik, ordainak eginak dira. Jean-René Predaigne eta Jean Baptiste Bui Hiriburuko parropian zirenak gure parropiaz arduratuko dira.

Izigarriko umore onean bukatu da, euskal kantu eder batzu emanez.

Zurgintza

Portuko lan zelaian, zurgin berri bat plantatu da, Iñaki Petin Sarakoa. Mubleak lantzen ditu: mahai, kadira, aulki eta gainerateko… zaharberritzen eta bernizatzen ditu, sukaldeak ere erreberritzen. Orain hasi berria da, mementoko lana badu, bainan nahi luke bere lanaren baliostasuna hedatu, beraz baldin badituzue zurezko gauzak erreberritzeko deitu edozein tenoretan 06-85-...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/06/06

Kabalkadak 10 urte - Selauru hustea - "Eki besta" - Bazkari animatua Trabenian - Eraitzeko bidea zabalik - Pilota

Kabalkadak%2010%20urte%20-%20Selauru%20hustea%20-%20Eki%20besta%20-%20Bazkari%20animatua%20Trabenian%20-%20Eraitzeko%20bidea%20zabalik%20-%20Pilota

Urruñako kabalkadak 10 urte

Duela 10 urte, 2014ko ekainaren 7an eta 15ean, Urruñako herriak kabalkada-zintzarrotsa, hau da, tobera Lapurdiko kostaldeko moldean, jokatu zuen pilota-plazan. Bi urtez ari izan ziren ekitaldia antolatzen eta osora 150 urruñarrek parte hartu zuten. Kabalkadaren arduradunak Xerar Urrutia eta Zelin Duperou izan ziren, Joxe Mari Ostolaza kantu arduraduna, Zelin Duperou dantza arduraduna, jantziak egiten aritu zen taldearen burua Patxi Adurriaga eta toberaren idazleak Xerar Urrutia eta Joseba Aurkenerena. Toberak lau gertaldi izan zituen, umore handiz eta autokritika moduan, Urruñan sorturiko zenbait arazo eta kalapita jorratu zituzten: Abiadura Handiko Treina, euskararen bazterketa ofiziala, Santa Flor lorategiaren porrota, barazki kontserbak egin behar zituen “Conserveur 21” enpresaren iruzurra, herriko plazaren etengabeko eraberritzea, Berttoli elkarteari ezarri zizkioten trabak, gaztetxearen eskaera eta abar. Bi emanaldietan...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/06/06

Heriotze - Kontseiluko biltzarra - Ikas zentroaren biltzar nagusia

Heriotze%20-%20Kontseiluko%20biltzarra%20-%20Ikas%20zentroaren%20biltzar%20nagusia

Heriotze

Joan den ortzegunean bere azken egoitzara eramana izan da Pierrot Alberdi, 90 urtetan. Gerlari ohia, Aljeriako gerla ezagutu du. 1965ean, sortzez hazpandarra den Ottabirekin esposaturik, Arruntza auzoan jarri ziren, hiru haur ukan dituztela, alaba bat Nicole, bi seme André eta Xabier. Bere lanbide gehiena esne biltzen eta saltzen pasatu du. Pierrot-en joaitearekin Arruntza auzoak egiazko zutabe bat galdu du. Arizan zen luzaz musika jotzen “Labourdins” elkartean, maite ere zuen kantua, bainan bereziki jendeen konpainia, bizi emanez elgarretaratze batzuetan kermeza edo beste. Fede handiko gizona, Arruntzako elizan ehorzketa meza ederra ukan du, lau apezek bat eginik. Ottabi bere bizilagunari eta familia guziari doluminak eskaintzen dizkiegu.

Kontseiluko biltzarra

Joan den ortzegunean Lapurdi gelan iragan da. Hasieran jakiten zen Heraitzeko Jeannot Lastirik hautetsi kargua utzirik Jérome Burghoffer jaunak hartze...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024/06/06

Kantaldi ederra

Kantaldi%20ederra

Maiatzaren 26an, Ortzaiztarrak taldeak, Intza Daguerrek gidaturik, eta Aldudeko ibarreko Lauburu taldeak, Mikel Erramouspek gitarrarekin lagundurik, kantaldi xoragarria eskaini zaukuten elizan. Zortzina kantu eman zauzkiguten eta bururatzean kantu pare bat elgarrekin, ondotik denek ematen ginuela “Urepeleko artzaina” kantu enblematikoa. Ez bazen ere publikoa kopuru handian bildua, laurogoi eta ehun jenderen artean halere, jakinez gainera bazirela pilota partidak plazan, denak atseginez bete gira. Kantariek berek aitortu daukute plazer handia hartu dutela, elizak eskaintzen duen akustika arraroa baita. Bai, zinez, kalitate handiko kantaldia izan da. Ondotik, Otxaldetarrak elkarteak kantariak gonbidatu ditu hurrupaldi baten egitera eta ahamen baten jatera, Artetxea gelan. Gure arteko solasak aitzina segitzeko eta bertze kantu batzuk ere emateko, “Bidarraitarraren kantua”, “Bidarraiko euria” eta bertze.

