Orotarik | 2024ko Ekainaren 06a

KUKUMARRO: Mina

Xarles Videgain

Norbaitek galdegin dit zer ote zen min hitza, mina.

Egia erran nik ezagutzen dut neskatila xarmanta, Mina izena duena. Diote zenbaitek hitz hori alemaniar zaharretik heldu dela eta bi gauzak adierazten dituela. Bat: “buruaren gainean ezartzen zen burdinazko kaskoa” eta bi: “borondatea”. Nahi dut, baina nik uste, Mina jiten da Ekialdetik eta han “ezin ederrago” erran nahi omen du eta uste dut hura dela lotu behar dena Mina izena duten neskatxekin, “guziz ederra” dela adierazten du.

Jende izenaz gain, gertatzen da euskaraz “min, mina” hitzak beste gauza anitz adierazi nahi duela.

Lehenik mina da oinazea, sufrikarioa izan daiteke gorputzari buruzkoa edo ez. Min dut zangoan. Edo Ene mina nork senda liro? Nork senda lezake? Oihenartek badu atsotitz bat ez dela anitz jan behar aholkatzen baitu: Nahi baduk minik gabe bizi, ez hadila alha gose gabe. Beraz ez jan gose izan gabe. Norbera ez bada zuhur ibiltzen mina etor daiteke.

Mina nunahi kokatzen ahal da: buruko mina, haginetako edo hortzetako mina, gerriko mina, tripako mina (arrangura handia delarik ere erraiten da). Erkina den behiak min du eta aldiz Mandomulak umerik ez, ume minik ez. Beti pleini eta intzirika ari denaz trufatzen da: Bi sosen mina eta lau sosen lotura behar du.

Mina izan daiteke ere karats dena, gozo ez dena. Badira fruituak, irasagarra bezala berez minak direnak. Ozpina ere naski mina izaten da. Aparte uzten dut gibelmina, karats den organo hura.

Zerbait bortitz baduke minak baina ezda beti gaiztoa; “biziki azkarra” adierazten du edo puntu gorena, momenturik tinkoena. Negu mina ezagun da, negua zinez ari delarik. Edota iguzkiak jotzen du bere minenean, indar gehienik duen mementoan. Lo mina ere ez da lo arina. Pipermina ez da hila, baina bizi bizia da eta ozena. Kolore indartsua dela erran daiteke: Argi xurimina ematen du anpoila honek.

Mina dena azkarra den ber, erran daiteke ofiziale bat, langile bat, mina dela. Ez da alfer “Adiskide mina dut”. Baina etsai mina ere! Eta goraintzi minak. Mina ez da beraz entrabalekoa. Punta batean dagoke.

Beste min bat aipatzen da, zerbait gutiziatzen edo deseatzen duzularik. Herri mina, herrira itzultzeko nahia konpara daiteke “saudade” famatuarekin. Baina horrela ere entzuten da: jakizu hunat berriz etortzeko mina kendu diodala. Ongi mintzatzea da mina erratea hemen “gogoa” aipatu gabe.

Azkenik gutitan horra zoin ingurutan aipa daitekeen gure mina. Konparazione bat egiten delarik ez da itsusi horrela aritzea: “Ene alabak ez du zurearen minik”, erran nahi du eskolan, dantzan, lasterka edo zernahitan, ene alaba ez dela zurea baino gutiagokoa. Erran daitekeere: “Makila egiteko ezpelak ez du beste arbola baten minik”. Beraz makila on egitekotan bego ezpela. Aitor dezadan, erranahi honekin min hitza ez dudala asko erabiltzen. Bainan erabiliko, zergatik ez.

Horra zer erran nahi nuen minaz, zuendako sobera mingarri izan gabe. Eta ez ahantzMina norbait izaten ahal dela, begitarte arraia duena!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2024/06/06

Gazte bertsulari xapelketa: Haira Aizpurua txapeldun 5. aldikotz

B.S.

Gazte%20bertsulari%20xapelketa:%20Haira%20Aizpurua%20txapeldun%205.%20aldikotz

Pasa den larunbat goizean, Itsasun Sanoki gelan, Xilabaren 14-18 urte artekoen 31. txapelketaren finala iragan da. Hamabi gazterekin hasirik, kanporaketa bat Baigorrin eginik, sei hoberenak ziren finalean. Xan Alkhat Bertsularien Lagunak elkarteko irakasleak du saioa kudeatu.

