Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Ekainaren 13a

"Baserri eremua berritu" - Jondoni Joaneko suak - Liburu izenpetze

Baserri%20eremua%20berritu%20-%20Jondoni%20Joaneko%20suak%20-%20Liburu%20izenpetze

Baserri eremua berritu

Akitania Berriak antolaturik, Garapen eta Berrikuntza Agentziaren laguntzarekin (ADI), ekainaren 26an (17:30), hautetsiak, enpresaburuak, laborariak eta elkarteetako ordezkariak gomitatuak dira,

“Baserri eremua berritu” deitu jardunaldira. Helburua da Akitania Berriko lurraldean egiten diren ekimen berritzaileak sustatzea, bereziki Ipar Euskal Herrian. Tokiko eragileak inspiratzeko, proiektu eta lorpen arrakastatsuetatik ikasteko aukera emaiten du, bereziki baserri eremuetan plantatzen eta garatzen diren enpresen estrategiak hobeki ulertzeko.

Laurent Inchauspe (herriko auzapeza), Emilie Dutoya (Akitania Berriko kontseilaria) eta Vincent Bost (ADIko zuzendaria) ekitaldiaren hasiera eginen dute. Ondotik mahai inguruak iraganen dira.

“Tokiko baliabideak mobilizatu berrikuntza bultzatzeko” (18:00): Jean Delatour “Tokilia”-ko zuzendaria, Fabrice Sorhouet “Somocap” enpresako presidentea, Marie Hiriart-Carriat “Tannerie Carriat”-eko presidentea, Hervé Boissinot “Okina” bixkotx enpresako zuzendaria eta Mixel Goikoetxea “Bankako amuarrain” lantegiko arduraduna.

“Tokiko baliabideekin barnealdea berrasmatu” (18:45): Sonia Martin del Campo “Tequio” kooperatibako presidentea, Cyril Arhie Mendikotako auzapeza, Eñaut Jolimon Alki kooperatibako zuzendaria eta Carole Iriart Luhusoko auzapez-ordea.

“Zer aukera lurralde-garapen arrakastatsu baterako?” (19:15): Alain Rousset Akitania Berriko presidentea, Battitta Boloquy Garapen Kontseiluko zuzendari ohia eta Julien Szabla Nobatek-eko zuzendaria.

Eguna bururatuko da hurrupaldi batekin. Izena eman behar da ekainaren 21a aitzin, 300 pertsonentzat tokia mugatua da.

Jondoni Joaneko suak

Ekainaren 22an, larunbatarekin, Eiheraberri auzoan, Jondoni Joane kari animazio desberdinak proposatuak dira. Bazkaria (12:30), lekua atxikitzeko 06-13-69-25-75 deitu behar da, mutxikoak (17:00) eta Jondoni Joane suak (20:00). Euria balitz merkatu estalian litzateke.

Liburu izenpetze

Ekainaren 22an Itxaro Borda eta Patxiku Urrangak Garaziko prentsa saltegian beren liburuak izenpetuko dituzte (17:00-19:00).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/06/13

Denek elkarrekin badugu zer egin!

Menane Oxandabaratz

Hainbat urtez lan eginik, laneko bidea hartzen dudan azken hilabetea da, uztailaren 1etik harat beste ibilbide bat hartuko dut, erretreta deitzen dena. Bizi aldaketa bezpera honek, gogoeta batzuk sorrarazten ditu.

Hainbat urtez, etxeko lanak, erosketak… eta bizi pertsonala, hots eguneroko harat-honatak, lanaren arabera antolatzen dira. Lanera joaiteak, bakoitzaren bizia bideratzen du. Goizeko askaria eta ikuztea egin ondoan, pi-pau autora igan eta lanera joan. Ohartu gabean, hamarnaka urtez, hilabetez eta astez egiten dena lanbidearen arabera egiten da. Lanak pertsona bat automata bilakarazten ahal ote du? (!)

Erretretara joaiteak beste bide berri bat idekitzen du, nolakoa izanen den jakinean ez izanez urduritasuna sortzen du. Baina memento berean plazera ere, azkenean beretzat denbora ukaitea! Iratzargailuaren xilintxarik ez, eguraldia nolakoa izanen den kasurik ez, jaiki orduko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016