Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Ekainaren 13a
“Mesfida zaitez” - Erakusketa estreinaldia eta kontzertua
“Mesfida zaitez”
Bea Sallaberry ekainaren 14an Espelletenian izanen da (19:30), Mesfida zaitez idatzi duen liburua aurkeztuko du. Laurendi Behorlegiko gazte baten istorioa kontatua da. Donamartiritar idazlearen hirugarren obra da.
Erakusketa estreinaldia eta kontzertua
Espelletenian Shantala Lescot-en obrak ikusgai dira, larunbat huntatik agorrilaren 15a arte. Percept erakusketak ikuslea paisaia mentala esperimentatzera gomitatzen du, aurkeztu obrek gure kontenplazio-prozesuak ezegonkortzen dituzte eta gure pertzepzio-ahalmen guziak pizten. Larunbat huntan (18:30) “Percept” deitu erakusketaren estreinaldia iraganen da eta ondotik DouOren kontzertua. DouO ikusgarrian, Olya Olgica Susac-en boza eta Fabrice Dang Van Nhan-en gitarraren soinua nahasiko dira publikoaren atsedenerako.