Herriz Herri - Azkaine (L) | 2024ko Ekainaren 13a
Antzerkia
Ekainaren 22an larunbatarekin (20:30), VVFeko La Bergerie Gelan, Tartean Teatro konpainiak “Ai gure Juaneteak” antzerkia plazaratuko du. Ikusgarriak Mikel Laboa abeslari eta musikagileari omenaldia egitea du helburu. Patxo Telleriak ditu hitzak idatzi. Musika zuzenekoa eta antzerkiaren arteko pieza da. Sartzeak salgai izanen dira egunean bertan, 5 eta 10 euroren artean. Erreserbak Azkaingo Herriko Etxean egin daitezke.