Herriz Herri - Banka (NB) | 2024ko Ekainaren 13a

Pilota - Olhaberriaren bisitak

Pilota%20-%20Olhaberriaren%20bisitak

Pilota: ezkerparetako finalak

Joan den martxoaren 30ean, ibiakoitzarekin, iragan dira Bankako ezkerparetako finalak. Komiteak du lehen aldikoz antolatu, 50 bat ekipekin. 6 mailatan banatu dira: ihintza, nahasketa, buruz buru, 3. 2. eta 1. maila.

Hara finalen emaitzak:

- Ihintza mailan: Baudour-Saldubehere 40/36 Iputcha-Etchemendy.

- Buruz-buru mailan: Gorostiague 26/30 Erasun.

- 3. mailan: Bordato-Larrañeta 35/40 Latasa-Latasa.

- 2. mailan: Rozados-Rozados 36/40 Erasun-Texier.

- 1. mailan: Rozados-Iribarren 18/40 Aldacourrou-Gorostiague.

Olhaberriaren bisitak

Uda huntan, Olhaberria zentroak formula berria 5 igandez proposatzen du. Bankako meategien bisita gidatua (9:30) eta ondotik Melanik Olhaberrin prestatu askaria. Helduentzat 24 euro, 12-18 urte artekoek 20 euro eta 12 urtez petikoek 12 euro. Lekua atxikitzeko 06-20-01-22-43.

Horra uda huntan egun goxo baten pasatzeko ideia ona!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/06/13

Denek elkarrekin badugu zer egin!

Menane Oxandabaratz

Hainbat urtez lan eginik, laneko bidea hartzen dudan azken hilabetea da, uztailaren 1etik harat beste ibilbide bat hartuko dut, erretreta deitzen dena. Bizi aldaketa bezpera honek, gogoeta batzuk sorrarazten ditu.

Hainbat urtez, etxeko lanak, erosketak… eta bizi pertsonala, hots eguneroko harat-honatak, lanaren arabera antolatzen dira. Lanera joaiteak, bakoitzaren bizia bideratzen du. Goizeko askaria eta ikuztea egin ondoan, pi-pau autora igan eta lanera joan. Ohartu gabean, hamarnaka urtez, hilabetez eta astez egiten dena lanbidearen arabera egiten da. Lanak pertsona bat automata bilakarazten ahal ote du? (!)

Erretretara joaiteak beste bide berri bat idekitzen du, nolakoa izanen den jakinean ez izanez urduritasuna sortzen du. Baina memento berean plazera ere, azkenean beretzat denbora ukaitea! Iratzargailuaren xilintxarik ez, eguraldia nolakoa izanen den kasurik ez, jaiki orduko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016