Herriz Herri - Milafranga (L) | 2024ko Ekainaren 13a

Leinuaren urte hondarreko dantza ikusgarria

Leinuaren%20urte%20hondarreko%20dantza%20ikusgarria

Hiriburu, Milafranga eta Mugerreko herritarren artean, 1988an, Leinua dantza taldea sortu zen.

Aurten, Milafrangako herriak du Leinua eskolaren dantza ikusgarria errezebituko, ekainaren 23an, igandearekin (17:30), sartze librea. Leinua eskolako haur eta nerabeek gutizi handiarekin ikasturtean zehar ikasitakoa eskainiko dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/06/13

Denek elkarrekin badugu zer egin!

Menane Oxandabaratz

Hainbat urtez lan eginik, laneko bidea hartzen dudan azken hilabetea da, uztailaren 1etik harat beste ibilbide bat hartuko dut, erretreta deitzen dena. Bizi aldaketa bezpera honek, gogoeta batzuk sorrarazten ditu.

Hainbat urtez, etxeko lanak, erosketak… eta bizi pertsonala, hots eguneroko harat-honatak, lanaren arabera antolatzen dira. Lanera joaiteak, bakoitzaren bizia bideratzen du. Goizeko askaria eta ikuztea egin ondoan, pi-pau autora igan eta lanera joan. Ohartu gabean, hamarnaka urtez, hilabetez eta astez egiten dena lanbidearen arabera egiten da. Lanak pertsona bat automata bilakarazten ahal ote du? (!)

Erretretara joaiteak beste bide berri bat idekitzen du, nolakoa izanen den jakinean ez izanez urduritasuna sortzen du. Baina memento berean plazera ere, azkenean beretzat denbora ukaitea! Iratzargailuaren xilintxarik ez, eguraldia nolakoa izanen den kasurik ez, jaiki orduko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016