Herriz Herri - Behaskane-Laphizketa (NB) | 2024ko Ekainaren 13a
Berrikitan, emazteak kantuz
Duela bi aste, maiatzaren 31n, Behaskaneko eliza mukuru betea zen emazteak kantuz entzuteko. Lehen partean, Biarnotik etorri “Les voisines” taldea entzun dugu eta ondotik “Basa Andereak”, Baxe-Nafarroa eta Xiberoko berrogei bat emaztek osatua, Claudine Arhanceten zuzendaritzapean. Umore anitzekin munduko kantu desberdinen entzuteko parada eman daukute, finezia eta sentikortasun handirekin emanik!