Lehen agurrak entzun aurretik Itsasuko bertsu eskolako haur batzuk eman dute beren gisako agurra. Lan puntuagarrietan zuten ofiziotan zortziko handian eta zortziko ttipian birana bertsu kantatzea, ondotik bakarkako lanean puntu bati erantzun eta gai desberdin bati bertsu bat gehienez hamarreko handian. Bukaeran epaimahaiaren erabakiz, sailkapena honela agertu da: txapeldun Haira Aizpurua (128), txapeldunorde Nahia Etcheverry (125), 3. Unax Aizpurua (121), 4. Haize Lekuona (117,5), 5. Amaiur Aizpuru (98,5), 6. Johañe Larre (90). Finalaren ondorioz Aizpurua anai-arrebek Lapurdi ordezkatuko dute, Arantzan (Nafarroan) izanen den Euskadiko eskolarteko txapelketan, ekainaren 15ean, Nahia Etcheverryk bakarrik ...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

DESERTUAN

EPELONDO

Mundua mudatzen dabil. Mundua mundu denetik horrela izan da gainera. Ez ginen bizi garen tokian errotuko Etiopiako urrako tektonikoaren auzunetik ez baldin baziren homo erectus andanak martxan jarri, ehiza bila, harreman bila, abentura bila, ogi bila. Segur aski, ez ziren beti ongi errezibituak izan. Ellis Islandeko berrogeitegian mutxitzen uzten zituzten euskaldunek ere bazuketen zer erran harrera herriak eskaintzen zituen tratamendu txarren opari zitalei buruz. Bigarren mundu-gerla ondoko urte ilun haietan, Parisera sehi edo mutil zihoazenei ere, askotan “rentre chez toi!” erraten omen zietela kontatzen zigun gure amak. Lagun proximoa martirizatzeko eta baztertzeko jaidura egundainokoa al da?

Baina badirudi gaur egun, emigranteekin egiten dena ez dela nehoiz egin. Badakigu zer gertatzen den Europako herrialdeetan edo Trump batek berriz kudeatuko duen Estatu Batuetan. Itsuskeriak asmatzeko gizakiaren trebezia etengabea dela onartu beharko dugu. Karia ho...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

Beñat Espil: üskararen alte, irriz

Manu Gojenola Bilbo

Badira bi hilabete Beñat joan zeiküla. Gaü Eskolakoek antolatzen düen üdako ikastaldian ezagütü nüan. Urte hanitxetan izan niz ikastaldian eta adiskide ginela uste düt. Xiberuan AEKko bürüa zen zonbat urtez, Jef Goyhenexpe eta Hubert Catalogne zenarekin lanean. Bazakien agintzen, bena era berean egün osoan irriz egoiten ere. Gaü Eskolako egün berezietan, besta egin behar zenean, Jean-Mixel Bedaxagar kantaria eramaitea gustatzen zitzaion, kantatü lezan.

Laboraria, artzaina eta erakaslea zen. Langile nekaezina. Argal eta azkarra zen, gaztea. Eskolez landa, ützülpenak züzentzen zütüan. Irratian oker erranik zen elea edota erranaldia behatzen bazüan, hura ere züzentzeko mezüa igortzen zeien. Xiberotarraren mintzatzearen edota izkiriatzearen ardüra züan.

Aitak frantsesez ez omen zekien, erran zeitan. Eta berak Beñatek Ekaitza izeneko aldizkarian izkiriatzen züan… ihoiz frantsesez. Denboren kanbiamenak.

Otsagabian Etxamendi...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

Irakurlea mintzo: Errobi lurraldeko hautetsien ihardukitzea

Errobi lurraldeko arduradun zen Peio Etxelekuri emanak zizkion ordezkaritzak kendu dizkio Euskal Elkargoko Jean-René Etxegaraik, Errobiko hamaika auzapezetarik seiek gutunez eskaturik (Kanbo, Arrangoitze, Ezpeleta, Jatsu, Luhuso eta Zuraide).

Berria Peio Etxelekuk berak jakinarazi zuen maiatzaren 15eko Errobi lurralde batzordeko bilkura bururatzean, batzorde kide batzuk beren kexua berehala agertu zuten, ikusiz polo arduraduna nola hain laster baztertua zen.

Prentsa agiri hau izenpetzen dugun Errobi lurralde batzordeko hautetsiek, nahi dugu oroz gainetik salatu sei auzapezen gutunaren egin moldea eta lehendakariaren erabaki zalu eta eztabaidarik gabea, Errobiko Poloko arduraduna bere ordezkaritzetarik kentzeko.

Hamaika auzapezetarik sei gutun izenpetzaile, gehiengo murritza da. Hiru auzapezek ez dute onartu gutunaren izenpetzea, beste biri eskatu ere ez zaie egin.

Euskal Elkargoko lehendakariak, eperik gabe erabaki du poloko arduradunari ordezkaritzen kent...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

“Lolakala” tokiz aldatzen

a€œLolakalaa€%20tokiz%20aldatzen

“Lokala” berziklatze gunea, Azkarateko Leara artisau gunera mugitzen da. Pentsatzen da ekain hondarreko edo uztail hastapeneko toki berrian izaitea.