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/06/06

Eskubaloia - Baxe Nafarroako etxeak beste begirada batez - Pilota

Eskubaloia%20-%20Baxe%20Nafarroako%20etxeak%20beste%20begirada%20batez%20-%20Pilota

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 2 mailan, Irisarrik Atharratzeri irabazi du, 22-21. Airoski gelarat gaitzeko jendea bildu da, partida biziki tinkia izan da, hastetik bururaino. Hendaiak galdu baitu, Irisarri eta Atharratzek maila berean segituko dute, Hendaia jautsiko da.

Prenazional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Saint Medard-i, 27-22. Horiek ere, maila berean ariko dira. Departamenduko xapelgoaren finalerdian bost talde gazte baziren, gibeleratuko partidak ziren, hiru talde finalera heltzen dira.

Mutikoetan, Irisarri/Atharratzeko hemezortzi urtez petiko bigarren taldeak Gan/Lasseube taldeari irabazi dio, 35-25. Orain finalean dira. Hirugarren taldeak Hendaian irabazi du, 34-33. Finalerat joaiteko bi ttanttoz behar zuten irabazi, domaia!

Nesketan, Irisarri/Kanboko hemezortzi urtez petikoek, Ossauren kontra irabazi dute, 39-18, finalean dira.

Hamabortz urtez petikoek Atharratzeren kontra irabazi dute, 28-26. Horiek ere finalean di...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024/06/06

Heriotza

Satharitzeko Bernadeta Mendiboure,erietxeetan egonaldi luzeak eginik, berriki Izturitzeko Pausalekua xahar-etxerat erretiratua baitzen, hor pausatu da 82 urte zituela. Donoztiri Harrietako Bonetbelche 6 haurridetan hirugarrena zen. Izturitze Zurruteiko Paxkalina dendariarengana jin zen josten ikasteko. Hola zuen senargaia ezagutu, Pierrot Mendiboure Satharitzeko semea. Ezkondu eta seme-alabak jin zizkioten: Patrick eta Myriam. Duela 13 urte alargundua zen. Emazte alegera eta arrallanta ezagutu dugu, solaskide laketa. Kantaria, bereziki elizkizunetan haren boz ederra ohargarria zen.

Ehorzketa gogotik kantatuak, maiatzaren 28an iragan dira familia handiarekin, anitz herritar eta adiskide bildurik, ofizio emaile zelarik Xipri Arbelbide apeza, laguntzaile zuela Kanbo aldeko apez gaztea.

Patrick semeak, Christine hunen espos lagunak, Myriam alabak, 4 seme ttipiek, haren haurrideek eta hunkiak diren guziek gure doluminak onar ditzatela.

Irakurri segida

Herriz Herri - Oragarre (NB) | 2024/06/06

Sustengu eguna

Badu orain zenbait urte, Lea elkarteak besta bat antolatzen duela, Oragarren, Learen laguntzeko. Leak miopatia forma bat badu, eta eritasunarekin emeki-emeki ginarrien galtzen ari da. Bere bizian material beharreri erantzuteko joan den urtean lehen aldikoz pesta antolatu zuten eta gurpil aulki elektrikoa eta autoa erosi. Aurten, elkarteak beste familia batzu laguntzea erabaki du. Hortarako besta eguna antolatu dute joan den ibiakoitzean, ekainaren 1ean. Goizean ibilaldiak proposatuak ziren eta ondotik bazkaria Gaitamak alaiturik. Arratsaldean, pilota partida eta dantza ikusgarria Bastidako Esperantza taldearekin. Eguna bururatzeko taloak eskainiak ziren. Egun eder eta baliagarria!

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024/06/06

Europako hauteskundeak - Gure mintzairaren alde - Neskattoak lehiaketa

Europako%20hauteskundeak%20-%20Gure%20mintzairaren%20alde%20-%20Neskattoak%20lehiaketa

Europako hauteskundeak

Badakizue Europar deputatuen hautatzeko bozak ekainaren 9an iragaitekoak direla, igandez. Bada hautu: 38 lista aurkezten dira. Kasu! Bozkatu nahi duten baigorriarrek jakin dezatela ez dela aldi huntan bozka bulegoa Plaza Xokon izanen, bainan Herriko Etxean berean.

Gure mintzairaren alde

“Konstituzio aldaketa, euskarari trabarik ez, azterketak euskaraz, baliabideak euskararentzat”. Beste hainbat tokitan bezala, elgarretaratzea egin da Baigorriko merkatuan, joan den ibiakotzean, gure hizkuntzak ofizialtasuna eta zor zazkon eskubideak eskura ditzan galdatzeko.

Neskattoak lehiaketa

Lizentziadunen herena neskak izanki, hauen pilota saila aspaldidanik garatzen du Zaharrer Segi batasunak. Egungo egunean, palaz gain, beste joko motak ere badituzte: esku-huska, frontball, frontenis.

