Herriz Herri - Senpere (L) | 2024ko Irailaren 12a

Dantzaren Maitaldia larunbatean - Euskaldunak eta Bakalau arrantza - Kirolari so - Errugbia abian - Mutxikoak igandean - Heriotze

David Gaillet eta Christian Sanchez entrenatzaile ohiak
David%20Gaillet%20eta%20Christian%20Sanchez%20entrenatzaile%20ohiak

Dantzaren Maitaldia larunbatean

Malandain Ballet Biarritz-ekin duen lankidetzaren baitan, Elirale-Pantxika Telleria konpainia pozik dago, ongietorria eginen diolakotz Kukai Dantza taldeari,"Euskorleans" ikuskizuna azaltzeagatik. Eliza gibeleko parkean ikusten ahalko da kanpoan eta kitorik, irailaren 14an (17:00).

Euskaldunak eta Bakalau arrantza

Lema hunen inguruan antolatua da konferentzia, Peio Echeverriak animatua Inharria baserrian, irailaren 19an ostegunarekin (19:00), urririk, Senpereko Kultur eta Ondare elkartearen ekimenez. Bretainiako zinematekatik, film mutua Yvon De Guingot-enganik, 1924anTernuako omonier izana. Biarnon aurkitutako dokumentuak nehoiz ikusi gabeak. Garai bateko artxibo eta anekdota askok kondatzen dute euskal arrantzak ukan duen garrantzia historian zehar. Ez huts egin.

Kirolari so

Denboraldi berrian sartzen dira errugbia, pilota eta futboleko sekzioak, hauetaz kanpo azpimarratzekoa da Ellande Larronde txirrindulariaren garapena. 17 urteko saratar hunek bere lehen ziklista urratsak, Senpereko VTT elkartean eman ditu Ahurtiko bizikleta klubera joan aitzin. Jadanik sekulako garaipenak lortuak ditu, azkeneko balentrietan Frantziako ekipoarekin, zilarrezko domina eskuratu dute Juniorren Mundialean. Etorkizun ederreko gazteari suerte on opa diogu.

Errugbia abian

Denboraldi ezin hobea eramanik, eskuratzen ahal zituzten titulu guziak bildurik, orain hozka bat gorago ariko dira R1 mailan. Joan den asteburuan, sostengatzaile batzuek, bihotz onez, zikiroa eskaini diete jokalariei baita hauen hezitzaile eta laguntzaile guzieri. David Gaillet eta Christian Sanchez entrenatzaile ohiak eskertuak izan dira jokalariek eskainitako boina ederrekilan, luzaz eraman duten lanagatik. Buruilaren 22an, lehen partida St jean de Marsacq-en kontra iraganen da gazteluko zelaian. Bertzeak bertze aurkituko dituzte multzo berrian, Josbaig, Ustaritze-Jatsu, Urruña, Arudy, Bidarte, Escou-Lasseube, Lembeye eta Monein.

Mutxikoak igandean

Xan Ithourria plazan, ohiko hilabeteko hirugarren igandetako dantzaldia iraganen da irailaren 15ean (11:00-12:30), Punpeka taldeak animaturik. Hurrengoa, urriaren 20an izanen da.

Heriotze

97 urterekin, Jeanne Brave sortzez Jorajuriak, Emile bere senar zenaren ganat joan da, azken 6 hilabeteak Zuraideko Etxetoan gozaturik. Ezkontzako deituraren parekoa izan da hunen bizitza, bihotz onekoa, xumea baita langile ernea, familiaz ongi arduratu dena. Ehorzketako meza kartsuki eta ozenki kantatuan, anitz oroitu dira Jeannen boz miresgarriaz, denetan ongi ezagungarria. Pierre Noblia apeza bere ilobak animatu du zeremonia, hunen bukaeran Martxel semeak kantu hunkigarri batez eskertu du bere ama. Dolumin bizienak doatzi Pantxo eta Martxel semeeri, hauen familieri, senide eta adixkide guzieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016