Ekaineko hilabetean lekuz aldatzeak indar guzia hartuko du. Bi astez Lokala hetsia egonen da. Galdegiten da ekaineko hilabetean deus ez ekartzea, izan dadin Lokalara edo hondarkintegira.

Uztail hastapenetik goiti, aktibitate normala berriz hasiko da.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

“Mintza'goxo”: 34 balizko bitartekari!

Piarres Larzabal Kolegioa

a€œMintzagoxoa€:%2034%20balizko%20bitartekari!

Maiatzaren 16an, ostegun goizez, iragan da “Mintza’goxo” kolegioko bitartekaritza desmartxarako formakuntzaren azken saioa.

Lehen biak 5. zein 4.eko ikasle guzientzat antolatu ziren, hainbat helbururekin: norberaren eta besteen ezagutzara sentsibilizatzeko, autoestimua eta bestearen errespetua bultzatzeko, ikuspuntu ezberdinak izatearen kontzientzia hartzeko.

Hirugarren saioa, bitartekari izateko prest motibatuak sentitzen direnendako antolatu da. Hiru oren, zeinetan ikasle horiek bitartekari teknikak ikasi dituzten, baita rol-jokoen bidez esperimentatu ere. 34 ikasle beren burua bitartekari gisa ikusten dutenak, heldu diren egunetan zenbatek azken erabakia hartuko dute? Ez dakigu oraindik, baina kolegioko hezkuntza ekipoaren ustez desmartxa jadanik arrakastatsua da: mediazioaren izpiritua gure pasabideetatik kurritzen hasi da, klaseetatik eta kanpoaldetik, aitzin-pauso ikaragarria!

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

“Baratze” baserri eskola: Gautegiz-Arteaga Bizkaian

JL, Jean Jaures eskolako guraso eta AEKko ikasle

a€œBaratzea€%20baserri%20eskola:%20Gautegiz-Arteaga%20Bizkaian

Bizkaian, Gautegiz-Arteagan, Gernika ondoan, “Baratze” baserri eskolak, eskolak eta udalekuak errezibitzen ditu. Baratze Gernikaren ondoan kokatzen da, Urdaibai biosferaren erreserbatik hurbil da.

1990eko hamarkadako hastapenean, proiektu baten asmatzea lagun batzuk pentsatu zuten, gehienak erakasleak ziren, biologoak eta denek elkarrekin baserria erosi zuten.

Zer zen haien ideia? Talde horiek ohartu ziren herrietan haurrek ingurumenarekin eta naturarekin harreman gero eta gutiago zutela, herrietan bizi direlako eta ingurumena ez dutelako ongi ezagutzen. Beraz, erakasle eta biologoek pentsatu zuten haurrak eta ingurumena nola hurbildu ahal zituzten. Hortik, natura eta haurrak hurbiltzeko modua sortu zen.

1991tik goiti, Baratzek metodo hori erabiltzen du eta pedagogiari dagokionez, ardatz desberdinak azpimarra ditzakegu. Lehenik, garatu zuten pedagogiak azaltzen du klaseak ez dituztela ematen, esperimentazioa bizi behar da. Ez dute nahi haurrek gau...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/06/06

Zaldiz ibiltzen ikasi…!

Ortzaizeko San Mixel Eskola

Zaldiz%20ibiltzen%20ikasia€!

Udaberriko bakantzak baino lehen, aste batez, apirilaren 8tik 12rat, Ortzaizeko San Mixel eskolako ikasle guziek (TPS-etik CM2rat) zaldi egonaldia egin dugu.

Egonaldi hori Ezpeletako “Cheval de 3” zentroan egin dugu. Egunero joan-jinak egin ditugu eta zentroan bertan piknikatu dugu.

Ikasle gehienentzat lehen aldia zen, batzuk beldur, beste batzuk konfiantzan.

Hiru atelier baziren: zaldiaren artak (orraztatu, putarrak garbitu…), zaldizko akrobazia eta zaldira igan.

Lau egun ikaragarri pasatu ditugu eskolatik urrun, nun haur guziek ikasi duten heien gorputza ezagutzen eta heien beldurrak gainditzen. Hori dena partekatzean eta errespetu handian!

Momentu goxoak eta irriz beteak pasatu dituzte.

Ikasle guziak bakantzetan joan dira izarrak begietan eta burua oroitzapenez betea!

Milesker handi bat erakasleeri, Ezpeletako “Cheval de 3” zentroari eta APEL-eko burasoeri!

Irakurri segida

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016