Ekainaren 8an, ibiakoitza, “Neskattoak” lehiaketa antolatzen dute, Baigorri h...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donazaharre (NB) | 2024/06/06

Jondoni Joaneko suak

“Donazaharren euskaraz”-ek antolaturik, Jondoni Joaneko suen karietara, ekainaren 21ean, plazan (21:00), Xan Errotabehere kontalariak, haur eta helduentzat ikusgarria emanen du. Aitzin jateko-edateko izanen da. Denak gomitatuak gira arrats goxo baten pasatzera.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024/06/06

Mintzaldia - Talo fresko salmenta - Mus lehiaketa

Mintzaldia%20-%20Talo%20fresko%20salmenta%20-%20Mus%20lehiaketa

Mintzaldia

Ekainaren 7an (18:30), administrazio gelan (Herriko Etxe gibelean) “erbesteratuen osasunerako eskubidea” gaiaren inguruan Jérôme Host GISTIko kideak (Etorkineri buruzko informazio eta laguntza taldea) mintzaldia eskainiko du.

Talo fresko salmenta

Garaziko eta Munhoa ikastolek Lacouade anaiek egin talo freskoak saltzen dituzte, berehala erretzeko edo hozkailuan ezartzeko, 7 euro 10 talo. Manatzea ekainaren 7a aitzin egin behar da sms igorriz 06-89-84-22-44 edo garaziko.salmenta@gmail.com bidez. Ekainaren 12an (16:30-18:00) Garaziko ikastolan banatuak izanen dira.

Mus lehiaketa

Zitadelako kolegioak ekainaren 9an (10:00) mus lehiaketa antolatzen du, izenak han berean hartuko dira. Irabaztunek 300 euro irabaziko dituzte, besteentzat anitz sari izanen dira. Jan-edateko segurtatua izanen d...

Irakurri segida

Herriz Herri - Arrosa (NB) | 2024/06/06

Zuhaitzarekin solasean

Zuhaitzarekin%20solasean

Ekainaren 15ean (20:00), trinketean, Rouge Elea konpainiak “Zuhaitzekin solasean” ikusgarria emanen du.

Zuhaitzarekin solasean, lekuekin, denborarekin eta naturarekin den harremana galdezkatzen duen obra da. Ikuslearen begirada xorroxteko asmoz, ibilaldi batekin hasten da, zuhaitzak dauden espazio batera heldu arte. Zein da zuhaitzekin dugun harremana? Zein zuhaitzek definitzen gaituzte? Badugu memorian zuhaitz konkretu bat?

Ikusgarriak esperientzia sentsiblea eta poetikoa bizitzeko parada eskaintzen du, arintasun eta umore kutsu batekin. Sartzea kitorik.

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024/06/06

Eñaut Etxamendiren elkarrizketa Euskal Telebistan - Amikuzeko lasterketa igande huntan, Donapaleun

EAaut%20Etxamendiren%20elkarrizketa%20Euskal%20Telebistan%20-%20Amikuzeko%20lasterketa%20igande%20huntan_%20Donapaleun

Eñaut Etxamendiren elkarrizketa Euskal Telebistan

Berrikitan, maiatzaren 25ean, Mithiriñan bizi den Eñaut Etxamendi, Euskal Telebistan mintzatu da, “Biba Zuek”, Xabier Sukiak eta Maialen Arzallusek animatzen duten emankizunean.

Eñautek euskarari buruz egin eta egiten duen lana zen solasaldiaren lehen gaia. Oroitarazi behar da sail hortan tesi bat sostengatu duela, 2007an Paueko eta Aturriko Unibertsitatean, Xarles Videgain-en gidaritzapean eta doktoretza titulua lortu duela. Ikerketa hortan, euskara eta indoeuropar hizkuntzen arteko konparaketa eginez, antzekotasun handiak atzeman ditu. Euskararen jatorria ez denez hizkuntza zahar horien familia berekoa, aitzinatzen du hipotesia bezala. Gomita zabaltzen du ikerlari berriei sail hori barnatzea.

Solasaldiaren ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urepele (NB) | 2024/06/06

Erreka garbiketa

Erreka%20garbiketa

Ekainaren 15ean, ibiakoitzarekin, erreka garbiketa iraganen da, Urepele eta Aldude herrien artean, Iturritik elkarteak antolaturik.

Iturritik elkartea sortu da belaunaldi guzietako pertsonei erreken zaintzearen garrantziaz ohartarazteko xedez.Urepeletik Arrosaraino,garbitzeko ekintzak erregularki antolatu eta horiei buruz komunikazio positiboa egin nahi da. Iaz, horrelako gertakaria antolatua izan zen, Urepeleko Herriko Etxearen laguntzarekin, aski arrakastatsua izan zena.

Aurten ere, Iturritik elkarteak Errobi bazterren parte baten garbitzeko eguna proposatzen du, ekainaren 15ean, ibiakoitzarekin. Egun horretan, ingurumenaren alde aritu nahi duten partaide guziak ongi etorriak izanen dira: Herriko Etxeak, elkarteak, lekuko enpresak eta bistan dena herritarrak.Haurrek lekua ukanen dute (burasoen ardurapean).

Antolaketa errexteko, milesker izena aitzinetik emanik, helbide honetara: Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016