Herriz Herri - Bastida (NB) | 2024ko Ekainaren 13a

Inesa de Gaxen pastorala

Inesa%20de%20Gaxen%20pastorala

Asteburu huntan, bi egunez segidan Inesa de Gaxen pastorala emana izanen da (15:30). Bi egun horietan aktoreak eta musikariak herriko karriketan zehar ibiliko dira (11:00).

Les Arceaux, Les Gamins eta Trinketa jatetxeek bisitarieri otorduak eskainiko dizkiete, bai eta pilota plazan jatekoa eta edatekoa proposatua da.

Herritik hurbil aparkalekuak izanen dira, joan-etorrieri esker, oinez ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak ikuskizunaren sarreratik hurbil utziak izanen dira.

Txartelak HelloAssoren bidez erosten ahal dira, bai eta Baionako Elkar liburu-dendan eta Ipar Euskal Herriko turismo bulego guzietan.

Aldi huntan joaiten ahal ez denak jakin dezala irailaren 21 eta 22an (15:30) berriz Bardozen emana izanen dela.




Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/06/13

Denek elkarrekin badugu zer egin!

Menane Oxandabaratz

Hainbat urtez lan eginik, laneko bidea hartzen dudan azken hilabetea da, uztailaren 1etik harat beste ibilbide bat hartuko dut, erretreta deitzen dena. Bizi aldaketa bezpera honek, gogoeta batzuk sorrarazten ditu.

Hainbat urtez, etxeko lanak, erosketak… eta bizi pertsonala, hots eguneroko harat-honatak, lanaren arabera antolatzen dira. Lanera joaiteak, bakoitzaren bizia bideratzen du. Goizeko askaria eta ikuztea egin ondoan, pi-pau autora igan eta lanera joan. Ohartu gabean, hamarnaka urtez, hilabetez eta astez egiten dena lanbidearen arabera egiten da. Lanak pertsona bat automata bilakarazten ahal ote du? (!)

Erretretara joaiteak beste bide berri bat idekitzen du, nolakoa izanen den jakinean ez izanez urduritasuna sortzen du. Baina memento berean plazera ere, azkenean beretzat denbora ukaitea! Iratzargailuaren xilintxarik ez, eguraldia nolakoa izanen den kasurik ez, jaiki orduko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016