Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Ekainaren 13a

Sagarno eguna - Txiki txoko haurtzaindegia - Gaztelu aretoan - Erakusketa

Sagarno%20eguna%20-%20Txiki%20txoko%20haurtzaindegia%20-%20Gaztelu%20aretoan%20-%20Erakusketa

Sagarno eguna

Ekainaren 15ean larunbatarekin (18:00), sagarno eguna iraganen da, Baleak elkarteak eta herriko beste elkarte batzuk antolaturik. Sagarno, pintxo eta talo dastaketa izanen da. Euskal Herriko sagarnoa izanen da, bertako sagarrekin ekoiztua. Ekitaldi hori portu karrikan iraganen da.


Txiki txoko haurtzaindegia

Ekainaren 16an, Txiki txoko haurtzaindegiak bere 10 urteak ospatuko ditu Gaztelu Aretoan. Goizean (11:00), Akelarreko haurren dantza ikusgarria plazaratuko da, ondotik (12:00) hitzaldia eginen da, aperitifa eta bazkaria aitzin (12:30). Arratsaldean (15:00), Txiki txokoko haurren ikusgarria izanen da eta Pontx pailazoa ere bertan egonen da. Egun osoan zehar, puzgarriak, jokoak, argazki erakusketak, tailerrak… egonen dira. Informazio gehigarrien ukateko 06-16-54-19-49 deitu.


Gaztelu Aretoaren hitzorduak

Ekainaren 21ean ostiralarekin, Musikaren Besta ospatuko da. Egitarau zehatza www.hendaye-culture.fr webgunean atzeman daiteke.

Ekainaren 22an larunbatarekin, ikastolaren eguna iraganen da, haur eta helduentzako ekitaldiak antolatuko dira, besteak beste jokoak, kontzertuak eta karaokeak.


Erakusketa

“La fluidité de l’espace”, Berta Munin artistaren lana oroimenean metaturiko pentsamenduen, ideien eta irudien etengabeko gogoeta batetik abiatzen da formak eta egiturak sortzeko. Artistaren eskultura konposizioek mundu poetiko baten ametsak gogora ekartzen dituzten paisaiak eta pertsonaiak irudikatzen dituzte. Uztailaren 6a arte ikusgarri da Mendi Zolan kulturgunean.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/06/13

Denek elkarrekin badugu zer egin!

Menane Oxandabaratz

Hainbat urtez lan eginik, laneko bidea hartzen dudan azken hilabetea da, uztailaren 1etik harat beste ibilbide bat hartuko dut, erretreta deitzen dena. Bizi aldaketa bezpera honek, gogoeta batzuk sorrarazten ditu.

Hainbat urtez, etxeko lanak, erosketak… eta bizi pertsonala, hots eguneroko harat-honatak, lanaren arabera antolatzen dira. Lanera joaiteak, bakoitzaren bizia bideratzen du. Goizeko askaria eta ikuztea egin ondoan, pi-pau autora igan eta lanera joan. Ohartu gabean, hamarnaka urtez, hilabetez eta astez egiten dena lanbidearen arabera egiten da. Lanak pertsona bat automata bilakarazten ahal ote du? (!)

Erretretara joaiteak beste bide berri bat idekitzen du, nolakoa izanen den jakinean ez izanez urduritasuna sortzen du. Baina memento berean plazera ere, azkenean beretzat denbora ukaitea! Iratzargailuaren xilintxarik ez, eguraldia nolakoa izanen den kasurik ez, jaiki orduko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016